Euskaraldiaz hizkuntz ohiturak aldatu

BerhocoirigoinJenofa
Jenofa Berhocoirigoin, par Euskal Herriko Euskaraldiko koordinatzailea

Euskaraldia ez da kanpaina bat, indar kolektiboaren bidez hizkuntz ohituren aldatzeko burutuko den ariketa pertsonal bat baizik”. Euskaraldiaren hobeki ezagutzeko Jenofa Berhocoirigoin Ipar Euskal Herriko Euskaraldiko koordinatzaileari luzatu dizkiogu hainbat galdera ahal bezain bat izan gaitezen azaroaren 23tik abenduaren 3a arte Euskaraldiari esker euskaran murgiltzen.

Euskaraldia, 11 egun euskaraz, zer da zehazki?

Euskararen erabilpena aktibatzeko ariketa soziala dugu Euskaraldia. Hizkuntza ohiturak ditugu oinarrian eta begibistan. Ohitura edo usaia deitzen zaio ohartu gabe egiten denari. Euskaldunok gure baitan eta gure ingurunean guttienez bi hizkuntza ukanki, batean bat eta bestean bestea ateratzen dugu; batzutan kontzienteki, baina beste batzutan kalkulatu gabe. Dakiguna da euskara erabiltzeko aukera batzuen ondotik pasatzen garela eta euskararen erabilpena urtez urte ttipituz doala. Adibide argigarria dugu ezezagun bati frantsesez hasirik trukaketa frantsesez eramatea eta bukaeran ohartzea euskara zekiela. Ohitura horietaz kontzientzia harturik, horiek deseraiki eta euskararen alde berriak eraikitzea dugu xede. Ekimena antolatzeko erabakia hartu bada, justuki da aldaketa hauen bideratzea ez delako beti egiten. Usaiak gure baitan erroturik ditugulako. Kolektiboaren babes sozialarekin bideak erretxagoa izan behar luke.

Zer forma hartuko du ekimenak?

Bi bide dira : Ahobizi edo Belarriprest. Hamaika egun hauetan lehen hitza beti eta beti euskaraz egiteko eta parekoak ulertuz gero euskaraz segitzeko prest dena Ahobizi izanen da. Engaiamendu hau hartzeko prest ez dena, baina euskara ulerturik, parekoak hari euskaraz egitea nahi duena Belarriprest.

Zer da ariketa sozial eta kolektibo horren berritasuna?

Hastapenetik diogu Euskaraldia ez dela kanpaina bat. Euskaraldia diozun bezala ariketa bat da. Txapa edo badge bat ukanen dute Ahobizi edo Belarriprestek. Txapak ez du erran nahiko “nik euskara maite dut” edo “euskara badakit”… ez, “euskaraz ariko naitzaizu, ulertzen banauzu” (Ahobizi) edo “euskara badakit, euskaraz egidazu” (Belarriprest) erran nahiko du. Hots, euskararen alde izatetik, euskararen alde egitera pasako gara. Pertsonalki, biziki interesgarria iduritzen zait hori, herritar edota hiztun gisa botere bat dugula ohartarazten digulako. Bistan da dena ez dela gure esku… baina ez da egia ere dena haien esku dela! Botere bat dugu guk ere, errealitatean eragin dezakegu.

Martxoaren 17an, Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko 38 herritako 70 lagun Itsasun bildurik azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan gauzatuko den Euskaraldia egitasmoarekin bat eginez.
Martxoaren 17an, Zuberoako, Nafarroa Behereko eta Lapurdiko 38 herritako 70 lagun Itsasun bildurik azaroaren 23tik abenduaren 3ra Euskal Herri osoan gauzatuko den Euskaraldia egitasmoarekin bat eginez.

Zer pausu berezi eraman dira Ipar Euskal Herrian?

Euskaraldia ahal bezain lokalki gogoetatu, marraztu eta antolatu behar dela argi izan dugu hastapenetik. Euskararen errealitatea ez delako bera denetan. Horregatik ditugu martxoaz geroztik Ipar Euskal Herri mailan ere herriz herri aurkezpen bilkurak egin, hortik herri batzordeak osatzeko. Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako 64 herritan badira herritar batzuk lanean, herri mailan edo herri multzoka egituraturik. Gainetik etorritako errezeta batek ez luke funtzionatuko, tokian-toki marraztu behar dugu helburura heltzeko bidea. Horrentzat dira herritarrak protagonista nagusi, euskalgintza soziala eta instituzionala hor direlarik antolaketa orokorra aitzina eramateko, nunbait bidea errazteko.

Zer egiten ahal dute herritarrek hemendik goiti eta sustut azaroaren 23a eta abenduaren 3a artean Euskaraldian parte hartzeko?

Hasteko, izena eman! Ahobizi ala Belarriprest izateko izena eman behar da https://izenematea.euskaraldia.eus gunean. Izena emana ez duenak eman dezala eta eman duenak ondokoak motibatu ditzala, horrela bakarrik ukanen dugulako sare eraginkor bat. Kuantitatiboa ez da inportanteena, kualitatiboa da garrantzitsuena, ariketa ahal bezain ongi burutu beharko dugu. Baina, kopuruak ere badu inportantzia… 60.000 partehartzaile ala 150.000 izan, ez da berdin sendituko plazan. Ene gustuko, euskarari lotua den orok behar luke partehartu, euskararen erabilpena beti behera doan errealitate huntan, denen beharra duelako euskarak. Hiru aste barne dugu Euskaraldia! Azken denbora hau baliatuko dugu jendea parte hartzera motibatzeko, hizkuntza ohiturei buruz kontzientzia harrarazteko. Ahal bezain ongi preparatzeko zeregina ere hor dugu. Hizkuntza ohiturak aldatuko ditut erraitea sinple baldin bada, egitea ez delako beti ala denentzat erraza. 19. Korrikan euskahaldundu hitz ederra asmatu zuten… hortaratu behar gira, ahaldundu behar gira, indartsuki, baikorki eta gozatuz burutzeko 11 egunak. Ariketa ongi burutuz gero, aldaketek 12. egunean ere, hots, biharamunetan ere segituko dutelako. Funtsean, hori dugu xede.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).