Klimaren eta osagarriaren aldeko jantegietako garaipena

P1170007-2Biziko Hitza Hitz batzordeak plazerrekin jakitera eman du Ipar Euskal Herriko 30 Herriko Etxeetako 5000 haur baino gehiagok hemendik aitzina apairu begetarianoa badutela astero jantegian! Klimaren eta haurren osasunaren aldeko garaipen hau Bizik hainbat hilabetetan ikasleen plateren karbono aztarna murrizteko eraman kanpaina zorrotzaren ondorioa da. Aitzinatze berriei bide ematen die.

Bederatzi hilabete baino gehiago daramatza Biziko Hitza Hitza batzordeak jantegien egoera ekologikoa hobetzeko lanetan, bereziki animalia produktu gutiago eta hobeak dituzten menuen alde eginez. Menu horiek, plateren karbono aztarna murrizteko palanka nagusia dira.

Txosten bat argitaratu, mahai-inguru bat eta hautetsi eta Herriko Etxeetako langileekin elkarlan erregularra egin eta gero, lan horrek Suhari eta Jantegiren arauren araberako jokamoldea ahalbidetu du. Bi egitura hauek 52 ikastetxetako 5.000 haur baino gehiagorentzat apairuak prestatzen dituzte, 30 herri  ezberdinetan, Iparralde osoan, Zuberotik Lapurdira!

Biziki aitzinatze ederra da, pozten da Laura Martegoute begirale ekologista den herritarra. Jantegiko otorduek haurren heziketa laguntzen dute eta horren berri duten burasoak ere sentsibilizatzen dituzte. Bazkari begetarianoek eragin eraldatzailea dute kate osoan: sukaldariek errezeta berriak ikasten dituzte eta horrek laborantzari aukera berriak sor ditzake». Gainera, Jantegiren eta Suhariren praktikaren aldaketa globalak, Hitza hitzek segitzen dituen 9 Herriko etxeetan ondorioak ditu, Jantegi eta Suhari haien hornitzaileak dira eta,  baina Bizik segitzen ez zituen beste 21 Herriko Etxeetan ere ondorioak badira. Iparraldeko ia Herriko Etxe guztiek errespetatzen dute orain asteroko menu begetarianoa.

2022ko ekainean: Hitza Hitzek jantegietako menuen azterketa hasten du. Batzordeak bere jarduna Metamorfosi Ekologikoaren Itunaren esparruan (Kolektibitateko jentegietan ekin, tokiko menu biologikoekin eta hautu begetariano batekin) eta EGAlim eta Klima legeen betetzean oinarriatzen du. Lege hauek, bereziki, astean gutienez menu begetariano bat eskaintzea aitzinikusten dute eta 200 bazkari baino gehiago zerbitzatzen dituzten Herriko Etxeek  animalia-proteinen partea murrizteko eta landare-proteinarena (zereal integralekin eta lekaleekin) handitzeko ekintza-plana plantan ezartzea.

Urrian, prentsaitzinekoa egiten da Baionan, jantokien egoerari buruzko txostena argitaratzeko, legearen eta kolektibitateen engaiamenduen araberan menuen balorazioa eginez. Orduan agertzen da, besteak beste, segituak diren 9 kolektibitatek ez dutela menu begetarianorik eskaintzen astero, nahiz eta ia 3 urte, legez betebeharra den.

Legea errespetatzen ez duten Herriko Etxeekin harremanek paraleloan segitzen dute, eta lehen garaipena ekartzen dute: azaroaz geroztik legea betetzen ari da Mugerreko Herriko Etxea. Menuen azterketak berretsi du informazio hori!

Ondoren, Hitza Hitz-ek mahai-inguru bat antolatu du 2023ko urtarrilaren bukaeran gaia gogoetan eta praktiketan aitzinera eramateko. Hautetsiek, burasoek eta eragileek aldi berean jorratzen dituzte animalien produktuen gehiegizko kontsumoak kliman eta osasunean duten eragina, haurren interesak, hondakinen murrizketa, esperimentu erabakigarriak eta gauzatzeko zailtasunak. Bidarteko Herriko Etxeak antolaturiko janari mahai  begetariano eta mokofinak dastamen papilen gozamena kausituz, denak konbentzitzea lortzen du.

Legez kanpoko Herriko Etxeen berriz deitzeak eta ondoko asteetako elkarreraginek bultzatu zituzten Suhari eta Jantegi astero menu begetarianoa eskaintzera 52 ikastetxetako 5.000 haur baino gehiagori, 30 Herriko Etxe ezberdinetan, Iparraldean zehar, Zuberotik Lapurdiraino. Guztiz onuragarria izan dadin, aldaketa honek haurrekin harremanetan diren sukaldari eta eragileendako formakuntzaz gain, sentsibilizazio eta informazio ekintzak plantan ematea galdatzen du.

Euskal Elkargoak, bere aldetik, Herriko etxeak laguntzeko engaiamendua hartu du proteinak dibertsifikatzeko urte anitzeko planak garatzean eta gauzatzean, animalia-proteinaren partea murrizteko. Bizik segurtatuko du Isabelle Pargade biharko laborantza eta  elikaduraren presidenteordearen engaiamendu hori laster gauzatzeetaz segitua izanen dela.

Hitza Hitz batzordea segitzen dituen Herriko etxe guzien kargualdi erdiko bilan-txostenaren plantan emateari buruz ari da. Ekainaren 5ean, astelehenarekin, Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Ipar Euskal Herriko metamorfosi ekologikoaren egoerari buruzko txostena argitaratuko da.

Biziren ekintza indartzeko eta metamorfosi ekologikoa bizkortzeko, Ipar Euskal Herriko biztanle guztiek ekarpena egin dezakete Biziko kide bilakatuz edo Biziri emaitza bat eginez, Biziren zilegitasuna eta baliabideak indartzeko, edo, jarraituak diren   Herriko Etxeeetan jarduten duten begirale ekologikoekin bat eginez.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).