Frantzian 1975ean bozkatu zen hilaurtzea gobernatzen duen legea… Gaur egun Europan zertan gira ? Hiru jarrera mota aurkitzen dira :
- debekua, Malta eta Andorran
- arras egoera mugatuetan onartua, Polonia eta Irlandan
- beste herrietan, haurdunaldia nahitara gelditzea haizu da
Bizkitartean «Planning Familial» erakundearen arabera egoera iluna da.
- Finlandian arras giro txarra omen da gai hunen inguruan.
- Italian medikuen %80ek ez dute egiten.
- Hungarrian, hilaurtzeak egiten zituen eritegi bakarra berrikitan hetsi dute. Luxenburgon, 2012az geroztik baldintzak zorroztu dira.
- Belgikan gero eta mediku guttiagok egiten dute.
- Lituanian debekatzea aipu da…
Azken egun hauetan jakin dugu Espainian, Rajoy-ek gibelerat egin nahi duela. Lege berria ministroek onartua dute, ez da haatik oraino parlamentuan bozkatua. Hala balitz, Espainia, Europako bigarren jarrera motan sar litake… Hala balitz, emazteek, borroka luze eta bortitz baten ondotik lortua, galdua litake… aldi bat gehiago !