« Herri txikia » eta « hiri handia » elkarri begira

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

« Herri txiki, infernu handi » dio EITBko emankizunak herri txikietara joanez bertako bizi eta berezitasunak islatuz. Esaera zaharra ba omen den esalditxo hori hartu eta birmoldatuz gero, « lurralde edo herri txiki, baliabide txiki, infernu handi » eta « lurralde edo hiri handi, baliabide handi, baina, oraindik ere infernu handi » jarraitzen duela izaten ageri zaigu han-hemenka entzuten ahal ditugun esanetan. Kasu honetan Ipar Euskal Herriari jarriko genioke herri txiki izendapena, eta hiri handi Hego Euskal Herriari edo zehazkiago Euskal Erkidegoari. Nork ez du esperimentatu ustekabeko galdera edo iruzkin bat non gure « herri txiki, infernu handia » den horretan eramaten diren borrokak eta praktikak goraipatuak diren eta batzuetan ere « inbidia » zerbaitekin ikusiak diren. Nolabait guretzat eredugarria den « hiri handi » horretan Ipar Euskal Herrian eramaten diren praktikak bideratzea ezinezkoa balitz bezala.

« Nork ez du esperimentatu ustekabeko galdera edo iruzkin bat
non gure ‘herri txiki, infernu handia‘ den horretan
eramaten diren borrokak eta praktikak goraipatuak diren
eta batzuetan ere ‘inbidia’ zerbaitekin ikusiak diren. »

Erran horiek plazer handiarekin eta gure « herri txikitik » ikusita harrokeria zerbaitekin ere hartzen ahal dira bistan dena. Baina, kezka zerbait ere sortu dezake geroari begira, hau da, gure lurralde txiki honetan, gure hizkuntza, ezagupen instituzionala, laborantza praktika herrikoiak, etxebizitzaren gaia, eramaten diren borroka eremu guztiak irabazteko baliabideak lortzen badira ezinezkoa bilakatuko al da herritarren borroka edo gizarte mugimendua pizturik mantentzea ez bada egitura sindikal edo politiko indartsu batzuen bidez?

Oso urrun gaude « herri txiki » honetan aipatu aldarrikapen guzti horiek lortzetik, hori badakigu. Baina, askotan entzuten da egoera txarrak esperimentatzearekin sortzen dela herri kontzientzia. Hori bereziki entzuten da ezker muturreko zenbait frantses militanteren artean. Eta, « inbidia » delako horren gibelean ematen du ere zailtasunetik sortu behar dela bai ala bai herritarren borrokarako griña. Gure haurrei euskara baliatzeko nahia bultzatzeko eremu ez euskaldunetan murgildu behar ditugula edo ezkerreko sentimenduak pizteko eskuin muturra zer den dastatu behar dugula erraten digute hitz horiek. « Hiri handitik » alta eredugarria zaigun gizarte mugimendu bat dugu parez pare bereziki borroka sindikalak ikusten ditugularik. Guzti horretan lurralde batek bere historian izan duen ibilbideak asko egiten du bere bilakaeran, baina, « herri txikitik » ikusita, argi da fatalismorik ez dela, eta herriak mugimenduan jarraitu dezakeela bere egunerokoa hobetzearen eskubidea aldarrikatzeko ingurunea edozein izanik ere. Eta adibide ezin hobea dugu etxebizitza eskubidearen inguruko borroka gure bi « herri txiki » eta « hiri handian » egoera berdintsuak baititugu.

Editorial korapilatsu honek mereziko luke azalpen eta gogoeta gehiago, baina, ondorio bat atera behar balitz, erran genezake ez dagoela ez « herri txikian » ez « hiri handian » zinezko infernu handirik. Aldiz bai badela bakoitzaren esperientzietatik abiaturik elkar elikatzeko eta aberasteko bide ezin interesgarriagoa.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).