G7 : arduragabekeriaren gailurra

G7Izenpetzaileak : Paxkal Lafitte, Filipe Aramendi, Eneko Aldana, Leire Larrasa, Claire Legardinier eta Iker Elizalde (Donibane Lohitzune, Urruña, Ziburu eta Hendaiako EH bai-eko Hautetsiak.)

Orain dela urte bat, G7a 2019ko agorrilean Biarritzen iraganen zela jakitera eman zutenean, albiste faltsu (fake news) bat zela uste izan genuen, hain zen surrealista. Alta, pentsaezinatzat jotzen genuen gertakaria, erreala bilakatu da eta G7a Biarritzen iraganen da. Ondorioak ez ditu Biarritzek soilik pairatuko, kostalde guziak jasanen ditu eta hein batean, Euskal Herriak. Horiek horrela, burura datorkigun lehen galdera hau da : Nork erabaki du ? Ipar Euskal Herriko hautetsiak, erabaki honen parte izan ahal dira ? Argi da ezetz. Erabaki hau, frantziar gobernuaren estantzia gorenean erabakia izan da, Eliseoan.

Arduragabekeri handia da eta hainbat arrazoinengatik. Gure lurraldearentzat, gailurra ez dela onuragarria izanen gehien azalaeratzen duten bi arrazoiak hauexek dira:
Batetik, G7-k ordezkatzen dituen baloreak onartezinak direlako. Izan ere, G7-k mendebaldeko zazpi indar ekonomikoak biltzen ditu bere baitan (Estatu Batuak, Japonia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Alemania eta Kanada). Herrien artean hierarkia bat ezartzen du, ideologikoki ongi kokatuak direnak, indartsu direnak, eta eskema horretan sartzen ez direnak bereiziz. Azken finean, boteretsuen dominazioa ordezkatzen du.

Bestetik, manifestatzeko eta mugitzeko askatasuna murriztuak izanen direlako, horrek izanen dituen ondorio guztiekin arlo ekonomiko eta sozialari begira. Arazoa hemen ez da urgentzia soziala eta ekologikoaren erakusleihoa izanen den gailur alternatiboa, G7a baizik. Garestia eta inposatua zaigun bilkura bidegabe eta behargabea. Ondorioz, aurre ikusten dugu, kalte ekonomiko eta sozial itzelak jasanen ditugula. Kasu horretan, nork hartuko ditu bere gain kalte ordainak?

Bestalde, Estatuak, Euskal Herriko mugimendu politiko, sindikal eta sozial desberdinez osaturiko plataforma desitxuratu nahi du, plataformak antolatu nahi duen gailur alternatiboan egon daitezkeen konfrontazio bortitzekin nahasiz gainera. Plataforma osatzen duten hainbat erankundeek, garantia nahiko eskaintzen dute, G7ak ordezkatzen duen munduari alternatiba agertzeko unean, modu baketsuan eginen dela baieztatzeko.

Macron presidenteak, lurralde eta hautetsiak entzuten dituela erratea maite du. Hala balitz, Euskal Elkargoari zuzenduko zen gailurraren inguruan erabaki bat hartu aitzin. Seguraski pentsatuko zuen ez ginela kapable gailur honen inguruko erronkak ulertzeko. Paretaren kontra jarri gaitu. Orain, «hautatuak» izan diren herrietako hautetsien eta Euskal Herriaren ardura kolektiboari dei egitea besterik ez zaigu gelditzen, G7 Ez plataformak antolatzen duen gailurra alternatiboa baldintza onenetan iragan dadin. Azken deialdi bat egin nahi diogu gobernuari, arduradun nagusiari, berak sortutako egoera jasangaitzari aterabideak atzemateko. Bere ardura da, inolako kalterik jasan ez dezagun.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).