Iñaki Egaña
Grazi joan egin zaigu. Lagunen bizitza amaitzen denean,tristurak hartzen gaitu. Euskal kantutegia dolu kantuekinosatuta dago. Laino artean dagoen herri bat gara, olatueketa itsaso zabalak ere inguratzen dutena. Hala ere, jarraitzeko haziak landatu direnean, irribarre txiki bat marrazten dugu gure ezpainetan. Egunsentia balitz bezala. Grazi haziak ereiteko artista bat izan da.
Eta Graziren hazia landatua izan zen. Horregatik, harenihesa behin-behinekoa izan da. Haren itzalak estaliko gaituelakobiharko. Bertolt Brechtek poema eder bat utzi zigunetorkizunerako: “Badira urte askoan borrokatzen direnaketa oso onak direnak. Baina badira bizitza osoan borrokanari direnak: horiek dira ezinbestekoak”.
Egun hauetan, lagunei agurra esaten diegunean, Jon Maiaren “Non geratzen denbora”-ko letrak harrapatzen gaitu:“Gure baitango lurraldetan, non geratzen denbora. Nonez dago arnas biderik”. Graziri Baigura ibaiaren magalareneta Errobi ibaiaren ertzaren arteko denbora baretu zitzaion.Mendiaren sustraiek eta ibaiaren jarioak, ordea, bere presentziarenoihartzuna mantentzen digute. Ez gara inoiz betikojoango.
Zer esan Grazi ezagutu ez zutenei? Zer kontatu? Bide oparoaezin da inola ere laburbildu. Baina gaur egun egitenden bezala, titulu labur batzuk jar genitzake. Herrikoarenalaba, Ortzaize, eta Herriarena, Euskal Herria. Alegia,euskalduna eta, ondorioz, euskaltzalea. Familia handi etazabal baten parte izan zela ere esan daiteke. Enbor sendobat gure arbasoen oihanean. Eta horrek esku zabala izateraeraman zuen.
Laguntzaile eta protagonista mota askotako borroketan.Horrela izan zen eta horrela da Grazi. Azken hatsa emanarte. Grazik sastrakak kendu zizkigun eta bidea erakutsizigun, behetik, apaltasunez. Arrosaz eta arantzaz betetakobidea. Gure arbasoek sortu zuten bide beretik. Gureondorengoek zapalduko duten berbera. Horri esker, egunmugagabe batean, elkartuko gara. Gure ametsetako lekugozoan. Eta ametsak gauzatuko direnean, hor ikusiko dugu Grazi, bere betiko irribarrearekin.