Ipar Euskal Herriaren gobernantzaren giltza eragilea izan da 1994 eta 2017 artean Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseilua, eta 2018az geroztik Euskal Hirigune Elkargoaren ondoan darrai «Garapen kontseilu» zereginetan. 2021-2023 denboraldiarentzat, IEHGK-k bere instantziak arraberritzen ditu. Herritar, elkarte edo federazio edo erakunde profesionalen arduradun… IEHGK-ko kide bilakatu, 2020ko abenduaren 13a aitzin!
Zer da Garapen Kontseilua?
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluak (IEHGK) bere baitan biltzen ditu Ipar Euskal Herriko jendarte zibileko eragile antolatu nagusiak, bai eta ere hainbat herritar: orotara, lurraldearen bizi ekonomiko eta sozialean engaiatuak diren 300 pertsonatik goiti. IEHGK-k, Ipar Euskal Herriaren geroari buruz gogoetatzeko, lurraldeko gai nagusiei buruz (ekonomia, mugikortasuna, etxebizitza, etab.) iritzia emaiteko, hautetsiei politika publiko nagusiei buruz proposamenak egiteko eta lurraldean azken hauen eraginaren jarraitzeko ezohiko esparru bat eskaintzen du.
Nola kidetu?
Kidetu aitzin: IEHGK-ko web gunea bisitatu, haren hobeki ezagutzeko, eta haien Estatutuak eta Barne Araudiak ezagutzeko.
Kide bilakatzeko, lehenbizik hautagaitza behar da linean aurkeztu, hemen klikatuz!
IEHGK
Ipar Euskal Herriaren gobernantzaren giltza eragilea izan da 1994 eta 2017 artean (ikus: Nondik norakoa), Euskal Herriko Garapen Kontseilua (IEHGK/I), eta 2018az geroztik Euskal Hirigune Elkargoaren ondoan darrai bere egitekoan (ikus: Partaideak).
Parte hartze bidezko demokraziarako tresna da IEHGK eta lurraldean jokoan diren gai nagusien gaineko eztabaidan aritzen da. Dituen gizarte zibileko 300 kideen ahotsa da eta lurraldearen garapenari eta antolaketari loturik diren gai handi guztiei buruz egiten ditu proposamenak.
Gizartearen behatoki eta ideien laborategi izan eta IEHGKa etengabe ari da lurralde proiektua elikatzen ikerketa behako batez. Politika publikoetan eragiten du, bereziki euskal elkargoarenetan.
IEHGKa esperimentazioetarako lekua dugu ere eta lekuaren gainean ari diren eragileak eta erakundeak elkartzen parte hartzen du. Gizarte eta lurralde berrikuntzaren zerbitzuko ikerketa-ekintza proiektuak daramatza ere (ikus: Esperimentazioak), horretarako partaidetza hainbat mugiaraziz.
Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren osaera lurraldeak dituen jardun sektore anitzen eta soziologiaren araberakoa da: 89 herritar eta 110 erakunde dira hor ordezkaturik (elkarteak, erakunde sozio-profesionalak, ekonomia eta gizarte bizitzako erakundeak…). Elkarte bizitza joria osatzen dute dituen hiru instantzia nagusien artean (Biltzar Nagusia, Zuzendaritza Batzordea, Bulegoa), kideentzako lanleku anitzekin eta jende orori zabalik diren ekitaldiekin.