Euskok 50.540 euroko emaitza egin die Ipar Euskal Herriko elkarteei

ARGAZKIAK: https://bit.ly/elkarteeneguna2021 / © Bertrand Lanneau - Eusko
ARGAZKIAK: https://bit.ly/elkarteeneguna2021 / © Bertrand Lanneau – Eusko

Euskoren “% 3ko emaitza” baliabideari esker, aurten 50.540 euro eman zaizkie hainbat arlotan –ekologia, kirola, elkartasuna, euskara eta abar– lanean ari diren 61 elkarte hartzaileri. Iazko 38.674 euskoen ondotik, aurtengoa da sekula egin zaien emaitzarik handiena!

Larunbat honetan, hogeita hamar bat elkarte bildu ziren Surfrider Foundation-en Biarritzeko egoitzan, Euskoren “txekea” berreskuratzeko eta ondoko urteetan ere % 3ko emaitza hori garatzeko formakuntzetan parte hartzeko.

Eusko eta Surfrider Foundation-en arteko elkarlana ez da harritzekoa, tokiko monetak eta ozeanoa babesteko GKEak helburu berak baitituzte. Gilles Asenjok, Europako Surfrider-eko lehendakariak, zera erran zuen sar-hitzan: “Atmosfera azkarki berotzen ari den testuinguruan, zirkuitu laburren garapena eta trukeen birkokapena ezinbestekoak dira berotegi-efektuko gasen emisioak mugatzeko”. Surfrider Côte Basque tokiko adarra Euskoren kidea da hastapenetik. Euskoren % 3ko emaitzaren hartzaileetarik bat da ere, eta aurten 575 eusko bildu ditu.

Elkarteekiko elkartasuna, tokiko monetaren proiektuaren erdigunean

% 3ko emaitzaren sistema hau, 2012an Chiemgauer-eko tokiko moneta ezagutzeko Alemaniara egin ikasketa bidaiatik ekarri zen, eta Euskoren izaera solidarioa erakusten du. Funtzionamendua arras sinplea da: tokiko monetaren kide bakoitzak babestu nahi duen elkarte bat hauta dezake, eta elkarte batek 30 babesle dituelarik, Euskoren % 3ko emaitzaren baliabidean sartzen da. Ondorioz, Euskok (eta ez kideak) elkarteari emaitza bat eginen dio, urtero. Emaitza hau elkartearen babesle guziek euskotan aldatu euroen % 3ren heinekoa izanen da. Beraz, 100 € aldatzen dituen erabiltzaile batek 100 eusko jasoko ditu, eta, gainera, Euskok 3 euro (euskotan, bistan da!) emanen dizkio erabiltzaileak babesten duen elkarteari.

Elkarteekiko elkartasuna Euskoren proiektuaren funtsezko osagaia da, Dante Edme-Sanjurjo zuzendari nagusiak azaltzen duenez: “Kirola, kultura, euskara, elkartasuna, ingurumena, etab. Elkarteek, haien laguntzaileek eta langileek gure lurraldea biziarazten dute, engaiamendua sustatzen dute, gizarte lotura egituratzen dute eta gizartea hobetzen dute. Horregatik sortu dugu Eusko ere elkarte biziari laguntzeko tresna gisa. Eta emaitza arras zehatza da! 2013az geroztik, 180.000 eusko baino gehiago eman zaizkie Ipar Euskal Herriko elkarteei, euskoak eurotan aldatzen dituzten enpresek pagatu % 5eko komisioek finantzaturik”.

EuskoTaula

Testuingurua zaila da elkarte pribatuentzat. Orduan, Euskoren % 3ko emaitza hori diru iturri baliotsua izan daiteke. Elkarteen hiru aurkezpen eta zenbait lekukotasunen bidez, larunbat goiz hartako helburua emaitza horren funtzionamendua eta hori garatzeko tresnak ezagutaraztea zen. Euskoren xedea da elkarteak baliabide hori erabiltzera bultzatzea, haien diru iturri iraunkorra izan dadin.

2013az geroztik, 180.000 eusko baino gehiago eman zaizkie Ipar Euskal Herriko elkarteei

61 elkarte hartzailetarik(ikus zerrenda osoa hemen), hamar bat elkartek gainditu dute aurten 1.000 euskoren emaitza; besteak beste AEK (1.690,89 eusko) helduei euskara irakasteko elkarteak, Lurzaindia (1.394,04 eusko) laborantza lurrak babesteko elkarteak eta Integrazio Batzordea (1.197,66 eusko) ahalmen urritasuna duten haurrak eskolan integratzeko elkarteak.

Elkarte bat bereziki aipatu behar da, aurten bere emaitzaren zenbatekoa azkarki emendatu baitu: Baionako Ikastolen Lagunak (BIL). Izan ere, Baionako bi ikastoletako besta batzordea iaz 2.901 eusko biltzetik aurten 4.241 eusko biltzera pasa da. Bizi! elkarte ekologista gainditzen du beraz, orain arteko hartzaile nagusia baitzen hura (3.383,46 eusko aurten). BILen emaitzaren emendatzea, hein batean, babesle gehiago izateak esplikatzen du (+% 20), baina, batez ere, babesle horiek tokiko moneta gero eta gehiago erabiltzeak, Hiriondoko Ikastolako (Polo Beyris) lehendakari berria den Dominique Legartok dioenez: “Euskoaz mintzo gara biltzar nagusi bakoitzean, eta guk antolatu gertakarietan Euskoko pertsonak jiten dira informazio-mahaiak ezarri eta jendearekin hitz egitera. 174 familietarik anitzek kontu bat ireki dute eta babesten gaituzte. Baina, iaztik hona gure emaitza emendatu da, bereziki gure babesleek tokiko moneta gehiago erabiltzen dutelako, eta hori bultzatu eta erraztu dugulako. Haurrak eskolatzeko kotizazioak eta norberaren erabilerarako ordainketak (erosketak egitea, garajea ordaintzea, ile-apaintzailea, etab.) gero eta gehiago tokiko monetan egiten dituzte gure kideek. Bestalde, euskoaren garapen digitalak –bereziki euskopay aplikazioarekin– anitz lagundu du, kideentzat ordainketak egitea biziki erraza bilakatu baita; guretzat arras praktikoa da ere, Eusko sarean lehentasunez bilatzen ditugun hornitzaileak pagatzeko”.

Emaitza hau garatu nahi duten elkarteak laguntzen ditu Euskok

Angeluko Ibaialde elkartea emaitzaren hartzaile berria da. 416 eusko bildu ditu aurten, eta ondoko urteetan ere emaitza hori mantendu eta hobetzea du helburu. Aurten beste 8 elkartek bezala, emaitza hori garatzeko, tokiko monetaren langileei laguntza galdatzea erabaki du, Euskoren “% 3ko plana” sinatuz: “COVID-19aren ondorioz, urteko kontua negatiboa zen. Orduan, erabaki genuen euskoa gehiago erabiltzea, % 3ko emaitza biltzeko. Gure diruzaina konbentzitzea biziki erraza izan zen, urtero sartzen den emaitza erregularra delako. Régis elkarteekiko harremanaren arduradunarekin elkartu ginen, laguntza plana sinatzeko. Egoeraren azterketa egin eta helburuak zehaztu ondoan, Euskoko langileek informazio euskarriak eman zizkiguten (ereduzko mezu elektronikoak, esku-orriak eta abar) gure kideei Euskoren berri emateko, eta gainera informazio-mahaiak ezarri eta kideekin hitz egitera etorri ziren. Régis, Ambre eta Euskoko beste kide batzuk gure gertakarietan hor izatea erabakigarria izan zen jendearekin mintzatzeko eta gure elkartearentzat babesle berriak biltzeko. Laguntza horren dinamikak, transmititu tresnek eta segimendua egiteak aukera ematen digute babesleak mobilizatzen segitzeko, eta haiek tokiko moneta erabiltzeari esker gure emaitza handitzen segitzeko!”.

Eta lan horrek fruituak ekartzen ditu: Euskoren “% 3ko plana” sinatu duten elkarte guziek lehen emaitza bildu edo aitzineko urteetako emaitzaren zenbatekoa emendatu dute.

Ipar Euskal Herriko tokiko moneta erabiltzearen helburua ez da bakarrik elkarte biziari laguntzea. Sareko profesionalek euskara biziarazi eta ingurumena zaindu behar dute ere. Eta euskotan xahutzen den euro bakoitza lurraldean eta tokiko ekonomian egoten den euro bat da, zirkuitu laburrak eta tokiko enplegua garatuz.

Euskoak abantaila anitz ditu, eta argi da euskoa erabiltzea Euskal Herri ekologikoagoa, euskaldunagoa eta solidarioagoa eraikitzearen aldeko eguneroko jestua dela.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).