« Gure mobilizazio kolektibo, solidario eta hutsik gabekoa, emazteekin eta emazteentzat, beharrezkoa da! »

Sxisme

Zergatik iritzi hau?

Argiak izateko, beti egongo gara Euskal Herrian zabaldutako eduki sexistei adi.

Argi izateko, sexismo hitzaren gainean puntu bat jarri behar dela ematen duelako, hitz hori gaizki ulertua delako, epaitu eta oker erabili delako. Berdintasun Kontseilu Gorenak / Haut Conseil à l’Egalité (BKG/HCE), 2019ko urtarrilaren 17an argitaratua, sexismoaren defnizio berria eman zuen.

Sexismoa ideologia bat da, emakumeek gizonekiko duten gutxiagotasuna postulatzean oinarritzen dena, alde batetik,  eta bestetik, hainbat  adierazpen, itxuraz hutsalenetarik (oharretarik) larrienetara (bortxaketak, hilketak) doazenak. Adierazpen horien helburua da emakumeak deslegitimatzea, estigmatizatzea, umiliatzea edo bortxatzea, eta eragina dute haiengan (autoestimua, osasun psikiko eta fisikoa eta portaerak aldatzea).

Sexismoaren nozioa gero eta gehiago erabiltzen da eztabaida publikoan eta komunikabideetan, baina sexismoaren izaera ideologikoa ez da beti halakotzat hartzen, bai erreferentziazko hiztegien definizioan, bai terminoaren erabilera mediatikoan.

BKG/HCEk gogorarazten du sexismoaren adierazpenak sexu batek bestearekiko duen nagusitasunean oinarritutako ideologiaren ondorio direla.

Oroitarazte gisa, sexismoaren adierazpenak askotarikoak dira:

  • Adierazpen edo irudikapen estereotipatua, diskriminatzailea, umiliagarria, mehatxatzaile edo bortitza kalean, lanean, komunikabideetan, publizitatean, arteetan eta kulturan, marketinean etab.-etan…
  • Espazioa gehiegi okupatzea kalean (“manspreading”), eztabaidetan (“mansplaining” eta “manterruping”), politikan, lanean, eskoletan eta jolas-ikastaroetan, etab.
  • Emakumeen autonomia kaltetzea, amatasunari esleituz: abortua eta gorputzaren kontrola oztopatzea, ezkontza behartuak, etxeko karga ez partekatzea, etab.
  • Enplegu, ondasun edo zerbitzu bat eskuratzeko zuzeneko eta zeharkako diskriminazioa.

Sexismoari buruz egindako inkesta bakanetan, gehienak sentipenari buruzko inkesketak,  eta Justizia eta Barne Ministerioek  bildutako datuei lotuak, argi eta garbi da: ekintza sexistak gizonek egiten dituzte emakumeen aurka. Lege hauste mota guziak konduan hartuz, ekintza sexisten biktimak %87an, emazteak dira, eta horren ardura dutenetan, %91 gizonak dira. Bestalde, frantses Estatuko emazteeek  bizi izandako sexismoak hainbat forma hartzen baditu (oharrak, txisteak, etab.). ), ia guziek pairatzen dute: emazteen %99ak dio 2019an ekintza edo ohar sexista baten biktima izan dela.

Belaunaldi berria ez da hain barkakorra sexismoaren aurrean, eta are oldarkorragoa da haren aurrean: gazteen %92k kontsideratzen du sexismoa arazo bat dela gure jendartean.

Gaur, helburu komertzialekin emakumeen gorputza objektibizatzen duen “Campy Camper Biarritz” – CCB – izeneko enpresa jomugan dugu, baina baita « umorerik ez dugula » diotenak, gure « lelokeri  histerikoak » salatzen dituztenak edo gure « pentsamendu atzerakoi edo libertizida »  belzten dituztenak.

Zer dute amankomunean holako argazkiek?

1-Gorputz biluziak, hipersexualizatuak, egoera berezian jarriak, edertasun arauei egokituak eta arau horiek manu bilakatzea: mehetasunaren, depilazioaren, gazteriaren, zuritasunaren kultua: jendetasunik gabeko objektuak. Errealitatea desitxuratzen duen eta parean diren gazteei mezu okerrak bidaltzen dizkien jarrera manua (pornografiak egiten duen bezala).

2-Emazteen gorputza helburu komertzialetarako eta sexu-desirarako erabiltzea. Erabilpen hori autoen publizitatean adibidez, gehienik ikertua izan den kasurik  adierazgarriena da,  emakume-objektu baten formakuntza eta ilustrazioa ulertzeko. Autoen munduko publizitateko sexismoa gehienik gaitzetsia izan dena da, eta ia desagertzear da: gizarteak ez du gehiago nahi! Nahiz eta CCM karabana saltzailearen kasuan irudi komertzialaren sortze prozesua amaturra izan, ezin dugu utzi sexismo arrunt hori pasatzen.

3.- Ondorioz, ikonografiaren erregistroak eta argazkiek pasarazi nahi duten bidaia-filma baten itxura subliminalak iraintzen gaituzte. Sexismoa publizitatean = bortxaketaren kultura.

Zertan  argitalpen hauek trabatzen gaituzte?

Argi izateko, borrokatuko gara eta adi egonen gara emakume guziek beren eskubideak eskuratzeko aukera izan dezaten, askatasun osoaren  gozatzeko parada ukan dezaten eta patriarkatuaren manuetarik aska daitezen.

Hala eta guztiz ere karabana saltzaile horren argitalpen sexistek eta haiek zabaltzen dituzten manuek, guziz kontrakoa eragiten dute eta indarkeria etengabean oinarritzen dira.

Guk, hemen Edgar Rosaren hitzak aipatuko ditugu,  feminismoaren hitz nagusiak bere obran: « Jarraikitasun kontzeptuak aukera ematen du genero-indarkeriaren izaera sistemikoa —eta ez norbanakoa — nabarmentzeko. Eskematizatzeko jarraikitasuna kate bat da (bai eskumuturreko bat nahi baduzue) eta haren lehen maila txiste sexista da, bigarrena  iraina, eta hirugarrena eskua ipurditik sexu-jazarpenera, etxeko indarkeriara, bortxaketara,  feminizidiora. Jarraikitasun  ideia horren garrantzia da indarkeria horiek oso grabitate-maila desberdinak izan arren  emazteak menderatzeko eta iraintzeko mekanismo bera erakusten dutela ahalbidetzea. Argi izan gaiten, kontua ez da erratea “Pouet pouet camion” erraten dizuna bortxatzaile bat izan daitekeela. Ideia da esplikatzea ez dagoela “genero-indarkeria txikirik”, baizik eta genero-indarkeriaren sistema eta klima.

CCB karaban martxantaren kasuak erakusten diguna da, kontu horretatik ondorio bat atera behar baita eta, gure mobilizazio kolekibo, solidario eta hutsik gabekoa, emazteekin eta emazteentzat, beharrezkoa dela.

Hori dela eta, astean zehar, Iparraldeko talde feminista guziek eduki informatiboak eta pedagogikoak argitaratuko dituzte sare sozialetan, indarkeriaren nozioari, bortxaketaren kulturari eta feminismoari buruz. Nozio horiek, egin dizkiguten oharrak konduan hartuz, zehaztuak, partekatuak eta defendatuak izan behar dute.

Horrela antolatzen da erantzuna!

Bagera Nous sommes – Emazteek diote – Ipar Euskal Herriko asanblada feminista – Paf ! – Planning Familial Pays Basque – Zutik ! – Marie Noëlle Bas – Présidente des Chiennes de Garde

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « « Gure mobilizazio kolektibo, solidario eta hutsik gabekoa, emazteekin eta emazteentzat, beharrezkoa da! » »

  1. Barkatu nere euskara ez da aski ona idazteko donc j’écrirai ce commentaire en français.
    Je voulais quand même rappeler que dans la liste que vous indiquez, on pourrait ajouter la question du logement (d’actualité en ce moment dans Enbata) et des lois françaises sur le divorce.
    Dans une majorité écrasante de cas, le fait d’avoir un enfant n’a que très peu d’impact matériel et social sur la vie d’un père, mais l’impact est en général énorme sur la vie d’une mère:
    – frein ou arrêt de l’activité professionnelle donc baisse des revenus,
    – réduction du cercle social, dans beaucoup de cas lié au travail
    La réforme du congé parental pour qu’il soit 50/50 entre père et mère a amené en pratique a une perte de la moitié du congé parental pour les mères, car les pères ne prennent quasi jamais le leur: c’est non obligatoire, et ils gagnent plus à bosser qu’à s’occuper de leur enfant en bas âge, ce pour quoi la majorité des pères sont d’ailleurs incompétents dans nos cultures.
    – les deux combinés (baisse de revenus et isolement social) sont un facteur de vulnérabilité aux violences conjugales: elle est dépendante économiquement, elle n’a pas grand mode pour la soutenir, il se sent les coudées franches s’il veut être violent.
    Et le divorce ajoute des problèmes nouveaux, cette fois-ci liés au logement: si vous êtes en garde alternée vous êtes tenue de vivre à proximité du domicile du père, pas facile en Lapurdi en étant chômeuse. Par ailleurs la loi Boutin de 2009, qui protège les propriétaires contres les impayés de loyers, vous impose de gagner 3 fois le loyer de votre logement. Comme on est nombreuses à ne pas pouvoir, on se retrouve sur le marché non règlementé, et c’est la foire aux taudis, aux passoires énergétiques, et aux arrangements lugubres à base de mains baladeuses quand ce n’est pas pire. On remercie Christine Boutin, grande protectrice de la famille et de l’enfance. Ordure. Combien de vies bousillées à cause de toi, j’espère que ton Dieu te le fera payer.

    C’est important de rappeler autant de fois qu’il le faudra que la violence contre les femmes n’est pas tant une question de comportements individuels que de conditions sociales, économiques et législatives qui font le terreau de ces violences. Le logement en est un des éléments clés.

    Ça fait plaisir de voir que le féminisme se développe plus solidement en Euskal Herri que dans d’autres régions, mais les nanas de 20-25 ans ont tout à gagner à se lier à celles de 45-50, notamment aux mères. Elles verront que du harcèlement de rue à l’opression conjugale et reproductive il y a un continuum.

Les commentaires sont fermés.