Azaroaren 2an astelehen huntan 10:30etan, Bizi euskal mugimendu altermundialistako eta ANV-COP21 prozesuko (COP21 bortizkeriarik gabeko ekintza) 24 kidek hiru aulki bahitu dituzte Baionako HSBC bankuan. Ekintza hori burutu dute Hervé Falciani-ren kontrako auziaren hastearen eguna kari Suizian. HSBC-ko informatikalariari leporatzen zaio bankuko barne datuak zabaldu izana pertsona batzuei eta batez ere frantses zerbitzu fiskalei. Bere ekintzak komunikabide askoren arteko partzuergoari, Le Monde egunkari frantsesa barne, ahalbidetu dio salatzea 2006ko azarotik 2007ko martxorako epean 180 miliar euro mugitu zirela HSBC bankuaren bidez zergei eskapatzeko ala geriza-enpresa batzuen bidez dirua xuritzeko. Bost hilabete horietan bakarrik, plantan ezarri den sistemak zonbaitzuren estimazioen arabera, frantses Estatuaren diru sarrereri 2,5 miliar euro kostatu die.
Le Monde egunkariak informazio horiek zabaldu eta bi egun berantago, 2015eko otsailaren 12an, Bizi !-k lehen bahiketa burutu zuen Baionako HSBC banku berdinean 8 aulki hartuz. Bozeramaileek deklaratu zuten « ohointza hori eskala haundian nahitara antolatzen duen HSBC-ren ondare eta ontasunak segidan bahituak izan behar dira eta botere publikoen eta jendartearen esku uzteko, ala zerga ihesaren kontra eta trantsizio soziala eta ekologikoaren alde borrokatzen ari diren elkarteen zerbitzura uzteko”.
Otsailaren 18an, poliziak Bizi!-ren egoitza miatu zuen bainan 8 aulkietarik 3 baizik ez zituen hartu ahal izan, gainerateko 5ak jadanik emanak izan baitzitzaizkien beste mugimendu batzuei, ATTAC, Amis de la Terre, Solidaires-Finances edo pertsonaliate batzuei Edgar Morin edota Patrick Viveret-ri. Bizi engaiatu zen 5 aulki horien itzultzea balin eta HSBC-k estatu frantsesari itzultzen bazizkion 2,5 miliar euroak (5 hilebeteko epean, le Monde-ek zabaldu duenaren arabera).
Tamalez, geroztik HSBC-k ez du itzuli ebatsia izan den dirua, eta iritzi publikoa afera hortaz jakinean utzi duena gaur egun suiziar justiziaren aintzinera konbokatua da. Eskandalu bikotz hori salatzeko, Bizi!-k erabaki du poliziak berreskuratu zituen 3 aulki berriz bahitzea.
3 aulki horiek berriz agertuko dira 2015eko abenduaren 6ean Parisen, COP21 gailurraren erdi erdian, paradisu fiskalen, trantsizio sozial eta ekologikoaren diruztatzearen, eta aldaketa klimatikoaren kontrako borrokaren aldeko mundu mailako gailurraren kari. Aulki bahitzaileen deiari erantzunez (www.liberation.fr/debats/2015/09/29/pour-le-climat-appel-a-tous-les-faucheurs-de-chaises_1393535 ), Europan zerga ihesa antolatzen duten bankuetatik hartu 196 aulkiekin iraganen da nazioarteko hitzaldi hori, aterabide zehatzak azalduko dituenak Funtsa Berdea diruztatzeko, klimaren alde eta munduan ezberdintasunen eta pobreziaren kontra.