Gazteok etorkizunerako giltza


Giltzak ateak ireki eta hesteko balio zaizkigu. Aitzina egiteko, ate batzuk hetsi eta heste batzuk ireki behar ditugu. Giltzak, egunero erabiltzen ditugun ezinbesteko tresnak dira eta beste batzuetan ere, bizitzako zenbait alorretan, pertsonak gara giltzen funtzio hori betetzen dugun subjektu garrantzitsuak. Gizarteak aitzina egin ahai izateko prozesu hori ahalbidetzen dugunak izan gaitezke.

Gaur egungo gazteok gure herrian urte luzez iraun duen gatazka armatua bizi ez dugun arren, gatazka horren ondorioak ezagutu eta gutako askok pairatzen ditugu oraindik. lzan ere, gaur egun gatazka eratorritako egoera bidegabea eta giza eskubideen aurkakoa pairatzen jarraitzen dute euskal presoek.

Azken urteetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira euskal presoen eskubideen aitortzan. Horren artean, aurreko martxoan hiru hamarkada luzez euskal gizarteak ezagutu duen salbuespen neurririk lazgarrienetakoa zen dispertsioari amaiera eman zitzaion. Euskal gizartearen eta tartean gazteon lanari eta indarrari esker dispertsionaren atea hetsi genuen.

Hala ere, euskal presoen eskubideak urratzen dituzten beste hainbat saibuespen neurrik oraindik indarrean jarraitzen dute eta gatazkaren konponbiderako honekin amaitzea ezinbestekoa dela deritzogu.

Ez du inolako zentzurik ETAk bere jaduera amaitu zuenetik 12 urte eta desegin zenetik 5 urte igaro ondotik, terrorismoaren aitzakipean euskal presoen zigorrak areagotzeko espreski sorturiko salbuespenezko legedia baten ondorioz bizi osorako zigorrak aplikatzea, gaixo dauden presoak espetxean mantentzea edota estatu espainiarrean espetxeratzean franrziar estatuan espetxeratuta egondako urteak kontuan ez hartzea, zigorra birritan betetzera behartuz.

Are gehiago, euskal presoen legediak zehaztutako baldintzak betez dagokien ibilbide penitentziarioan aurrerapausoak ematea galarazten dieten erabaki judizialek ez dute inolako kabidarik gaur egungo testuinguruan. Erabaki judizial horiek eta beste hainbat sektoreren jarrerek euskal gizartea iraganean gotortzeko jarrera argia erakusten dute. Gatazkaren ondorioak betikotu eta konponbidea lortzea ezinezkoa egin nahi dute.

Gazteok bereziki kezkatzen gaitu egoera honek. Eta etorkizun hobe bat eraikitzeko ezinbesteko subjektuak izan gaitezke eta izan nahi dugu. Gure herri eta auzoetan eguneroko lanaren bidez, bakean eta elkarbizitzan oinarritutako gizartea eraiki nahi dugu. Eskubideen urraketaren eta salbuespen legediaren ateak hetsi, eta konponbidearen ateak irekitzeko giltza izan nahi dugu. Gazteok gara etorkizunerako giltza.

Horregatik, gazteriari, gure belaunaldi osoari, giltzak eskuan har ditzaten eta gurekin batera Bilbon egoteko deia luzatzen diogu. Ipar Euskal Herritik ere autobusak antolatuak dira Donibane Garazi, Kanbo, Hazpame, Baiotna, Donibane Lohitzune eta Pausutik.
Urtarrilaren 13an Bilboko karrikak beteko ditugu.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).