Lehen bilanaren araberan, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuaren 2023ko bilketa biziki baikorra izan da 122 tona hazkurrirekin, 90 saltoki baino gehiagotan bilduak, 900 laguntzaileen laguntzarekin. Erran nahi du iaz baino % 11 gehiago.
Bi buru izartuak, Sébastien GRAVE eta Guillaume ROGET, aitabitxi gisa, urteko bilketa arrakastatsua izan da Ipar Euskal Herriko biztanleen elkartasun aktiboari esker.
Aurten ere, nahiz eta krisi ekonomiko are larriagoa izan, bertako biztanleek erantzun handia eman diote behartsuenen alde egin dugun deiari.
Hazkurri Bankuak azpimarratu nahi du 900 «txaleko larranja»-ren ohiz kanpoko engaiamendua, horiek gabe ez baitzen aitzin mailako operazio hori iraganen.
Prentsa idatzi eta ikus-entzunezkoei eskerrak eman nahi du ere bai, harekin hazkurri eskasiaren aurka borrokatzeko azkarki mobilizatu baitira.
Aste bukaera honetako bilketan emateko aukerarik izan ez dutenentzat, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak dohaintza bat online egitera gomitatzen ditu pertsonak www.monpaniersolidaire.org helbidean.
Internautek produktu selektiboen erosketan parte hartzeko aukera dute, eta nahi duten Hazkurri Bankuari eman: higiene kit-a, gosari kita, haurtxoentzako produktuak, ikasle packa, familia erosketak, familia ugarien saskia.