Hau ez da…

Hau ez da!Hau ez da Frantzia, hau ez da Espainia; Euskal Herria da!”. Oroitzen, duela hamarkada pare bateko lelo eta kantu hartaz? Beldurtzeko da ez ote den itzuli behar orduko oinarrizko ikasgai hartara, ohartzean zenbateraino sartua den “hemen Espainian” edo “nazional mailan” (Frantziaz aritzean), zenbat begiratzen zaion Frantziako politikari, zenbat aldiz ematen diren Espainiako datuak EAEkoekin konparatzeko, nahiz eta “Estatu mailan” erran, zein etxeko ditugun Espainiako edo Frantziako erreferentziak…

Aldi berean, Euskal Herri osoa aintzat hartzen duten datu eta berriak biziki bakanak dira. Egunerokotasun horrek eragiten du biziki barneratua dugula Euskal Herria Espainiako edo Frantziako eskualde bat dela. Naturala balitz bezala. Hori islatzen da gaur egungo estrategia politikoan ere.

Zer da auzia?

Herri bat garela, menderen mendeetan askatasunik gabe eta zapaldurik, Frantziak eta Espainiak zuzen-kontra konkistaturik, okupaturik eta gure estatua bahiturik?

Ala gizarte bat gara, bi Estatutako eskualde(et)akoa, demokrazian bizi dena, eta “demokratikoki” erabaki nahi duena Estatu bihurtu nahi duen ala ez?

Barneratua badugu Espainiakoak edo Frantziakoak garela, logikoki, bigarren aukera hori nagusitzen da. Sinetsi dugu herri gisa ez daukagula eskubiderik, ahanzten ari baikara herri bat garela. Sinetsi dugu gizarte bat garela, eta gizartearen borondatea errespetatu behar dela.

Zer da, ordea, euskal gizartea?

Lehenik, geografikoki: EAEkoa? Euskal Herri osokoa? Hego Euskal Herrikoa? Ipar Euskal Herrikoa?

Bigarrenik, politikoki: euskal gizartea da eremu batean (zeinetan?) bizi den norbanako multzoa?

Ozenki aldarrikatzen badugu
ez garela Espainian edo Frantzian,
Euskal Herria bidegabeki okupatua den nazio bat dela,
uko egiten badiogu denbora guztian
Frantziara eta Espainiara begiratzeari,
beti hango berri eta datuekin bizitzeari,
gure herriaren osotasuna marrazten eta bizitzen badugu,
argudio anitzez sendoagoa daukagu.

Edozein estatu libretan, herria eta gizartea gauza bera da. Estatu menderatuetan, ez. Menderatzaileek beren burua ere ikusten dute euskal gizartearen parte; eta haiei komeni zaie “euskal gizartea” hitza zabaltzea, “Euskal Herria” ezabatzeko. Sinesten badugu demokrazia dela bozka kutxa batean paper bat sartzea, burutik kenduz menderatuak eta menderatzaileak daudela herri honetan, kontuan hartu gabe komunikabideen, administrazioaren, polizia indarren, sistema politiko eta juridikoaren, hizkuntza politikaren, antolaketa kulturalaren eta azpiegituren eragina, hautuak egiterako orduan, ez gara bakarrik ari gure burua eta herria engainatzen. Berresten dugu Espainiako edo Frantziako eskualde bat garela, ez garela herri bat, are gutxiago herri zanpatua, eta ondorioz ez dugula berezko eskubiderik aske izateko. Horrela sortzen dira Tabarnia bezalako proiektu zentzugabeak. Eskubideak ez badagozkio herri bati, herriaren destinoa zatikatu badaiteke, bihar Euskal Herriko edozein eskualdek (probintzia batek, hirigune batek…) eska lezake Euskal Herritik bereiztea.

Orduan, zergatik sortu istorio hau guztia? Independentzia ez badagokigu herri bat garelako, espainol edo frantses sentitzen denak zergatik bat eginen du “bere herritik” bereiztearen ideiarekin? Independentziaren argudioa bera da indargabetzen dena. Aldiz, berriz ere ozenki aldarrikatzen badugu ez garela Espainian edo Frantzian, Euskal Herria bidegabeki okupatua den nazio bat dela, uko egiten badiogu denbora guztian Frantziara eta Espainiara begiratzeari, beti hango berri eta datuekin bizitzeari, gure herriaren osotasuna marrazten eta bizitzen badugu, argudio anitzez sendoagoa daukagu. Horrek erran nahi du ez ibiltzea tarrapatan. Alabaina, badakigu zein den gure kontzientziaren indarra. Lan egin behar dugu herri kontzientzia sendotzeko, eta ez kontzientzia hori galtzen ari den “gizarte” baten “borondatea” adierazteko “eskubidea” lortzeko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).