Gaur so eginen diogu geroari!

Geroaz1

2016eko maiatzaren 8an, igandearekin Herri Urrats-kari egin hitzartzea:

Pierre Barriere Akademia ikuskaria, Jean Jacques Lasserre, Frederique Espagnac, Sylviane Alaux parlamentariak, Eusko Jaurlaritzako ordezkari Jose Manuel Bujanda, Nafarroako Gobernuaren ordezkari Mikel Arregi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Markel Olanoren izenean etorri den Mikel Irizar, Euskal Herriko Ikastolen Europar Kooperatibako lehendakari eta adixkidea Koldo Tellitu, Herriarteko sindikatuko lehendakari Jean Claude Iriart, Biltzarreko lehendakari Luzien Betbeder, Udalbiltzako lehendakari Luis Intxauspe departamendu eta eskualdeko kontseilari jaun eta andereak, alderdi, sindikatu eta enpresa munduko ordezkari jaun andereak, Caroline Philips Garapen Kontseilkuko lehendakaria, auzapez eta hautetsiak, euskalgintzako ordezkari eta ikastoletako lagunak Euskalzale guzieri, ongi etorri Herri Urratsen 33. edizio honetara.

Memento hau urte osoan ikastolen inguruan izan diren gertakizunei behako bat emaiteko baliatzen dugu. Aurten ez diogu begiratuko iraganari, buru xoko batean atxikitzen badugu ere…
Gaur so eginen diogu geroari ! Sekulakoa baita heldu zaiguna. Euskaldunak pario edo apostuzaleak omen gira, beti pario geroz eta handiagoak behar omen ditugu. Frédériquek aipatu duen gisan, ez da tipia heldu zaiguna Lizeo profesionalaren proiektua. Eskertu behar dut, bistan dena Alain Rousset lehendakaria, baina baita ere Jean René Etxegaray Baionako auzapeza eta ACBAko lehendakaritzan segida hartu duen Claude Olive jauna ere. Eta heien bitartez, sekulako lana egin duten eta egiten ari diren ACBAko zerbitzuak, Jean Paul Badie buru dutela. Baina ez nuke ahantzi nahi, lizeo berriaren bultzatzaile nagusi izan den gizon bat. Azkenean ez da Biarritzen eginen lizeoa berak nahiko zukeen gisan, Baionak irabazi du derby hori ere… Baina bera ez bazen hor izan, ez zen batere lizeorik eginen, ez Biarritzen ez nihun, berak baitu hazia bota lur bat proposatuz. Beraz esker dezadan hemen Jakes Abeberry.
Lizeoko lanak uztailaren hastapenean hasiko ditugu, 2017ko sartzean prest izaiteko. Laugarren Kolegioa bidean da Baionan eta 5. ere Biarritzen, Jean Jacques-ek aipatu duen gisan. Ziburuko kolegioan, Xalbadorreko kolegio proiektuan bezala, Baionako laugarren kolegioan ere bide lagun izanen zaitugu eta hori ere zinez eskertzekoa da.

Iparraldean, demografia apaltze bat ezagutzen dugu urte hauetan, eta beste sareetan haurren kopurua jautsiko delarik, Seaskak heldu den ikasturtean, berriz ere aurten baino 150 ikasle gehiago izanen ditu ikastoletan. 3 500 ikasletik goiti beraz.  Eta azken urteotako hazkundeari so egiten badiogu, 2030 urterako 6 000 ikasleren heina gaindituko dugu. Ez da ameskeria, jadanik ama ikastoletan hasiak diren haurrek ibilbidea bururatuko dutenean izanen den ikasle kopurua baizik.

Ez da mirakulurik. buraso, erakasle, langile eta ikastolen arteko elkartasunari eta elkarlanari esker aitzinarazi ahal izan ditugu proiektu berriak. Azken urteotako krisia, aldiz, zueri esker, Euskal Herri osoko ikastolei esker gainditu ahal izan dugulako bereziki eskertu beharra zaitugu Koldo.

“Jalgi” dugu aurtengo leloa. Euskara, jalgi hadi kanpora, plazara, mundura, dantzara ! Bernat Etxepare zenak ez zuen Herri Urrats ezagutu baina kasik bost mende berantago, bere aldarrikapenak arrunt egunekoak dira oraino. Euskara jalgi hadi sail profesionalera, lanbide heziketara ! Ipar Euskal Herriko haur eta gazteendako euskaraz ikasteko eskaintza zabal dadin.
Iparraldean urte eta urtetan, euskararen geroa erresistentziaz eraman dugu… Gaurdanik bertze fase batetara pasatuko gira… langile euskaldunak formatuz, gizarte osoa euskaraz marraztu nahian.

Euskara jalgi hadi Baxora ere, gehituko genuke, Etxeparek ziona ez baita oraino bete. « Bertze jendek uste zuten ezin eskriba zaiteien; orai dute forogatu enganatu zirela » dio kantuak. Alta, 2016an ezin da oraino euskaraz izkiriatu Baxoan. Aurtengo Baxoko edizioa izan dadila azkena. Herriaren sustengua behar dugu urrats berri bat lortzeko Baxoa euskaraz izan arte.
Erronka guzi horieri erantzuteko, argi da, ikastolendako lege bat behar dugula, hemen diren batzuekin lanean hasiak bagira ere, Hollandek eman hitza betetzeko urte bat bada oraino ! Frantziako presidentak hitzeman zuen hizkuntzen ezagupena, Eurokartaren debatea berriz idekiz, zepoa ote zen, edo gure kalmatzeko ? Dena den gaur zerbait behar dugu ! Dugun legedia ez da egokia, trabagaria ere hainbat gaietan… bada garaia horren aldatzeko, Europako edozein herri modernoetan egin den bezala !

Aldakarrikapenetatik haratago, gaur festa egiteko eguna da. 228 urte berantago Ipar Euskal Herriak ezagupen instituzionala lortuko duelako. Ez da guk amesten ginuen instituzioa, baina Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoa oinarri izanen duen lehen etxea eraikiko dugu.

Hautetsiei dei berezi bat egin nahi nizueke. Iragan gatazkak bazter utzi eta eskuz esku denek elgarrekin lan egin dezazuela. Eta baldin bada gai bat ororen gainetik denen adostasuna eta bultzada beharko duena, hori euskara izanen da. Ezar dezagun helburua gora, biziki gora, anbizioz joka dezagun, beldurrik gabe, euskara baita herri honen kulturaren oinarri, identitatearen oinarri, euskarak egiten gaituelako Herri.

HELEP edo EPCI horren geroa guk hemen, euskaraz ikusten dugu, eta esperantza handiarekin murgilduko gira lan txanda berri hortan. Gurea eramanen dugu, orain arte eraman izan dugun bezala Garapen Kontseiluko partaide gisa.

Hautetsier banuke bertze hitz bat erraiteko gai honi buruz, hausart izan zaitezte ! Orain arte eraiki duguna azkartuz ! Garapen Kontseilua 2.0 bat asmatu beharko, Iparraldeko gizarteak har dezan bere geroa eskuetan hautetsiekin batera eta demokrazia partehartzaileari leku handi bat utziz !

Ez da amets bat, lantzen dugun esperantza bat baizik ! Batzuek uste dute euskalgintzaren kontzientzia 20. Mendean sortu zela, bainan Etxeparek berak idatzi duelarik « Oraindano egon bahiz, inprimitu gaberik… » -Euskaltzaindiak egin edizioa eskuragarria da, etxe guzietan behar da bat !- idazten duelarik Etxeparek « Inprimatzea » erran nahi baita garaian teknika arras modernoan, sartu behar zuela euskara ulertua zuen… Hau ere amets bat garaian ? gaur gure ondare dena !

Beraz denen artean tresna berri, elkargo berri, lege berri, lizeo berri kolegio berri eta baxo berri… baxoa euskaraz lortu arte !

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).