Enbata Hilabetekariko Sar Hitza
Harritzekoa zait ikustea zein mundutan bizi garen. Maila guzietan. Gauza guziak nahasi gabe eta bakoitzari bere berezitasuna utziz.
Azken egun hauetan Joe Biden, Estatu Batuetako lehendakaria, agertu da Kiev hirian, Ukrainako hiri nagusian, Volodymyr Zelensky ukrainako lehendakariarekin. Nehori ez zaio eskapatu Ukraina gerlan dela eta egunero ehunka soldadu, milaka ez errateko, hil direla bi aldeetan, Errusia eta Ukrainako eskualdeetan. Egunero ehunka misil edo lehergailu botaiak dira Kiev eta Ukrainako herri gehienetan, ehunka herritar zaurituz, horietan haurrak berdin. Eta nonbaitetik, nondik eta nola erran gabe, Joe Biden agertzen zaigu gerla erdian, deus ez balitz bezala. Asma dezagun zer nolako neurriak hartuak izan diren holako gertakari baten antolatzeko. Asma dezagun zenbat joan-jin izan diren Estatu Batuen eta Poloniaren artean holako argazki baten antolatzeko. Pentsa dezagun zenbat gosta den holako balentria bat. Munduko lehen indar ekonomikoaren lehendakaria gerlaren erdian nehork deus jakin gabe? Hori dute sinetsarazi nahi? Nork sinesten ahal du? Air Force One hegazkina ez da Washingtoneko aireportutik ateratu munduko lehendakari eta armada guzietako arduradunak jakinean izan gabe. Pentsa Moskun edo Pekinen, bi horiek bakarrik aipatzeko. Alde sinbolikoa aipatua izan da. Zein sinbolo nahi ukan dute erakutsi? Zein sinboloetaz mintzo gira? Zer diote soldadu hilen familiek, burasoek, haurrek? Zer diote Ukrainatik joan direnek? Bada istorio hortan azalkeria forma bat, zinema aire batekin. Bakoitzak besteari beldur egin nahian, hortzak erakutsiz, baina arriskuak neurtuz. Bakoitzak bere arriskuak neurtuz.
Soldaduek segitzen dute hiltzen. Mundu huntako buruzagiak sinbolo ukaldika ari direlarik, jende xumeak dira hiltzen gerla lurraldeetan.
Inolako konparaketarik egin gabe, lotura baten egitera ausartzen naiz hala ere.
Erretreta adinari lotuak diren eztabaidetan, sentimendu bertsura ekarria naiz. Gauzak idatziak balira bezala, eztabaidek segitzen dute, Ganbara desberdinek erretreta adin aldaketaren legea bozkatuko dute eta bukaeran, langile xumeek dute gehienik horren ondorioa jasanen. Batzuek, orain baino geihagok, erretreta hartu baino lehen mundu hau utziko dute.
Hor ere bada hipokrisia forma bat. Milioiak eta milioiak aurkitzen dira gerla baten diruztatzeko, beste hainbeste ekonomia hauskor batzuen laguntzeko baina diruztatze iturriak hesten dira arlo sozialetara iristean.
Mundua gaizki doa. Orokorki. Beharrik ihardukitze leku batzuek segitzen dute borrokatzen eta plazer dut jakitea horietarik batean bizi garela.
Ez da agertzen ‘deus ez balitz bezala’, hain zuzen agertzen da bere sustengua adierazteko. Diplomazian oso ohizko gauza da, eta gaurko tesuinguru geopolitikoan garrantzi berezia du. Kieven batere ez agertzea litzateke hain zuzen deus ez balitz bezala egitea.
Bertzela bai zurekin ados naiz diruztatzeko erebakien hipokrisiari buruz. Elon Muskek twitter erosi du 44 miliar dolarren truke. 44,9 miliar dira hain zuzen Estatu Batuek duten klimaren aldeko aurrekontua. Horrek erakusten du zein serioski kontuan hartzen den klimaren arazoa.
Bainan zer gertatzen da abertzale ainitzen buru barnean ??
Artikulu bat ateratzen delarik , aipatzen dira Zelenski , Biden , OTAN , arma saltzaileak . Bainan nork piztu du gerla hau ?? Ez ote da Vladimir Poutine eta bere mafia , Ukrainiako jendeak masakratzen , torturatzen , bortxatzen , deportatzen Siberiako probintzietarat .
Eta duela bi aste , Argia Astekarian , Asier Blas Mendoza ateratzen du artikulu trixte ta gezurrez betea , nun erraiten duen Amerika eta Ukrainia gerla prestatzen eta nahi zutela Errusia ahultzeko .
Eta zer erran , EHBildu ez duela nahi , Espaniak igorri ditzatela Leopard tankeak Ukrainiako armadari . Eta hori bakearen izenean . Baietz !!!
Eta zer erran , Abertzale batzuk beren twitter kontuaren esker , beti zikintzen dute Zelenski , Biden . Sekula Poutine . Baietz ideiazabaldub dezagun .
Errusiak , aspalditik lanean hari da gure artean eta gure Euskal Herrian , bere pozoina bareatzen !!!
Bai ni ere atsekabetu nau Asier Blas horrenak. Argiaz aparte Euskal Irratietan elkarrizketatu zuten ere, nazioarteko harremanen aditu gisan. Eta tori, ikuspegi kanpista, gezurrak han hemenka sarturik (RAND Corporation-en 2019ko txostenean ez da erraten duena), Nordstream aferan Herschek frogatu gabeko burutazioak zabaldu, Errusiari aitzaki guziak atzeman (zokoratutako haur jazarria delakoan), eta Ukrainiar jendeak existitu ez balira egiten zuen.
Holakoekin, nola defendatuko dugu gure erabakitzeko eskubidea, ez badiegu Ukrainar jendeeri beraiena onartzen?
Eskerrak badirela ere begiak irekiagoak dituztenak, hala nola:
Joxe Iriarte ‘Bikila’ https://www.berria.eus/paperekoa/1949/017/003/2023-02-25/kanpismoa-eta-antiinperialismoa.htm
Jakes Bortairu https://euskalirratiak.eus/13808-iritzia-jakes-bortairu-ukrainiako-gerlaz-gauzak-argitu-direa
Hibai Arbide https://www.elcritic.cat/opinio/hibai-arbide/la-izquierda-y-la-guerra-de-ucrania-157701
« 70 urteko bakearen ondoren, bonbardatutako hiri eta herriak berriz ere sufritzen ari dira. Ikusi dugu Putinen diktadore-terroristarekin hitz egitea, gerran amaitu dela ». Inbasio kriminal batek eragindako gerra da, estatu europar, demokratiko, burujabea Ukraina bezelako baten aurkakoa.
Europar demokratok, gerra hau « bake mahia » batean amaitzea ,eta Ukrainiako Estatu demokratiko eta burujabea errespetatzea nahi dugu.