Itsasoan zokoratuta


Xabier Letona Biteri / ARGIA.EUS-etik

Oso leku gutxitan irabazi ditu PSOEk hauteskundeak estatuan, eta horien artean dago Hego Euskal Herria. Lurraldeka, gainera, Araban eta Nafarroan ere bai. Baina diputatu gehikuntza Nafarroa eta Gipuzkoatik etorri zaio, horietan eserleku bana irabazi ditu eta, bietan Sumarren kaltetan. Boto sarekada handiena Bizkaian jaso du: 35.000 bat boto.

Bigarren irabazle handia EH Bildu izan da: udal eta foru hauteskundeetako haize boladari eutsi dio, diputatu bat irabazi eta 40.000 bototik gora gehiago batu. Aurkako abagunean dago EAJ, azken hauteskundeetako joera txarraren lorratzean, bi eserleku galdu baititu, non eta bere erresuma nagusian, Bizkaian. Berriz ere 100.000tik gora galdu ditu, eta horietako asko PPra joan zaizkio.

Hego Euskal Herria Udalerrika

Jeltzaleekin partekatzen dituen botoak berreskuratu ditu PPk eta azken urteetako emaitzarik txukunena lortu du. Beren botoak zein hauteskundetan dantzatzen dituzten ondo bereizten dute eskuineko milaka euskal herritarrek eta, keinukarien gisan, orain jeltzale orain popular, dozenaka mila boto joan-etorrian dituzte bi indarrek. Askoren erakusgarri da hori.

Pozik Carlos Iturgaitz eta kabitu ezinean Sergio Sayas nafar eskuindar eta UPNko diputatu ohia. Nafarroako eserlekua lortzeaz gain, PP UPNren aurretik jarri baita. Aurkako egoeran dago UPN, bere historiako emaitzarik txarrena lortuta. Izan ere, 1979tik aurrera ez baita popularrengatik bereizita inoiz joan. Javier Esparzak arrisku handia hartu du oraingoan eta larri behar du, akaso Sayas eta Carlos García Adaneroren aparretan itotzekotan. Hala ere, PPk eta UPNk bien artean Navarra Sumak duela lau urte baino 7.000 boto gehiago lortu dute.

Eskuinaren banaketaren ondorioz, halaber, zerbait historikoa gertatu da erresuma zaharrean: EH Bildu bigarren indar geratu da, lurraldean inoizko emaitza onenak lortuta. Besteak beste, botoak jaso ditu botoak atzera bidean jarraitzen duen Geroa Baitik eta baita Sumarretik ere. Azken honek ia 70.000 boto galdu ditu Hegoaldean, eta ostera ere argi ikusten da ez duela Ahal Duguk beste batzen. PSEk eta EH Bilduk etekin argia ateratzen dute egoera horretatik.

Hego Euskal Herria Lurraldeka

Geroa Bairi dagokionez, bere buruzagi Uxue Barkos Madrilgo diputatu ezagun bihurtu zen bi legealditan zehar Nafarroa Bai koalizioaren izenean, eta jakina, NaBai ez da Geroa Bai, inondik inora, baina Barkosek 62.000 boto lortu zituen eta Geroa Baik orain 9.700. 2019an baino 3.000 gutxiago. Joera oso arriskutsua, zalantzarik gabe, esparru horretan lehiatzea merezi dien pentsarazteraino era bai akaso.

Eta horrek guztiak nola eragingo du Hego Euskal Herrian epe laburrean? Nafarroako Gobernua abuztuan eratuko da, berriz ere EH Bilduren abstentzioari esker. Orain Madrilgo zangotraba gutxiagorekin Nafarroan, Madrilen ere Sánchezek haren beharra du eta. Eta datorren urtean, halaber, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen txanda izango da. Udal hauteskundeetako itunei begiratuta, pentsa liteke jeltzale eta sozialisten arteko itunak dena lotuta eta ondo lotuta duela. Molde horretan PSEk eta PPk jeltzaleak dituzten bezain lotuta. Eta, zalantzarik ez, gobernu aukerarik gabe bada ere, EH Bildu saiatuko da horri etekinik ateratzen.

Beste hainbatetan legez, Espainiako hauteskunde orokorretan, estatuko lehiak indar estatalistak jarri ditu buru Hego Euskal Herrian ere, salbuespen txiki batekin, Bizkaia eta Gipuzkoa, estatuko bipartidismo itogarritik aldentzen diren lurralde bakarrak. Eta hala ere, eustekotan, periferiak eutsiko dio berriz ere PSOEren eta Sumarren balizko gobernuari, berriz ere independentismoaren esku baitago muturreko eskuin espainiarraren aurkako harresi instituzionala.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 réflexions sur « Itsasoan zokoratuta »

  1. Atzo nahiko kezkaturik nengoen ikusirik botoen erdia baino ireki ondoren PP a gailentzen ari zitzaiola ezkerrari; baina alde batetik VOXen beherakadak lasaitu ninduen, baita Sanchez ezkerraldeko alderdi eta abertzaleeki egin ditzakeen koalizio proiektuak; nahiko trebe izaten bada, Madrilen goberna dezake Sanchezek.

  2. Gauza batzu argitu nahi nituzke .
    Hemen erraiten duzu UPN eta PP , 7000 mila boto gehiago bildu dituztela . Ez , jadanik hor zituzten bozkatzale horiek .
    Ikus hemen Nafarroako Eskuin Españolisten emaitzak :
    Nafarroako legebiltzarra 2007 – UPN 139 122 boto
    Nafarroako legebiltzarra 2011 – UPN + PP + UPyD + DNE 138 214 boto
    Nafarroako legebiltzarra 2015 – UPN + PP + Cs + UPyD 117 727 boto
    Nafarroako legebiltzarra 2019 – NA Suma + Vox 128 737 boto
    Españako legebiltzarra 2019 – NA Suma + Vox 118 518 boto
    Nafarroako legebiltzarra 2023 – UPN + PP + Vox + Cs 127 686 boto
    Españako legebiltzarra 2023 – PP + UPN + Vox 127 460 boto ( boto CERA gabe )

    Bainan egia da Euskadin , PP alderdiak gorakada bat ukan duela , 15 000 bozkatzale berri bildu ditu . Ene ustez erdia PSOE tik eta bertzeak EAJ etarik .
    Hemen emaitzak ( Euskadiko legebiltzarra 2020 , abstentzio haundia COVID urtea ) :
    Españako legebiltzarra 2019 – PP + Vox + Cs 34 453 boto Araban 34 714 boto Gipuzkoan 77 474 boto Bizkaian
    Euskadiko legebiltzarra 2020 – PP/Cs + Vox 19 050 boto Araban 18 106 boto Gipuzkoan 41 063 boto Bizkaian
    Lurraldetako Batzarrak 2023 – PP + Vox 29 515 boto Araban 20 574 boto Gipuzkoan 54 545 boto Bizkaian
    Españako legebiltzarra 2023 – PP + Vox 36 485 boto Araban 39 716 boto Gipuzkoan 85 531 boto Bizkaian

    Bai GBai ekin bada problematxo bat , Españako kongresuko bidean ez da bi alderdi abertzeleendako lekurik , edo elkartu behar dira Madrilen bi deputatu ukaiteko . Politika arrazoa bakarrik , Sortu eta EAJ-ren artean !
    Jadanik 2023ko nafarroako legebiltzarreko hausteskundetan , 15 000 – 20 000 abertzale abstenitu edo etxean egon ziren , horen gatik 2 foru deputatu , sudur aintzinetik pasadu dira . Eta orain , berriz ere 25 000 ta 35 000 abertzale abstenitu dira . Jakin behar da , gaurko egunean , 120 000 abertzale pasatu dugula Nafarroan .

Les commentaires sont fermés.