« Herrian gatazkari buruz egiten den sozializazioa oso garrantzitsua da »

Pasaiako Etxez Etxeko Zerbitzuko langileak greba mugagabean hitzarmen propio baten alde, 2022ko maiatzaren 30ean.

 

Aintzane Orbegozok, ELA sindikatuko Gizalan sektore publikoko federazioko zuzendaritzako kideak, otsailaren 18an, arratseko 8etan « Klima, justizia soziala: bortizkeriarik gabeko estrategiak, borroken irabazteko » hitzaldian parte hartuko du. Gipuzkoako etxez-etxeko zerbitzuko langileek eraman borroken adibide zehatzetik partituz, bortizkeriarik gabeko estrategiak zertan borrokak irabazteko gakoak diren aipatzen du ondoko elkarrizketan.

ELA Sindikatuko Gizalan sektore publikoko federazioa, zer da zehazki… eta zertan zabiltzate?
ELA sindikatuan hiru federerazio ditugu, eta Gizalandik antolatzen ditugun langileak sektore publikokoak dira, hau da Osasungintza, Hezkuntza, administrazio ezberdinetakoak, izan Nafar edo EAEko gobernu administraziokoak edo udaletakoak, baita garraio edo komunikabide publikoetakoak etab. Baina baita ere gure federazioak barneratuta ditugu, pribatizatuta dauden baina zerbitzu publikoa diren sektoreak ere, hain zuzen zahar egoitzak, eskuhartze soziala eta beraz, baita orain aipatuko degun etxez-etxeko zerbitzua ere. Eta zer egiten dugu? Zeregin nagusia langile hauek antolatu eta lan baldintzak hobetzea da, horretarako mobiliazio eta greba ugari ari gara bultzatzen. Baina klase sindikatu garen heinean, eta bizi baldintzak orohar hobetzeko helburua dugunez, azkenaldi honetan lanketa ezberdinak jorratzen gabiltza, fiskalitatea eta antiarrazismoa adibideak jartzearren.

Zer izan da Gipuzkoako etxez-etxeko zerbitzuko langileen mobilizazioa?
Gipuzkoan, etxez-etxeko zerbitzua ia erabat pribatizatuta dago. Zerbitzuaren titularrak, finantzatzen dutenak udalak dira baina plegu bidez enpresa pribatuek kudeatzen dute. Ematen ari diren mobilizazio eta antolaketak esparru honetan ari gara ematen. Azken urte gutxi hauetan, langileak antolatu, sindikalizatu eta udal esparru askotan lan-hitzarmenak egiteko gai izan gera, baldintzak nabarmen hobetzeko balio izan dute, baina egin dituzten mobilizazio eta grebek hain sakabanatuta eta elkar ezagutzen ez duten esparru honetan, talde izaera bat lortzeko eta genero ikuspegia landuz ba boteretze prozesuak egiteko balio izan dute, praktika sindikal feminista hutsa da egiten ari garena. Ez det esan, baina sektore honetan %95etik gora emakumeak dira.

Zein izan dira mobilizazio horren ezaugarri nagusiak?
Esan dudan bezala azken urte hauetan 20 bat lan-hitzarmen lortu ditugu eta oraindik udal-herri batzuetan berriak irekitzen ari gara. 20 hitzarmen horiek lortzeko mobilizazio ugari egin behar izan ditugu, 10etan grebak ere bai: batzuk oso luzeak: 6 hilabete Pasaian, 4 hilabete Arrasaten, hilabete Errenterian…, beste batzuetan egun gutxi batzuk nahikoa izan dira. Eta hemen esan behar det ba noski Lan-hitzarmenak enpresekin sinatu ditugula, lan harremana enpresa pribatuekin delako, baina zerbitzua publikoa da, diru publikoz ordaintzen da eta beraz gatazka eta lan baldintza prekarioen erantzule udal-gobernuak egin ditugu. Interpelazio honek, udal politika publikoaren eztabaida sortzen du herrian eta askotan, bertako talde feminista, pentsiodunak eta eragile sozial ezberdinekin elkarlana bultzatuz, ba irabaztea lortu dugu.Herrian gatazkari buruz egiten den sozializazioa oso garrantzitsua da, lan baldintzez gain, zerbitzua berari buruz ari garelako. Langileak ondo badaude, zerbitzua bera ere hobeto egongo da.

Eta ororen buru lorpenak?
Bai, lortu ditugun gai garrantzitsuena soldata igoerak izan dira. Oso soldata maila bajuak dituen estatuko hitzarmen bat izatetik, udal-herri mailako hitzarmenak lortzeak soldata nabarmen igotzea suposatu du, kasu askotan, %20-30 inguru.
Baina baita ere esan behar dugu, oraindik prekaritate haundia dagoen esparrua dela, batez ere enpleguari lotuta, ihardunaldi partzialak direlako kontratu asko. Muga batzuk ezartzea lortu dugu hitzarmen askotan, baina oraindik bidea dugu egiteko. Guk jomugan zerbitzuen publifikazioa daukagu, udalekin lanketa hori egiten hasiak gara. 2023Ko azaroaren 30ean hegoaldean egindako lehen greba orokor feministan bestelako zaintza eredu bat aldarrikatu genuen, aldarri horrekin jarraituko dugu lanean.

Zein ezaugarri azpimarra zenezake mobilizazio horretan borrokaren irabazteko baitezpadakoa ez bada oso garrantzitsua izan dena?
Nik hiru aipatuko nituzke;
-Lehenik, langile sakabanatuekin kontaktatu eta talde batean biltzeko sindikatuko militanteek egin duten lana.
-Ondoren, langileen motibazioa piztea: eta honetarako ondoko herrietako langileek lortutako hitzarmenak, erreferentziak oso garrantzitsuak izan dira. Ikusi dutenean ondoko herrian, lan bera egiteagatik baldintza hobeak dituztela eta hau lortzeko bide bat eskaintzen dietela sindikatuak, aurrera egin dute.
-Hirugarrenik, mobilizazio eta greba ahalmena eraikitzea. Eta horretarako garrantzitsua izan da ideologizazioa eta genero ikuspegia lantzea eurekin….esaten nuen bezala ba boteretzea. eta greban iraun ahal izateko ELA sindikatuan daukagun erresistentzia kutxa. Hau ezinbestekoa da asko luzatu daitezkeen grebetan iraun ahal izateko.  

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).