2025ean, Eusko Eguna apirilaren 12an ospatuko da Ezpeletan. Joan den asteburuan, Lurrama laborantza iraunkorraren saloinean parte hartu duten milaka pertsonek ikusi zuten lehentasunez. Azken urte hauetan bezala, Eusko Eguna egitarau oparo batekin itzultzen da, publiko ezberdinei zuzendurik, gauerako programazio berezi batekin!
Goizetik, tokiko ekoizleen merkatuaz gozatzen ahalko da, bainan mintzaldi bat entzun tokiko moneta eta kolektibitateen ekintza publikoaren arteko osagarritasunari buruz.
Eguerdi partean, bertako produktuekin egindako « Brunch Paysan » famatuak bertako ekoizpenak lehen lerroan ezarriko ditu. Arratsaldeko egitarauak animazio kulturalei lekua utziko du, Eusko Eguneko besta parteari pixkanaka lekua uzteko.
Izan ere, eta edizio honetako erronka berri bat da, eguneko egitaraua gaualdiarekin aberastuko da, izenburu ederrekin. Gatibu gure artean izanen da, talde gernikarraren azken kontzertuetarik bat eskaintzeko. Xiberoots talde xiberotarrak bere azken obra aurkeztuko du eta DJ Uzkülüz-ek eskainitako doinuetaz gozatzeko plazer handia ukanen dugu.
Ez huts egin lehen 300 sarrerak 10 eusko/eurotan!
Azken urteetan bezala, eguneko egitaraua guztiz urririk eta deneri irekia da. Gauerako, txarteldegia zabalik dago sarean, www.euskalmoneta.org webgunean. Beraz, gaurdanik posible da erostea bere sarrera 10 eusko/euroko aurresalmentza prezioan, tokiko moneta lemapean antolatua den pesta egunerako!