Hara azken onespen batzordeen ondotik zein diren Euskal Monetaren sarean zerbitzu-emaile berri gisa onartuak izan diren saltegi, enpresa, ofiziale eta elkarteak.
Orotara Iparraldean 550 bat saltegi, enpresa, ofiziale eta elkarte dira euskoak onartzen dituztenak.
Euro-aren ordez eusko-a erabiltzen dugun aldi oroz, eusko-aren indarra haunditzen dugu eta tokiko lanaren gan, ingurumenaren eta euskararen aldeko eragina indartzen dugu… babestea hautatu dugun elkartearen finantzaketa sustatuz.
Ekainaren 27, 28 eta 29an EHZn (*) egiten ahalko duzuen bezala, ez duda urte osoan euskoa onartzen duten gune horietarat hurbil… zuen eusko-ekin.
(*) sarrerako txartela ezin bada euskotan erosi ere, bertako ttanttoak euskotan erosten ahalko dira, eta Festibalan berean Euskal Monetako kide bilakatzeko, edo kidetza arraberritzeko gune bat izanen da, aldagune gisa arizanen dena ere Festibalaren denboran.