Garazi Arrula: « Arrainak ura, eta euskarak ekosistema osoa »

BIDEOA – 2.800 lekuko-aldaketa, 4.900 eramaile eta 11 egun zein 10 gau iragan ondotik, 23. KORRIKAk bukatu du bere ibilbidea, Irundik Baionarat. Artikuluaren bukaeran atzemanen duzuen agirian, sekulako KORRIKArik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dela diote antolatzaileek, herria harro egoteko moldekoa.


12:30 aldera heldu da helmugara, Baionako Herriko Etxera.  Garazi Arrulak lekuko barnean eskuz esku joan den behereko mezua irakurri du emozioz beteriko azken ekitaldian.

23. KORRIKAren balorazioa, martxoak 25, egin du AEK-k, goizeko 10:30ean, Baionako Askatasun plazan, aurtengo edizioa bukatu den lekuan berean.

2.800 lekuko-aldaketa, 4.900 eramaile eta 11 egun zein 10 gau igaro ondoren, 23. KORRIKAk amaitu du bere ibilbidea, Irundik Baionarat. Inoizko KORRIKArik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa.

Beste behin, euskararen herriak Euskal Herri osoko errepide eta kaleak hartu ditu. Itzela izan da: argi geratu da hemen badagoela komunitate oso bat, konplexurik gabekoa; ez du onartzen kontingentzia-planik euskararen normalizaziorako: horrez ordez, egiazko trantsizio bat nahi du.

Parte-hartze masibo hori herri gisa egin dugu, denok batuta. Genero, kolore eta sentsibilitate politiko anitz gerturatu dira KORRIKAra, euskararen aldeko ekimen zirraragarrira, herri-aldarri alai eta tinko honetara. Haietako batzuk euskaradunak dira dagoeneko; beste batzuk, euskaradunak ez izanagatik ere, badira euskararen munduaren zati. Ateak zabal-zabalik dituzte guztiok; barneratzeko bidea, libre. Euskararen herrian eroso bizi ahal izateko desioan, lekua dago edonorentzat.

Etorkizunerako asmoak gauzatzeko, baina, denon laguntza behar dugu: instituzioena, kolektiboena eta norbanakoena. Harro gaude, bai, baina ez konforme. Euskararen ezagutzaren doakotasuna, unibertsaltasuna, hizkuntza-politika ausartak… jomuga dira oraindik. Asmatu beharko dugu, era berean, nola bideratu egunotan metatutako indarrak, aurrerantzean ere lanean jarraitzeko, elkarlanean; euskararen normalizazioa ardatz, aurrerapausoak ematen segi dezagun.

AEK-k KORRIKAren inguruan ezarritako helburuei dagokienez, argi dago horietako bat nabarmen bete dugula: euskararen aldeko kontzientzia astindu du KORRIKAk, herri-gogoa hauspotzea lortu du. Lasterketan bertan parte-hartze masiboa igartzeaz gain, etxetik ere inoizko KORRIKArik ikusiena izan da hau, aurrekoaren marka oro hautsita, neurri handi batean sare eta hedabideen elkarlaneko lanari esker. Halaber, aurreikuspen ekonomikoak ere onak dira, oraindik goiz bada ere arlo horretako xedera iritsi garen adierazteko.

Amaitzeko, AEKtik azpimarratu nahi dugu biziki poztu gaituela edizio honen omenduen aldarria —Azterketak Euskaraz kolektiboarena, alegia— zabaldu izanak. Bihotz-bihotzez, espero dugu KORRIKA honetan izan duen ikusgarritasuna akuilu bihurtuko dela haien helburuak lortzeari begira.

AEK-k antolatzen du KORRIKA, baina AEK bideratzaile besterik ez da; atzean, komunitate sendo bat, Herri Harro bat, prest dago parte hartzeko. Hori dela-eta, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu era batera edo bestera auzolan erraldoi honetan esku hartu duten guztiei.

Eskerrik asko, Euskal Herri!

Gora KORRIKA, eta biba euskararen Herri Harroa!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Garazi Arrula: « Arrainak ura, eta euskarak ekosistema osoa » »

  1. 23 korrikaren bukaera ikusgarria izan da Baionan. Baionako bestetan baino jende gutxiago, segurik baina euskararen iraupena eta etorkizunarako oso baikor. Folklokeriaren denbora aspadin iragan da. Nola tranzizio ekologikoan gaude, hala euskararen transizioan .

Les commentaires sont fermés.