Abenduaren 8an, larunbatarekin klimaren aldeko nazioarteko mobilizazioaren karietara Bizi! mugimenduak Baionan hitzordua finkatzen du Herriko Etxe aitzinean, goizeko 10etan. Mugimendu altermundialistak justizia soziala eta klima ber borroka direla azpimarratzen du bere deian eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela, sistema aldatuz, eta ez klima! Bestalde, klima suntsitzaileak diren inbertsioak dituzten banku etxeetan lehena den Société Générale-aren Pariseko agentzia zentralaren garbiketa operazio erraldoiaren antolatzeko mobilizaziora ere deitzen du Bizi! mugimenduak, abenduaren 14ean, COP24eko azken eguna kari Estatu eta nazioarteko beste hainbat eragilerekin.
Alarma klimatikoa jotzera deitzen dute 60 elkartek (Bizi! mugimendua barne), eta trantsizio ekologiko « anbiziotsu eta zuzenago » baten alde mobilizatzea deitzen ere! Abenduaren 8a izanen da hainbat elkarte eta sindikatu hautatu mobilizazio eguna herritar iratzartzea azpimarratzeko justizia sozial eta ekologikoaren alde. Deitzaileek argi uzten dute Emmanuel Macron-en pausu ttipien politikak ez direla inundik ere eraginkorrak, eta ondorioz, oraino eragiteko garai denez, abenduaren 8a berriz ere aldarrikatuko dute munduan zehar finkatuak diren 120 martxa ezberdinetan:
- politika publikoak trantsizio zuzen bati buruz itzultzea, mundu mailan, nehor ez dadin bide bazterrean utzia izan.
- lurraldeen mailan, trantsizioaren abiadura handitzea, tokiko energi berriztagarrietan, etta bertako garrio eta etxegintza politiketan.
- klimaren aldeko milioika enpleguen sortzea lehenestea eta industria ezberdinetan behartuak izanen diren birkonbertsioen sozialki jarraitzea.
- egiazkoarduradunen ordain araztea eta aterabide faltsuak diren nuklear eta geo-ingeniaritza baztertzea.
Baionan, hitzordua finkatua da Herriko Etxearen aitzinean 10:00etan Martxaren hasierarentzat.
Pariseko Société Générale agentzia zentralaren garbiketa operazio erraldoia prestatzen ari
COP24a Polonian iraganen dela eta, abenduaren 3 honetarik 14era Bizi! mugimenduko aktibista batzuk Société Générale-aren 5 agentzietara joan dira azaroaren 30a ostiralez, langileekin hitz egitera eta zuzendariei gutun baten hel arazteko. Bisita eta gutun horrekin, duela zonbait hilabete Société Générale jomugatzat duen mugimendu herritarraren argudioak eta aldarrikapenak azaldu dizkiete: eskisto-gasaren sustengua gelditzea eta Texasen kokatua den Rio Grande LNG proiektutik berehala ateratzea.
Dei bat luzatu dute [3] Amis de la Terre eta ANV-COP21-ek irailaren 8an, 22 nazioarteko eta frantses eragilek sustengaturik, Pariseko Société Générale agentzia zentralaren garbiketa operazio erraldoia antolatzeko abenduaren 14an, COP24aren azken egunean, bankuak ez badu publikoki iragartzen bere politikaren aldaketarik . Bizi! mugimenduak «Herritar oro deitzen du desobedientziazko ekintza hortara jitea, bankuak azkenean bere ardurak har ditzan aldaketa klimatikoari begira» .
[1] www.ran.org/bankingonclimatechange2018
[2] http://bizimugi.eu/wp-content/uploads/2018/11/lettre-EUS.pdf
[3] www.amisdelaterre.org/Climat-Societe-Generale-visee-par-des-actions-de-nettoyage-partout-en-France.html+ Ekintzara deia eta izenpetzaileen zerrenda ikusi: www.amisdelaterre.org/Faisons-un-nettoyage-geant-de-Societe-Generale.html