« Kosta ala kosta, bidea irekiko dugu!! »

Bakegileak2020-09-06

300  pertsona bildu dira Baionan Igor Gonzalez Solaren heriotza salatzeko Bakegileek luzatu deiari erantzunez, igande honetan, irailaren 6an, Espainiar Kontsulatutik, Merkatu plazaraino #Askida Holakorik gehiago ez! mezuekin manifestatuz. #OrainPresoak aldarria lau haizetara hedatzeko lagungarria izan da mobilizazioa. Bertan « gobernuak bake prozesuari ekarpena egiteko eta gisako tentsio dinamikak sahiesteko » galdea luzatua izan da… ez « gizatasuna edo eskuzabaltasuna eskatzeko » baizik eta « adimena eta justizia eta bake balioak ». Mobilizazioan, larritasunez berretsi dute « Heriotzeraino kondenarik ez! » eta « Bake prozesuaren heriotza zigorrik ez!« .  Herritar guztien mobilizazioa, oraindik indartsuagoa eta erabakigarriagoa izan behar denez, hurrengo hitzordua, irailaren 19an izanen dena, azpimarratu da, 2020 urtea aldaketaren urtea izan dadin!

MobilizazioaKontsuladua

Hemen bilduak gira, Igor Gonzalez Sola euskal presoaren heriotza salatzeko.

Gure lehen hitza Igorren familia eta inguruko guziei eskaini nahi diegu. Momentu bortitz honetan gure elkartasuna helarazi ere. Gure gogoak ere, espainiar eta frantses estatuan barreiatuak dauden euskal preso guziei.

47 urte zituela hilik atxeman dute Igor Gonzalez Sola, Martuteneko presondegian. 2005ean atxilotua eta torturatua izan zen, eta 20 urtera kondenatua.

Kondena honen 3/4ak beterik, libre egon zitekeen Igor. Baina euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko neurriengatik eta nahiz eta gaixorik izan, nahiz eta larrialdi sanitarioaren testuinguruan gauden, Igor preso atxikitzea erabaki zuten.

Gure haserrea adierazi nahi dugu gaur, hemen.  Gure haserrea, heriotza hau ekidin zitekeelako, Euskal Herriak bizi duen egoera honetan euskal presoei ez baitzaizkie neurri bereziak aplikatzen!

Zoritxarrez, Frantziako ministerio antiterroristaren jarrerak, Pirinioen alde honetan ere itzulerarik ez duten gisako dramak bizitzera eramaten gaitu. Izan ere, duela bi urtetik Euskal Herriko egoera berria kontuan hartzen duten epaileek onarturiko askatze guztiak blokeatzen ditu. Zer itxoiten du gobernuak bake-prozesuari ekarpena egiteko eta gisako tentsio-dinamikak saihesteko? Gaur egun ez ditugu bere gizatasuna edo eskuzabaltasuna eskatzen, adimena eta justizia eta bake balioak baizik.

Bakegileak2020-09-061

Egoera dramatiko batean gira. Eta hau, Euskal Herrian eraiki nahi den bake orokor eta iraunkorrarekin kontraesanean den espetxe-politikaren ondorioa da.

ETAren ekintza armatuen etenetik 10 urte, armagabetze orokorretik 3 urte eta desegitetik 2 urte pasa direnetik, euskal gizartea elkarbizitza sosegatu eta demokratiko baten alde ari denean, ordua da frantses eta espainiar estatuek mendekuaz eta sufrimenduaren iraupenaz haratago beste zerbait egin dezaten. Ez dugu bake prozesua aitzina eramatea baino beste aukerarik. Parise eta Madril dinamika hortan sartzera behartuko ditugu, ez baitute beste aukerarik.

Larritasunez berresten dugu: « Heriotzeraino kondenarik ez ! » ; « Bake prozesuaren heriotza zigorrik ez ! ». Hasieratik motibatu gaituen herritar guztien mobilizazioa, oraindik indartsuagoa eta erabakigarriagoa izan behar da.

Irailaren 19ko mobilizazio egunean parte hartzeko deia luzatzen dugu. 2020 urteak marrak mugitzeko urtea izan behar duela erran dugu behin eta berriz. Hala izan behar du! Ez dugu onartuko pasatzen den denbora inmobilismoaren sinonimo izan dadin. Ez dugu onartuko, bide bakarra aitzinatzea baita: ezin gira geldirik egon, eta ezin gira gibelka joan. Kosta ala kosta, bidea irekiko dugu!!

Irailak19

Irailaren 19an, zergaitik mobilizatu behar  naiz ?

Oztopoz jositako bidea: euskal jendearte zibilak sustengatutako bake prozesua blokeo egoera batean da. Horren adierazle dugu, 2020ko apirilean Frantziako presondegietan diren hiru presok (Jakes Esnal, Ion Parot eta Xistor Haramboure) 31. urtea betetzen hasi direla espetxean. Frantzian epaituak izan ziren eta 1997ko ekainean kondenatu zituzten bizi osorako kartzela-zigorrera. Galdegin dituzten baldintzapeko askatsun guziak ukatu zaizkie, Terrorismoaren kontrako parketaren oposizioagatik, gobernuaren eraginpean. Mendeku gosez eta neurririk gabe hartutako postura hori nazioarteko bake prozesuetan finkatzen diren baldintzen kontrakoa da, izan ere, xedea bortizkeriak hunkitutako jendarteetan aterabidea eta bakea atzematea da.

Zigorra hiltzeraino bete ? 30 urte aski da : dinamika hau Bakea Bidea eta Bakegileak mugimendu zibilek abiatu  dugu. Ukatze horien parean altxatuko gara, gibelean heriotzera eramanen dituen kondena bat gordetzen baita. Hori dena prozesu honen testuinguruan, bere ardatzak presoen eta gatazkaren biktimen geroa, elkarrizketarako espazioen sorrera eta elkarbizitza direlarik

Denen parte hartzea beharrezkoa!

Irailaren 19ko mobilizazio egun horrek etapa berri baten eta ekintza berrien abiatzea markatu nahi du. Egun osoan hainbat hitzordu antolatuko dira Ipar Euskal Herriko hainbat hiri eta herritan, bateratze-une handi batekin.

Egun hori antolatzeko,  denen parte-hartzea behar-beharrezkoa da . Horretarako, laguntzaile dei handia egiten dugu, tokiko ekintzak antolatzeko baita bateratze-unea antolatzeko.

Izen emaitea hemen: https://forms.gle/J91HPEV7QNXXcj6f6

 

 

 

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).