Klima: solas ederrak utz, ekin!

Bizi0316Nahasmendu klimatikoa gaizkontzen eta zalutzen da. Egoera kontrolaz kanpokoa bilakarazten ahal luketen uzkailtze mailetarat bagoaz ziztu bizian.

Molde zorrotzean behar dugu berotegi efektuzko gasen isurketa ttipitu oraindanik beroketa klimatiko orokorra +1,5°C petik atxikitzeko. Bioaniztasuna babestu behar dugu, jakinez bizitzen ari girela 6. espezie desagertze masiboa. Demokrazia arraberritu behar dugu eta erabakitzaileak behar ditugu behartu denen interesen babestea ez eta gutti batzurenak. Aberastasuna behar dugu banatu, justizia sozialaren lortzeko eta bakoitzari bizi duin baten segurtatzeko, planetaren mugen errespetuan. Hilabete bukaeraren aldeko eta munduaren bukaeraren saihesteko borrokak berdinak dira.

Gaur egun, munduan zehar miliunka gira, buru egiteko prest, alternatiben zabaltzeko, gobernuei, multinazionalei, bankuei eta finantza instituzioei kontuen galdegiteko. Ostiralean, martxoaren 15ean, mundu osoan gazteria klimaren alde greban ezarriko da. Biharamunean, martxoaren 16an, elkarrekin ibiliko gira ehunka herritan, berehalako aldaketa masiboen galdegiteko. Ez dugu gehiago itxoiteko denborarik!

Garraioak eta mugikortasunak: ele hutsak utz, ekin!

Ipar Euskal Herrian, kostaldean, lurraldeko gune jendeztatuenean, garraioek beroketa klimatikoaren ardura duten berotegi efektuzko gasen isurketen iturri handiena osatzen dute. Alta, garraio eta mugikortasunen politikaren parte handi bat, kaos klimatikoa saihestu nahi duten solas eder horien norabidearen kontra badoa.

Biarritzeko aireportuaren harrera maila etengabe handitua izaiten ari da, SNCFaren merkantzien garraitzeko gaitasuna pixkanaka pixkanaka ttipituz doa, gaueko trenak kenduak dira, sufrearen burdinbidearen zaharberritzea bidaiari garraio moduan ez da gehiago aipatzen.

Tram’bus-ak, ez du «bide propio»rik bere ibilbidearen sobera zatitan. Okerrago, «bide propioan» autobus bideen antolatzeko erabilia izan behar zen dirua desbideratua izan da, ia autoek osoki eta bakarrik erabiltzen dituzten bide batzuren arraberritzearen finantzaketarentzat.Autoen zirkulazioarentzat eta aparkalekuentzat eskaintzen den tokia murriztu gabe. Autobusentzat eta txirrindulentzat ia antolaketa berririk gabe, Biarritzeko Victoria Erregina etorbide enblematikoaren kasuan bezala! Guretzat hor, egiazko eskandalu bat bada, sakonki asaldatzen gaituena.

Jakinez Ingurumenaren Kodeko L228-2 artikuluak beharresten duela « hirietako bideen obratze edo arraberritzeen karietara (…) plantan emanak izan ditezen txirrindulentzat bideak, zirkulazioaren hertsaduren eta beharren arabera bide, lurreko marka edo pasabide independente baten egokitzeen bidez « , azpimarratzekoa da Tram’bus-aren Lehen Ibilbidearen lan eta arraberritzeak ez direla erabiliak izan txirrindularentzat bide babestuen sortzeko.

Hori izan da adibide gisa Baionako etorbidean eta Jean-Léon Laporte etorbidean, Angelun, gertatu dena. BAB bulebarran, gune estrategiko hortan, abiadura 50 kilometro orduko heinerat mugatua izan da baina txirrindularientzat biderik sortu gabe jakinez tokia nasaiki badela: bertan bizikleta erabiltzea debekatua izan da! Txirrindula plana, alta Euskal Kostalde–Aturri Hirigune ohiak bozkatua, horren bidez betiko lurperatu da!

Egoera ez dela aski fite aitzinatzen eta sobera kasutan norabide txarra hartzen dutela aldaketek erakusten duen zerrenda hau tamalez errex luzatzen ahal ginuke!

Ezin da horrela segitu! Sobera da! Garraio molde eredugarriak gaztigatuak dira. Hegazkinen eta jet pribatuen kerosenoa zergarik gabekoa da. Kutsadurari diru laguntza emaiten zaio. Trenbidea gaztigatua da hegazkinari edo bidezko garraioari konparatuz. Auto hilarak ttipitzea, hiriko airearen ez kutsatzea, klimaren nahasmendua saihestea ahalbidetzen duten txirrindulariek beren bizia arriskuan ematen dute eta egunerokotasunean trabatuak dira batak bestearekin lotuak eta segurtatuak diren bideen eskasarengatik.

Hots, ekintza zehatzak, klima aldaketaren borrokatzeko behar den berotegi efektuzko gasen isurketaren murrizketari buruzko solas ederren alderantzizkoak dira. Horregatik, erronka klimatikoa serioski hartzen duten guziak, beren eta beren haurren bizi baldintzen segurtatzeko mobilizatzera prest direnak, deitzen ditugu masiboki larunbatean, martxoaren 16an, 10:30etan, Claude Olive jaunak, Euskal-Aturri Mugikortasunen Sindikatuko lehendakariak, gobernatzen duen Angelun, klimaren aldeko martxan parte hartzera.

Txirrindula, trenak, trenezko merkantzia garraioa, autobus-bide bereziak: aldaketa masiboak nahi ditugu, orain!

marcheeusk

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).