Urtarrilaren 8ko mobilizazioa Baionako hiru toki esberdinetatik abiatuko da arratsaldeko 3 etan, Lauga, Geltokia eta Euskaldun plazatik. Zutabe moduan Baionako karrikak zeharkatuko ditugu berantago komunikatuko dugun toki batean bukatzeko. Gaurdanik toki mailako dinamikak martxan jarriko ditugu eta eguberriko bakantzetan hitz ordu esberdinak antolatuak izanen dira.
Urte bat pasa da Xistor etxekoengana itzuli denetik. Urte bat, Madrilek ematen dituen mugimendu berrien lekuko garela. Presoen hurbilketek eta Espainiako administrazio penitentzioarioak aplikatzen dizkien gradu aldaketek perspektiba berriak irekitzen dituzte.
Baina, urte bat gehiago da ere Jon Parot, Jakes Esnal eta Unai Parotentzat. 31 urte daramatzate kartzelan. Urte bat gehiago, zoinetan, frantziar podere politikoak eta podere judizialak ez duten inungo jarrera aldaketarik erakutsi.
Ez zaio inungo konponbiderik atxeman preso eta iheslariek aurre egin behar dizkieten arazoei. Ez dugu inungo borondaterik ikusten presoen egoerari aterabiderik atxemaiteko, eta bereziki, erran dezagun, Jon Parot eta Jakes Esnalen kasuan. 70 urte baino gehiago dituzte gaur egun, eta 31 urte daramatzate giltzaturik.
Aieteko konferentziaren 10garren urtemugan, gatazkaren konponbidearen alde hartzen dugun engaiamendu berriaz haratago, dei zabala luzatzen dugu indarrak bil ditzagun etapa berri bati aurre egiteko.
Frantziar gobernuaren inertziaren aurrean, eta PNATen karmintasunaren aitzinean, mobilizazio fase berri batera pasatzea erabaki dugu, ekintza indartsuago eta determinatuagoekin. Fase berri honek, bolondres guztien engaiamendua eskatuko du, bakoitza bere heinean eta maila ezberdinean.
2022ko urtarrilaren 8an Baionan antolatzen dugun manifestaldia, fase berriaren abiapuntua izanen da nahi duten guztientzat, aktiboki izen emateko parada izanen da.
Inork ezin ditu bazterrera utzi lurralde hontan izan diren bilakaera nagusiak, gatazkaren konponbidearen eta elkarbizitzaren alde, eragile ezberdinek izan duten engaiamendua: hautetsiak, gizarte zibila, alde guztietako biktimak eta euskal preso politikoen kolektiboa.
Gatazka honen konponbidearen ordua iritsi da! Ez dugu gibel eginen. Ez dezatela pentsa, orain arte egin den guztiaren ondoren, amore emanen dugunik.
Lehendakari jauna, hau adierazi zenuen 2019ko maiatzaren 17an, Biarritzen :
“Euskal afera egiazko gai bat da nere ustez.
Euskal Herria adibide bat da neretzat, gatazken konponbidean eta armagabetzean.
Zergatik hori ? Omentzekoak dira eskualdeko hautetsi ainitz, frantziar eta espainiar aldeko hautetsiak, gogoetarako eta berradiskidetzarako borondatea erakutsi dutenak.
Estatuaren egin beharra da mugimendua laguntzea.
Ez dezagun historia errepika, laguntzea da gure egin beharra. »
Lehendakari jauna, hitzetatik ekintzetara pasatzeko ordua da! Le temps presse ! Jon, Jakes et Unai gurekin!
Urtarrilaren 8ko mobilizazioa Baionako hiru toki esberdinetatik abiatuko da arratsaldeko 3 etan, Lauga, Geltokia eta Euskaldun plazatik. Zutabe moduan Baionako karrikak zeharkatuko ditugu berantago komunikatuko dugun toki batean bukatzeko. Gaurdanik toki mailako dinamikak martxan jarriko ditugu eta eguberriko bakantzetan hitz ordu esberdinak antolatuak izanen dira.
Hemen 3 hitzorduen banaketa :
Lauga:
- Garazi Baigorri
- Amikuze
- Xiberoa
- Iholdi Oztibarre
- Pays de Hasparren – Hazparneko Lurraldea
- HEH
Euskaldunen plaza:
• Sud Pays Basque – Hego Lapurdi
• Errobi
Geltokia:
• Cote Basque Adour – Euskal Kostaldea-Aturri
• Pays de Bidache – Bidaxuneko Lurraldea
• Nive Adour – Errobi Aturri