Herritarrekin, Hazparneko alternatiba abertzale, ezkertiar eta ekologista

Kristian Etchetto, Herritarrekin-eko kide zonbaitetaz inguratua zerrendaren aurkezpen-prentsaitzinekoan.
Kristian Etchetto, Herritarrekin-eko kide zonbaitetaz inguratua zerrendaren aurkezpen-prentsaitzinekoan.

2020ko Hazparneko Herriko Etxeko hauteskundeetara, Herritarrekin zerrenda abertzale, ezkertiar eta ekologista aurkeztuko da. Haren xedeetan, besteak beste,“herria epe luzera begiratuz eta herritar guziak kontutan hartuz eraikitzea“ eta Hazparne Euskal Herrian denez “Euskal Herriko beste herri guziekin etorkizun politiko, ekonomiko, soziala eta kulturala eraikitzeko askatasuna aldarrikatzea“. Hona Kristian Etchetto-k, Herritarrekin zerrenda buruak Enbataren galderei luzatu dizkien erantzunak.

2014etik geroz Hazparnen  zer lan eman da Herriko Etxean abertzale eta ezkertiarren aldetik?

2014ko hauteskundeak dinamika berri baten abiapundua izan ziren orduan  talde bat biltzen eta Hazparneko egoera aztertzen hasi baitzen.

Talde horrek alternatiba abertzalea, ezkerrekoa, ekologista eta parte hartzaile bat proposatzea erabaki zuen. Eramana izan zen kanpainak bere fruituak eman zituen abertzaleek % 23,62 egin baitzuten (2 zerrenda ziren bakarrik) eta 3 hautetsi sartu ziren herriko kontseiluan eta horietako bat Hazparneko lurraldeko Elkargoan.

Hazparneko kontseiluak dituen 29 ordezkarietarik 3 hautetsi abertzale horien lana ez da erraza izan, indar harremana arrunt desorekatua baitzen eta egoera hortan ez da kontrabotere bat eramaten ahal. Gainera, herriko etxearen funtzionamendua ez da beti gardena eta filtro ainitz gainditu behar dira informazioak eskuratzeko.

Hastapen batean, kontrako aurreiritzi batzuk hautsi behar izan dituzte: abertzale ezkertiar bat ez da ero bortitz bat, kalte egiteko xede sistematikoarekin!  Urtez urte erakutsi dute Herriko Etxean eraikitzaile gisa sartu zirela herri bat kudeatzeko ikuspen kolektibo eta zuzenago bat aitzinera ekarriz. Egin dituzten oharrak, proposamenak entzunak izan dira bainan gutxitan onartuak eta are guttiago gauzatuak (barne araudia, diru laguntzen banaketa, etxebizitza soziala…)

Horrelako egoera batek frustazio handiak sortzen ahal baitu ere garrantzitsua da gure presentzia segurtatzea, gure iritzia emaitea.

Badakigu, eta badakite, kanpoan eramaiten dugun lana baikorra eta eraikitzailea dela. Lanari lotu eta aurrera segitu behar dugu!

2020ko bozketan aurkeztearen arrazoin nagusiak zeintzuk dira?

6 urtez, Herritarrekin taldeak biltzen segitu du Hazparnen eramana zen politika ikertzeko, eztabaidatzeko,  iritziak eta informazioak trukatzeko eta hautetsien lana sustengatzeko.  Gero eta nabariago agertu zaigu eramana zen politika elektoralista ez zuela deus ikustekorik gure herriarentzat guk nahi genuen proiektuarekin eta baldintzak guziak betetzen genituela gure alternatiba herritarrei berriz aurkezteko.

Beraz, hautesleengana joanen gira gure alternatiba aurkeztera eta defendatzera.

Zer izanen dira zuen 2020ko hauteskundeendako kanpaina berriaren ezaugarriak?

 

Taldearen lanak Hazparneko egoeraren inguruko hainbat konstatazio egitera ekarri gaitu, hala nola: manera iraunkorrean populakuntza emendatzen ari da, azpi egituren mugak agertzen hasiak dira, hiri zentroa saturatua da, komertsioa ahulduz doa, prekaritatea gero eta presentagoa da. Ondorio bat nagusitu da: benetazko hirigintza proiektu bat eraiki behar da Hazpanerentzat, gure herria balorean jartzeaz gain herritarrei bizi kalitate bat segurtatuko diona.

 

Gure helburu nagusia da herritar  proiektu bat proposatzea herritarra ardatz izanen duen herri bat eraikitzeko. Hortarako hainbat arlo sakonki landu nahi ditugu: herritarren parte hartzea, gizarte zuzenago bat  berdintasunean eta elkartasunean oinarritua, lur eta hirigintza kudeaketa, tokiko ekonomia eta laborantza herrikoi eta iraunkorraren garapena, etxebizitza duinak eta zentzuzko prezioetan…

Eraiki nahi dugun herritar proiektuan transizio energetikoa ezinbestekoa iruditzen zaigu eta gure herriaren mailan ere urgentziazko neurriak hartu beharko dira, ausartak eta berritzaileak izan beharko gira.

Bestalde, berrikitan jakin dugu Ttattolako gazteak, 18 urteren buruan, lokalarik gabe aurkituko direla laster. Onartezina da!

 

Hazparneko gazteei begira ere bada zer egin! Gaztetxe bat, aktibitate eremu ireki bat… Gure herria epe luzera begiratuz eta herritar guziak kontutan hartuz eraiki nahi dugu.

Euskal Herrian garenez, Euskal Herriko beste herri guziekin etorkizun politiko, ekonomiko, soziala eta kulturala eraikitzeko askatasuna aldarikatzen segituko dugu.

Datozen hauteskundeetan, Hirigune Elkargoa hor dela eta, zer aldaketa eta antolaketa gehigarri galdeginen dautzue abertzale ikuspundua maila hortan ere konduan hartua izan dadin?

Euskal hirigune elkargoa ezinbesteko tresna bat da. Gure herri proiektuak ikuspegi orokor batean pentsatu  eta gure hautetsi ordezkariak gure herrietatik lurraldera eraman behar ditugu gure alternatibak defendatzera. Zenbat eta hautetsi abertzale, ezkertiar eta ekologista gehiago hainbat eta indartsuago. Gure lurraldeari eta gizarteari  zor diegun etorkizuna bermatuz lan egin beharko da.

Zentzuzkoa eta zuzena aurkituko genuke herriko oposizioen ordezkariek leku bat ukaitea Hirigunearen mailan.

Hazparne herriak, barnekaldeko herri handiena izanki, badu zer egin! Motor gisa kokatu beharko da politika berritzaile eta kolektibo bat bultzatuz.

Bestalde, alor guzietan gizon eta emazteen arteko parekotasuna aldarrikatu beharko dugu. Ez da zuzena herriko kontseiluetan den parekotasuna Hirigune Elkargoan ez islatzea. Izenpetua izan den europar gutunan agertzen diren engaiamenduak beteak izanen direla segurtatu beharko da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).