Klikasi, euskaraz sarean diren eduki eta baliabideak partekatzen dituen plataforma da. Bertan, beste erabiltzaileek partekatutako edukiak ikus ditzakezu eta zuk ere zure gustokoak direnak argitaratu. Denen artean elikatutako edukien gunea izango da Klikasi. Testu, audio edo bideo fitxategiak, aurkezpenak, irudi edo argazkiak eta estekak aurkituko dituzu bertan.
KLIKASI AZKUE FUNDAZIOAk sortutako plataforma da. Helmuga du hezkuntza-baliabideak eta -edukiak partekatzea, eta hezkuntza-munduari –ikastetxeak, irakasleak eta ikasleak– eta euskaraz dibulgaziozko edukiak sortzen dituzten erabiltzaile guztiei bideratuta dago.
Xede du mota guztietako euskarazko hezkuntza-edukiak hedatzea, hezkuntza arautuarekin harremana dutenak zein beste maila batekoak edo hezkuntza-jarduerakoak.
Plataforma honen bitartez, hainbat motatako baliabideak (irudiak, ilustrazioak, aurkezpenak, soinu-grabaketak, bideoak eta estekak) partekatzea ahalbidetzen da, baita erabiltzaileen profiletatik beste plataformen eta sare sozialen bitartez hedatzea ere.
KLIKASI filosofia jakin batekin sortu zen: edukiak horiek erabili nahi dituzten erabiltzaileek parteka ditzaten sortzen dira. Horregatik, Creative Commons lizentzia baten pean arautzen da.
Azkue Fundazioa :
Bizkaitarrentzat, gazteentzat bereziki, eta mundu osoko euskaldun guztientzat, Azkue Fundazioak produktu digital erakargarriak eta erabilgarriak eskaintzen ditu euskara modu berritzailean sustatzen duelako teknologia berriak erabiltzen dituelako, eta lan-sare zabala duelako inguruan elkarlanean.
Azkue Fundazioak berrikuntzaren bidetik joko du eta horretarako, teknologia berriak erabili eta landuko ditu. Benetako 2.0 jarrera batekin sortu da: guztiz irekita ideiak eta egitasmoak jasotzeko eta partehartzea bultzatzeko. Fundazioaren inguruan elkarlanerako lan-sare zabal bat osatzea du helburutzat.Landuko dituen egitasmo eta produktuak euskaldun guztien mesederako izango diren arren, batik bat gazteak ditu jomugan.
Azkue Fundazioaren helburua “EUSKARA 21” ekimenean zehazten den 13. lehentasun ildoarekin bat dator. Hau da, euskararen garapenerako IKT informazio eta komunikazioaren teknologiak baliatzea, sarerako euskarazko edukiak sortzea eta komunikaziorako sare birtualak era egokian baliatzea, euskararen normalkuntza eta erabilera aukeren mesedetan. Euskarak informazio eta komunikazioaren teknologiez baliatu behar da, hizkuntza guztiz garatua izatera iristeko. Helburu hauek lortzeko bidean AZKUE fundazioak ekimen bereziak bultzatuko ditu eta horiek aurrera eramateko ezinbestekoa du zure laguntza eta partaidetza.