Korrikako mezua: « Ekin euskarari, eutsi kateari! »

Milaka lagun bildu dira Donostian euskararen alde, aurten orotara 2.575 kilometro egin dituen 22. Korrikaren azken egunean. Karmele Jaio euskal idazle, kazetari eta komunikazio arduradunak  irakurri du lekukoak barnean zeraman harek idatziriko mezua. Jarraian mezua irakurtzeko eta entzuteko parada.

Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika.

Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal zaiola elkarri eskutik eskura.

Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak. Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak.

Euskarak behar du hezurdura bat, anatomia bat, arnas aparatu eta nerbio sistema bat. Behar du lepo bat zeinen gainean segi aurrera. Malko eta listuz bustitzea behar du euskarak. Hatz markaz zikintzea.

Zikindu dezagun, beraz, euskara; lohitu dezagun bizitzaz. Eta egin dezagun euskararekin hainbat inertziaren kontra:

Hitzak hustu egin diren garai batean, bete ditzagun euskararen berbak harri eta herriz.

Dena erosi eta saldu omen daitekeen garaian, erakutsi dezagun zein merkea den gure hizkuntza: debalde hartzen dugu herriaren ahotik eta debalde ematen diogu herriaren belarriari.

Indibidualismoa indartuz doan garaian, egin dezagun euskara kolektibo bat, denon artean eta denona.

Gerren sasoian, lehenetsi dezagun beti hitza.

Influenzer eta Youtuberren aroan, izan ditzagun guk bestelako jainko txiki inspiratzaileak.

Euskararen pronostikoa gugan dagoela gogorarazi zigun Pello Zabalak, adibidez.

Edo euskaraz harrotasun eta apaltasun hitzak bateragarriak direla erakutsi zigun Joan Mari Torrealdaik.

Edo euskara ez dela zaila, euskara nahia dela erakutsi ziguten Elbira Zipitria, Julene Azpeitia edo Izaskun Arrue bezalako andereñoak.

Eta etiketen garaian, ahaztu ditzagun behingoz euskaldun berri eta zaharrak. Iraultza honetan, lasterketa honetan, denok garelako euskaldun berri. Hizkuntza bat egunero hasten delako, egunero berritzen delako. Hizkuntza bat ez delako jaiotzen, egin egiten delako.

Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik.

Eta atera dezagun gure eztarrietatik Mauriziaren irrintzi baten indarraz.

Ekin euskarari, eutsi kateari!

Gora Korrika eta gora euskara!

Korrika

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

2 réflexions sur « Korrikako mezua: « Ekin euskarari, eutsi kateari! » »

  1. « Lo boier » /Itzaina da okzitaneraz ezagutzen dugun kantu zaharrena; horren errepikan agertzen dira A.E.I.O.U bokalak, haren esanahia oraindik misteriotsu dela. Lema berdintsua hartu zuen beranduago Hasburgtarren dinastiak, latineraz eta alemaneraz. Austriae Est Imperare Orbi Universo / Alles Erde Ist Osterreich Unterthan. « Mundu guztian agindu behar du Austriak » esan nahi duena. Esan gabe doa inperialista dela esaldi hau eta 1919 garren urtean, zorionez, desegun zela Austriaren Inperioa. Baina bokala berdinak erabiliz inperialista ez den, baina geure nortasunaren mamia zaintzen duen mezu hori sor dezakegu: « Aurrera doala Euskara; Irten gaitezen kalera, Ordua baita Utzikeria laga dezagun. »

  2. « Gora Euskara hizkuntz maitagarria eta zoragarria! ».
    Gora Korrika ekitaldi bikaina!.
    Euskara (Canadian québec) hizkuntza ez da ofiziala Iparraldean.
    Français (free québec) hizkuntza ofiziala da Iparraldean.
    Iparraldeko EAJ, EH Bai, euskaltzaleak eskola eta administrazio publikoan Euskara erabiltzeko eskubidearen alde daude.
    Iparraldeko EAJ elebitasuna (Euskara/Français) beti erreibindikatuko du.

Les commentaires sont fermés.