Kosovo-tik Katalunia-ra

KosovoKosovo eta Kataluniaren arazoen artean konparaketa batzuk egin dezakegunik bere buruari galde diezaioke batek baino gehiagok. Puntu komuna da, naski, biak oinarri etniko bat duten nazio askapen mugimenduak direla-eta.

1999-garren urteko udaberrian, Errumanian nengoela, bertako eta Frantses batzuren artean solasaldi bereziki gogorrak izan ziren, NATO erakundeak Serbian egiten zituen bonbardaketen harira. Frantsesek Albaniarren kontrako sarraskia geratu behar zelakoan, ados zeuden NATO-ren jarrerarekin. Errumaniar askok, aldiz, frantsesei hauxe erantzun zieten: « Eta Korsika Frantziatik unilateralki aterako balitz, zer eginen luke Frantziako armadak? ». Frantsesak naski mutu geratu ziren.

2005-garren urtean, Ibarretxe Planari ukoak, eta urriaren lehengoan Kataluniako erreferendumaren bortxaz debekatu nahi izanak, Madrilek, halako neurriak, proportzio guztiak kontutan harturik naski, irtenbide militar bat hartzear legokeela pentsa dezakegu. Zoritxarrez hala baimentzen du 1978-garren urteko konstituzioaren zortzigarren artikuluak. Espainiako Guardia Zibila Armadaren zati bat izanik, urriaren lehengoan botoen eragozteko Espainiatik polizia eta guardia zibilen igorri izana neurri zapaltzaile bortitzen abisu bat ote den kezka gaitezke. Beraz, ez da harrigarria Espainiako gobernuak Kosovoren independentziari « legez kanpo » dela baderitzo. Katalunia eta Euskal Herrira (Galiziara zergatik ez?) « eritasuna » heda ledin kezkatua baitago.

Alde bakarreko independentzia aldarrikatu behar zuen Puigdemont jaunak joan den asteartean. Baina zalantzazko erantzun bat eman du, beste independistak eta Espainiolistak jarrera deseroso batean ezarri dituena. Espainiako Gobernuak deklarazio argi eta garbi bat entzun nahi du, Puigdemont eta beste independisten kontrako zigorrak bideratzeko. Beste independistek, CUP-ekoek bereziki, independentziarako erabaki garbi bat nahi dute prozezua aurrera joan ledin.

Nire ustez, bakar-bakarrik ekin nahi ez duelakoan, dudazko deklarazio bat eginen zuen Puigdemont jaunak, beste nazioarteko erakunderik – Europako Batasuna bereziki – arazoan sararazi nahiz.

Haatik, behin baino gehiagotan Espainiako gobernuak negoziazio guztiei uko egin die, « Lege eta Konstituzioaren » markoetan egiten bada ezik. Baina, jakin badakigu konstituzio horrek Espainiar Estatuko Herrien eskubideak ez dituela onartu nahi, autodeterminazioarena bereziki. Europako Batasuneko agintariek adiarazi zutenaren arabera, ez dute liskar horretan sartu nahi, Espainiaren barneko arazo bat delakoan, eta laurogei ta hamar entitate dituen Europa bat Juncker jaunak gobernatu ez duela nahi. (Badakike-ia Luxenburg bere sortherria Generalitatea baino txikiago dela, eta Herri Katalanen elkartzeak Europako estatu zabal bat osatuko lukeela?)

Puigdemont jaunaren ihardespena igurikatzen delarik, beldurraren politikan ari dira Espainiako agintariak eta botere ekonomikoak: Polizia eta Guardia Zibilaren ekintzak lauda; Espainiako Batasunaren aldeko manifestazioak eta ekintzak; talde faxisten aurkako ezaxolakeria; Madrilen Hispanitatearen Egunaren karira egin den desfile erraldoiagoa; denbora berean enpresa askok beren egoitza soziala, (baina kapitala eta eraikinak ez) Generalitatetik kanpora eramatea. Azken horretan gauzak nola gertatuko direlako kezka eta xantaiaren nahasketa badakusakegu; gogorren eta okerrena « Puigdemont Companys bezala bukatuko dela » Casado jauna Kataluniako PP kideak esatea da. Deklarazio erasokor eta kezkagarria: historia ezagutzen badu jakin behar du Companys Errepublika gartzelaratu zuela eta gero frankistek tirokatu zutela, Frantziako naziek estraditu ondoren. Honi buruz bere deklarazioa argitu beharko luke: zein ote da itxaroten duen bukaera? Espetxeratu ala erailtzea? GAL-eko aferaz jakin ondoren, denetarik igurika dezakegu Espainiako agintariengandik.

Baina militarki Espainiako jarrera gogortzen bada, armada Kataluniara igorriaz alegia, zer izanen da Europa eta Nazioartekoaren erreakzioa? Barneko arazo bat izanik, ez ote dute zapalkuntza eta agian erailketen aurka ezer eginen? Hala ezbada oso dudagarria deritzot Europako Batasunari Bakearen Nobel Saria eman izanari. Hobeki izanen da Nazio estatuen batasun sakratuen desegitea eta benetako nazioek euren nortasuna eta ekonomia gara ditzaten uztea.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).