I-ENER energia berriztagarri ekoizlea handituz doa eta 4 instalazio fotovoltaikoren obrak hasiko ditu 2021eko urte bukaera huntan, Baiona, Azkaine eta Jatsu herrietan. 2014an sortu denetik, herritarren sozietate energetikoak jadanik 16 zentral fotovoltaiko garatu ditu gure lurraldean, herritar eta kolektibitateei esker. 4 proiektu berri hauen aurkezteko 4 bilkura publiko antolatuak izanen dira ere. I-ENERek lurraldeko herritar eta profesional guziak gomitatzen ditu bilkura publiko hauetara. Karia horietara herritar inbertsio deialdi berri bat abiatuko da energia berriztagarrien eta tokiko garapenaren alde I-ENER ekintzen indartzeko. Helburua ? 100 000€ biltzea aurtengo eta geroko proiektuen diruztatzean parte hartzeko.
Euskal Herriko biztanleak energia berriztagarrien garatzaile
Proiektu horien eramaiteko manerak eta finantzaketak du egiten berezitasuna, azken hauek finantzatua izanen baitira Euskal Herriko herritarren parte hartzearen bidez. I-ENERen antolatuntza eta funtzionamenduari esker herritarrak elkarren artean biltzen ahal dira, haien aurrezkiak batuz energia berriztagarrien aldeko proiektuak sustengatzeko. Teilatu horiek ekoiztuko duten energia elektrikoak parte hartuko du Baiona, Jatsu eta Azkaineko herritarren beharretan eta ber denboran parte hartuko du Euskal Herriaren transizio energetikoan.
Euskal Herriko etorkizuna energetikoan parte hartzea
Harpidetza hau idekia da I-ENERen ekintzan parte hartu nahi duten pertsona guziei, proiektu hunen gauzatzeko eta energia berriztagarri ekozipenak Euskal Herrian garatzeko. Denen esku da: bakotxak parte hartzen ahal du Euskal Herriko etorkizuna energetikoan.
I-ENERek dituen finantzatzeko ahalmenak bere akitibitatearentzat akziodun direnen elkartasunezko aurrezkitik datoz gehienak. Herritar eredu horrek du egiten I-ENERen indarra eta segurtatzen I-ENERen independentzia inbertimenduen hautatzeko. «Denek parte hartzen ahal dute I-ENERen kapitalan 50€ soilik emanez eta beraz laguntzeko energia berriztagarri proiektuak gauzatzeko, maite duen lurralde batetan eta bere geroa segurtatzeko…» dio Patxi Bergara I-ENERen lehendakariak.
Parte hartzeko, klika hemen: https://i-ener.eus/eu/akziodun-bilakatu