Kolektiborik zaurgarrienek bizileku duin bat izatea sustatu

Aitor Murgia ELAko Ikerketa Bulegoko kidea
Aitor Murgia ELAko Ikerketa Bulegoko kidea

Aurtengo udaberrian argitaratua izan den ‘Etxebizitza Hego Euskal Herrian: diagnostikoa eta alternatibak’ ELAko Ikerketa Bulegoaren txostenak agerian utzi du etxebizitzaren egoera larria dela. Ikerketa horren arabera, etxebizitza soziala Europako batezbestekoa baino hiru aldiz apalagoa da. Hego Euskal Herrian oinarrizko gizarte beharra izan behar duenarekin negozioa egiten dutenen interesen alde arizan dira erakundeak. Aitor Murgia ELAko Ikerketa Bulegoaren azken txosten honen egileak iraileko Gogoeta sailan etxebizitzaren arloko diagnostikoaren eta alternatiben aurkezpen dokumentoari buruz zehaztasunak ekartzen dizkigu.

Zerk esplikatzen du etxebizitzaren gaiak ELA bezalako erakunde batentzat duen garrantzia?

ELA sindikatu bat da eta langileen eskubideak defendatzea da bere zeregin nagusia. Baina sindikatuaren lana ez da horretara mugatzen. Izan ere, soldataren beraren balioan ere enpresatik kanpoko faktoreek eragin handia izan ohi dute, hala nola zerga-politikak, zerbitzu publikoen babesak, pentsioek eta, kasu honetan, etxebizitza eskuratzeko zailtasunak. ELArentzat etxebizitzaren gaia zentrala izan da azken hamarkadetatik hona eta lanketa ezberdinak egin ditu langileek etxebizitza eskuratzeko dituzten zailtasunak salatzeko eta erakunde publikoak interpelatzeko. Etxebizitza pertsonen kezka nagusietako bat da, gero eta zailagoa da kolektibo askorentzat etxea eskuratzea, izan erosiz edo alokairuan, eta sindikatuak ezin du beste alde batera begiratu.

Zerk eraman zaituzte udaberri honetan etxebizitzari buruzko ikerketaren bertsio gaur egunduaren ateratzera?

2014an kanpaina sendo bat egin zen gai honi buruz sindikatuan eta txosten bat publikatu zen ere. Garai horretan 2008ko krisiak izan zituen ondorioak landu ziren eta ELAk bere proposamenak aurkeztu zituen arazoari aurre egiteko. Arazo nagusia salerosketako etxeetan zegoen, hipotekak ematerakoan eman ziren abusuak eta horrek ekarri zituen etxegabetzeetan. Egun arazo hori mantentzen da, baina bestelakoak ere badaude. Adibidez, alokairuen prezioen gorakada azken urteetan edo etxebizitza turistikoen gorakada nabarmena. Gero eta jende gehiagok ezin du etxebizitza eskuratu eta sindikatuak uste zuen momentua zela kanpaina bat aurrera eramateko eta arazo zaharrei eta berriei irtenbide bat bilatzeko.

Ekainaren 20an, Iruñeko Sarasate pasealekuko ELA Sindikatuaren ekintza, etxebizitza “oinarrizko eskubide” izan dadila eta ez “negozioa” aldarrikatzeko, Nafarroan 25 000 etxe hutsik direlarik urtero 350 etxegabetze baino gehiago egiten direla salatuz.
Ekainaren 20an, Iruñeko Sarasate pasealekuko ELA Sindikatuaren ekintza, etxebizitza “oinarrizko eskubide” izan dadila eta ez “negozioa” aldarrikatzeko, Nafarroan 25 000 etxe hutsik direlarik urtero 350 etxegabetze baino gehiago egiten direla salatuz.

Zein dira horrelako azterketa lan baten gauzatzeko unean topatzen diren zailtasunak eta aukerak?

Azterketa bat egiterakoan zailtasun nagusia datuetan egoten da. Askotan datu zehatz batzuk daude Euskal Autonomia Erkidegoko baina ez Nafarrorako, eta alderantziz. Horrek beti mugak dakartza azterketetan. Legeak aztertzeak ere lan handia ematen du, oso zaila baita lege oso bat orri batean laburtzea. Txostenean, gainera, EAEko, Nafarroako eta espainiar Estatuko lege berria aztertzen dira. Baina, aldi berean, zailtasun horrek behartzen zaitu datu gehiago bilatzera eta batzuetan lortzen dira iturri berriak eta interesgarriak. Adibidez, turistifikazioaren gaian InsideAirbnb bezalako webgunea (Airbnb: la ciudad uberizada liburutik lortuta). Eta batez ere, azterketa kuantitatiboa osatzeko etxebizitzaren gaian diharduten kolektiboekin elkartzeak ere asko ematen du. Kolektibo horiek ongi ezagutzen dituzte jendeak etxebizitzaren inguruan dituen arazoak, eta haiekin espazioa eta denbora partekatzea oso aberasgarria da.

Zein dira Hego Euskal Herrian Etxebizitzaren ezaugarri nagusiak?

Uste dut garrantzitsuena arazoaren errora joatea dela. Etxebizitza eskubidea aitortuta dago 1948ko Giza Eskubideen Adierazpenean, espainiar konstituzioan edo Hego Euskal Herriko lege guztietan. Baina giza eskubide hau merkatuaren esku utzi da 80ko hamarkadatik aurrera. Etxea erabiltzeko ondasun bat izan ordez, espekulaziorako kapital-ondasun bat bezala ulertzen da. Ortodoxia ekonomikoaren legeei men egin zaionez gobernuek higiezinpolitikak garatu dituzte, ez etxebizitza-politikak. Ikusmolde honetan berebiziko pisua izan dute higiezinen sektoreko lobbyek (finantzak, eraikuntzak, webguneak…), zeintzuek politikak orientatu dituzten etengabe etxe berriak eraikitzera eta merkatu librean salerostera; izan ere, eredu hau sektore horientzat guztientzat askoz ere errentagarriagoa baita alokairua baino, batik bat alokairu sozialarekin alderatuz gero.

Honen guztiaren ondorioa da Hego Euskal Herrian etxebizitza batik bat jabetzan izaten dela, etxebizitza parkearen %88a, alokairuko etxebizitza-parkea soilik %12koa den bitartean. Portzentai hauek Europako handienak dira, bertako herrialde gehienetan alokairuak pisu askoz handiagoa baitu.

Gainera, alokairu parkea txikituz doa etxebizitza turistikoek gora egiten duten bitartean. Honen ondorioz errenten prezioak etengabe egiten ari dira gora eta langile klasearentzat gero eta zailagoa da emantzipatzea. Bereziki zaila gazteentzat, emantzipazio adina 30 urtetatik gora egonik, emakumeentzat eta pertsona arrazializatuentzat.

Egoera aldatzeko alternatibetan, zein litaizke garrantzitsuenak?

Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako etxebizitza-legeetan bizilekua eskubide subjektibotzat aitortzen da. Beharrezkoa da eskubide hau behar bezala betetzea; horretarako etxea izateko eskakizunak berrikusi behar dira, eta kolektiborik zaurgarrienek bizileku duin bat izatea sustatu. Hain zuzen ere, erakundeek eskubidea bermatu behar dute, eta laguntzen alternatiba desagertu behar da. Izan ere, hauek ez baitute inola ere ziurtatzen merkatu librean etxebizitza bat izateko aukera.

Alokairua sustatu behar da, jabetzaren gainetik. Bertako politika publikoek betidanik lehenetsi izan dute etxeen salerosketa, ez alokairua. Politikak aldatu behar dira babespeko bizileku guztiak alokairura bideratzeko, alokairu soziala sustatuz.

Zentzu honetan hutsik dauden etxeak alokairura bideratu behar dira. Hego Euskal Herrian 80.000 etxebizitza huts inguru daude, soluzioaren parte izan daitezkeenak.

Etxegabetzeekin amaitu behar da. Hego Euskal Herrian egiten den etxegabetze kopurua oraindik ere oso handia da, batik bat alokatutako bizilekuetan. Ezinbestekoa da berehala geldiaraztea ohiko bizilekuaren etxegabetzea, zorra dutenen edota errenta ordaintzeko sarrera aski ez dutenen kasuan. Bizileku alternatiboa bermatu behar da etxegabetze prozesuan dagoen ororentzat, etxe berean eta alokairu sozial baten truke, edota beste aukera batzuen bidez.

Beste neurri beharrezkoa alokairuen prezioak mugatzea da. Erakunde publikoek alokairuen merkatuan interbenitu beharko lukete. Eta baita etxebizitza turistikoen merkatuan. Mugatu egin behar da ostatu hauen eskaintza, eta are debekatu, beharrezkoa gertatuz gero, alokairuko etxebizitza-parkea handitzeko. Etxe turistikoen eskaintza kontrolatu beharra dago, baita haiek iragartzen dituzten plataformena ere, esaterako Airbnb. Bestalde, ostatu turistiko horien erregistroa ere kontrolatu behar da gaur egun dagoen iruzurra ekiditeko. Honen inguruan Iparralden borroka eredugarria aurrera eramaten ari zarete Aldak egindako kanpaina bikainarekin. Eta azkenik, EAEko eta Nafarroako gobernuek etxebizitzako gastu publikoa nabarmen igo behar dute. 2022rako, adibidez, Barne Produktu Gordinaren %0,2 eta %0,3 baino ez dute bideratu arlo honetan haien aurrekontuan. Ez zaio merezi duen garrantzia ematen politika publikoetan. Guretzat, gutxienez Barne Produktu Gordinaren %2 bideratu beharko litzateke.

Etxebizitza Hego Euskal Herrian: diagnostikoa eta alternatibak ELAko Ikerketa Bulegoaren txostenaren azala. Txosten osoa PDFean mrafundazioa.eus webgunean dokumentazio zentrua guneko azterketak atalan eskuratzen ahal da.
Etxebizitza Hego Euskal Herrian: diagnostikoa eta alternatibak ELAko Ikerketa Bulegoaren txostenaren azala. Txosten osoa PDFean mrafundazioa.eus webgunean dokumentazio zentrua guneko azterketak atalan eskuratzen ahal da.

Etxebizitzari buruzko azterketa lan honen jendarteratzea bultzatzeko zein pausu emanak izan dira?

Egindako analisia tresna izan da etxebizitzaren arazoa sozializatzeko eta gizarteratzeko. Ikerketa lan konpartitu bat izan da sindikatuaren area ezberdinen artean.

Jendarteratzeko ardura ELAren Ekintza Sozialeko arloak izan du. Bi lanketa ezberdin egin dira: alde batetik, barne lanketa egin da, txostenaren eta kanpainaren berri eman zaie sindikatuko kuadro, ordezkari eta militanteei.

Eta kanpora begira, gai honetan diharduten kolektibo eta sindikatuekin harremanak lantzen saiatu gara eta ekintza batzuk burutu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Bilbon, Iruñean, Donostian eta Gasteizen egiteke dago. Hiri bakoitzean berezitasunak daude etxebizitzaren arazoaren inguruan eta tokiko errealitatera doitzen saiatu gara ekintza hauekin. Ideia da sozializazioarekin jarraitzea, izan ere ez dirudi arazo honek konponbide erraza duenik. Esan den moduan, hamarkadak daramatzagu etxebizitza eskubidea eskatzen eta egoerak hobera joan ordez, txarrera egin du. Jarraitu beharko dugu borrokan.

Ideia da sozializazioarekin jarraitzea, izan ere ez dirudi arazo honek konponbide erraza duenik. Esan den moduan, hamarkadak daramatzagu etxebizitza eskubidea eskatzen eta egoerak hobera joan ordez, txarrera egin du. Jarraitu beharko dugu borrokan.

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).