« Komunitate bat ezin da sendotu eredu lehiakor basatiaren baitan »

Mario Zubiaga Garate (Politika eta Administrazio Zientzia Saila, UPV-EHU)
Mario Zubiaga Garate (Politika eta Administrazio Zientzia Saila, UPV-EHU), azaroaren 1ean, MRA Fundazioaren Baionako egoitzan iraganen den « Burujabetza Estatu guzietan » abisu kartelan.

Zertaz ari gira « autodeterminazioaz » ari girelarik?

Lehenik eta behin, garrantzitsua da autodeterminazioa prozesu bezala definitzea.
Finean, herri batek bere kabuz erabakitzeko aukerak, norbaitek aitortutako eskubide baten ondorioa baino, botere eremu baten artikulazioarekin, eta botere-erabaki gune horren sendotzearekin du zerikusia. Egia da, dena den, botere-gune horien gotortzea gertakizun jakin batzuetara lotuta dagoela, eta, askotan “gertakizun” horiekin parekatzen dugula “autodeterminazioa”. (G)une berezi eta historiko hauen prestakuntza eta lanketa ahaztu gabe, beste hausnarketa sakonagoa behar du “eguneroko” autodeterminazioaren ideia ezagunak. Ez noski, edozein jarduera politiko errutinarioarekin lotuta, orain arte esaldi hori aipatzerakoan defendatu izan den bezala, baizik eta ulertzeko estatugintza eta herrigintza, horixe baita autodeterminazio prozesua azkenean, egunero burutzen ari garen (edo ez garen) jarduerak direla. Bestetik, erabakitzeko eskubidea, arlo guztietara hedatu beharrekoa, erabaki materialetatik abiatuko da, inondik abiatzekotan.

Iparraldea eta Nafarroan bezala abertzaletasuna guttiengo egoeran den guneetan zer behar da kontuan hartu edo ikasi autodeterminazio prozesu batetarik ?

Autodeterminazio prozesu bati bide emateko, zenbait mekanismo kontuan hartzekoak izango lirateke: Esaterako, Iparraldean hain ongi ezagutzen dituzuen artekaritza eta berrikuntza taktikoa, bai diskurtsoan eta baita ere mobilizazio ekimenetan. Deslotuak egon diren gizarte guneak, desmobilizatuak egon direnak artekatu, diskurtso berritzaile eta praxi sozio-politiko biziaren bitartez. Nafarroan eta Iparraldean, Nafarroa eta Iparraldea bera izan beharko lirateke hizpide, ez gehiago ezta gutxiago ere: Mapa horretan bizi den jendearen interesak eta hauen inguruko erabakiak bertan bizi den jendearen menpe jartzen ahalegintzea, besterik ez. “Bertan” hori ere mapa geografiko gutxi gora beherako batean kokatuta, zehaztapen handirik gabe. Iza ere, “Euskal” sareen mugak (ekonomiko, kultural sozial, sinbolikoak…) ez daude argi, leku batzuetan trinkoagoka dira, dentsoagoak, teilakatu egiten direlako, beste batzuetan saretuagoak, lausoagoak. “Euskal Herriaren” mapa moderno dezimononikoa zurruna berrasmatzen ari gara, akaso, Krutwigen Vasconia-tik gertuago. Mapa berri hori ez dago inongo paretean eskegita, behetik gora eraikitzen ari gara.

Zer garrantzi du jendarte/gizarte eredu batek burujabetza prozesu bat aintzinera eramaiteko unean ?

Autodeterminazioa erabakitzeko gaitasunarekin, ahalmenarekin eta aukerarekin berdintzen badugu, nekez etorriko da prozesu demokratiko horretatik jendearen, herritarron erabakiaren desjabetzan oinarritzen den gizarte eredurik. Batzuetan gai estrategiko gisa definitu izan da soberanismoaren izaera “sozial” hori: jendearen gehiengoa erakartzeko trikimailu politiko gisa, alegia. Baina, hurbilketa hori erabat ukatu gabe, askoz ere sakonagoa da soberanismoaren eta ikuspegi sozialaren arteko uztarketa, uztarketa hori egiturazkoa da, eta demokratizazioaren kontzeptuarekin du zerikusia. “Demos” baten eraikuntza – beti kanpo muga bat jartzen duen arren–, integrazioan oinarritzen da eta komunitate bat ezin da sendotu eredu lehiakor basatiaren baitan. Hortaz, “ezkerreko soberanismoa” hizpide erredundantea da.

Ardatza hori izanik, beste kontu bat da autodeterminazio prozesu horrek ezinbestekoa duen artekaritzan, beste zenbait gune sozio-ideologiko lotu behar dela, eta horrek barne hegemoniaren inguruko lehia dakarrela ezinbestean. Izan ere, antagonismoa ezin da inoiz ezabatu, eta, une batzuetan, barnekoa apaltzeko kanpora begirakoa lehenesten baldin bada ere, horrek ez du desagerrarazten politikarekin batera datorren antagonismoa eta hegemonia lehia. Zorionez, inoiz amaituko ez dena. Gertakizun edo akontezimendu zehatzetan, une batez, “herria” agertzen da, eta orduan ez dago desberdintze-logikarik. Une horiek, uneak besterik ez dira.

Zein da jendarte zibila eta mugimendu sozialen egin beharra autodeterminazio prozesu batean? Eta alderdi politikoena?

Autodeterminazio prozesua demokratizazio prozesu bezala ulertzen badugu, ezin bereizi daiteke mobilizaziotik. Gizarte indarren aktibazioa, mobilizazioa ez da protesta adierazpenetara mugatzen edo kaleko ekintza kolektiboetara. Hori beharrezkoa izango da, noski, une zehatzetan. Mobilizazioaz ari garenean, gizarte zibilaren jarduera ez-pribatuaz ari gara. Komunaren izenean burutzen den jarduera oro, irabaziaren edo lukroaren logikatik aldentzen dena, mobilizazioa da. Edozein gizarte ekimen burutzeko bileretan ematen den denbora, eta, azkenik, asialdia ulertzeko modu “pribatua” ere, baldintza batzuetan, mobilizazio gisa har daiteke… Kantu-kaletik hasi eta pintxo-potera. Telebista edo ordenagailauren aurrean, bakardadean eta beste inorekin harremanik eduki gabe ematen dugun denbora, aldiz, ez da “mobilizazioa”.

Oinarri horretatik abiatuta, –gizarte zibil aktiboa–, autodeterminazio prozesu formalagoetan ere, mugimendu sozialen esku hartzea ezinbestekoa da. Eskozia eta Kataluniako adibideak, kontrajarriak diren neurrian, irakaspen ederra dira guretzat. Emaitzak emaitza, Eskozian bozkarako mobilizatu dute jendea eliteek. Katalunian, berriz, jendeak mobilizatu ditu eliteak. Esan bezala, ez dakigu zein izango den emaitza juridiko-instituzionala, baina jada, gaur, Kataluniako gizartea duela bost urte baino “autodeterminatuagoa” dagoela esango nuke. Ez dakit gauza bera esan ote daitekeen Eskoziaren kasuan.

Alderdi eta gizarte eragile antolatuek, aldaketaren defendariak baldin badira, jakin beharko dute gizarte zibila laguntzen, kontrolatu gabe. Elikatzen, bezero bihurtu gabe. Mobilizatzen, abangoardismoan erori gabe… Eta bakoitzak, dagokion lekuan, erakunde publiko zein pribatuetan (enpresatan), behetik gora datorren eskaera bideratzen eta instituzionalizatzen. Demokratizazioa, gizarte mobilizazio, alderdi-eragile eta erakundeen arteko elkarrizketa etengabekoa da, eta aldian-aldian, ekimena batetik bestera pasako da, Katalunian ikusi bezala. Garrantzitsuena elkarrizketa hori bera mantentzea da, inor erabat “autonomizatu”gabe: identitate politikan babestuz edo eliteeen arteko sukalde-lanean gordeaz.

Aldeak alde, bi adibide: Masen eta Fernandez-en agerraldiak.

Konduan hartuz Estatu frantziar eta españolek ez dutela burujabetzaren gaia frantziar edo españiar nazioatik kanpo ikusten… eta horren bidez edozoin kontsula legez kanpo dela… zer estrategia behar da martxan ezarri Euskal Herrian oztopo horren ganditzeko?

Zorionez gure aurretik doazenengandik ikasteko aukera dugu. Gugandik ikasi zituzten kategoria politikoak eta tresnak (erabakitzeko eskubidea/kontsultak) eta orain haiengandik mobilizazio motak edota jarduera parainstituzionalak ezagutzeko parada dugu. Gure eredua Katalunia izan beharko litzateke Eskozia bainoago. Eta ez bakarriak aurrean Espainia/Frantzia ditugulako. Hegoaldean gure erakundeen gaitasun guztia gure erabakiaren baitan jarri beharko litzateke, baina desobedientzia instituzionala ez da hasiera, izaekotan amaiera da: gizarte mobilizazioak ekarri dezakeen azken urratsa.

Gure esku dago” diogunean, herritarron esku dagoela diogu, eta jarrera egokia norberak bere eremuan egin dezakeena egitea da, erabakitzea, inori ezer eskatu edo esijitu gabe. Aldebakartasunaren filosofia sakonak hori ere badakar: interpelazio politikaren amaiera: “hau egin beharko luke honek edo besteak”, ez, gure esku dagoena egin dezagun inorengandik ezer espero gabe.

Erakunde publiko propiorik gabe gauden lekuetan, filosofia honek are eta garrantzia gehiago du, noski.

Gogoeta honen sakontzeko, hitzordu bat, Larunbatean, azaroaren 1ean, arratsaldeko 15:00etarik goiti. Ikus xehetasunak jarraian:

afixtaMRAeu

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).