« Segituko dugu Akademia Ikuskari bat Ipar Euskal Herriarentzat aldarikatzen. Alabainan, Hezkuntza Ministerioko Akademiako zerbitzuen zuzendariak nahi ez duen Hitzarmen bat baino gehiago, Ipar Euskal Herriko hezkuntzaren antolaketak, Akademia Ikuskari propioa behar du, euskal hezkuntzaren beharrei erantzuteko eta ahalez euskalduna. Lurraldea antolatzen ari da azken urteotan. Hizkuntza politikari erantzuteko Euskararen Erakunde Publikoa sortu da, Lurraren antolaketa kudeatzeko EPFL egitura sortu da, Ipar Euskal Herriko herrien artean Euskal Elkargoa sortu ondoren, Hezkuntzan ezin dugu orain arte bezala segitu Pirinio Atlantikoetako antolaketarekin. Ipar Euskal Herriak berezko Hezkuntza antolaketa behar du. »
« Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko Lehendakaria, Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburua eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza politikarako sailburua, Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako lehendakaria, Matthieu Bergé Akitania Berriko ordezkaria, Beñat Arrabit Euskararen Erakunde pulblikoko lehendakaria, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria, Pierre Marie Nousbaum Senpereko auzapeza, Pierre Barriere Akademia ikuskaria, Frédérique Espagnac, Max Brisson, Vincent Bru, parlamentariak, Euskal Elkargoko Lehendakariordeak, Kotte Ecenarro, Roland Hirigoyen, Alain Iriart, EEPko lehendakariorde Jean Claude Iriart,…
Nafarroako Gobernuaren ordezkari den Mikel Arregi jauna, Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaria Garbiñe Mendizabal anderea, Eusko Legebiltzarreko Iriarte Larrion andereak, Dobaran eta Garamendi sailburuorde andereak, Auzapezen Biltzarreko lehendakaria : Luzien Betbeder, Udalbiltzako ordezkariak, departamendu eta eskualdeko kontseilari jaun eta andereak, alderdi, sindikatu eta enpresa munduko ordezkari jaun andereak, Caroline Philips Garapen Kontseilkuko lehendakaria, auzapez eta hautetsiak, euskalgintzako ordezkari eta ikastoletako lagunak Euskalzale guziak eta oraindik ikusi ez dituztanak, ongi etorri Herri Urratsen 35. edizio honetara.
Ene agurretan batzu falta dira, joan den urtetik, bidea bakarrik segitzen utzi gaituztelako. Ez ditut denak aipatuko bainan bat omendu nahi nuke bi arrazoiengatik : lehenik bere hitza osoki betez duela gutti ikastola bat estreinatu baitugu elgarrekin eta bigarrenik Donibane Lohitzundarra bainiz ezin nuen hasi hitzaldi hau Peyuco Duhart aipatu gabe. Beraz besterik gabe, Milesker Peyuco.
Ariketa berezia da Herri Urratseko diskurtsoa idaztea… Eta zuen aintzinean ematea. Ez dut lehena… Urte batzuez lan zailena Hur Gorostiaga lagunari utzi badut ere… Aurten, nik dut zirriboroa egin… Azkenetarik ote ? Azkena ? Nork daki… agian…
Dena den, ariketa horretan hautu bat egin behar da… hautuak egin behar dira… Zuen behakoak begiratzen baititut… «Norri egurra?» pentsatuko dute batzuek… «Norri buruz txiztea»… besteek.
Duela zonbait urte egoera larria zela komunikatu ginuen hemen berean… Eta txizte eta pikorik ez nuen bota… Aurten ere larrialdian gira… Gure hazkundeak min egiten ote du jende batzuei? Badirudi… Ikusiz zonbat traba eta oztopo ezartzen dizkiguten…
Seaskan, beti plenitzen, beti negarrez ari girela erranen dute batzuek… Bainan alderantziz hartzen bagenu? Eta azken urteetan, eginiko lanaren ondorioa, fruitua… sagarra… begiratzen bagenu? Baikorki nehurtzen bagenitu gure izerdi eta nigarrak, gure irri eta kantuak?
« Eta beti aitzina segitzen dugu xede horrekin… aurten ikasleen %10a gainditu dugu… Ongi da! Bikaina da… Baina ez da aski gure hizkuntza den zilotik ateratzeko, Ez da aski Iparraldea berriz euskaldun bilakatzeko.%30a lortu behar da ahalik eta goizen nahi badugu kiribil ezezkor hortarik atera… %10, 50 urtez, lortu dugu… Iduriz 15 urte baizik ez ditugu beharko 20a lortzeko… Baina fiteago joaten ahal da! »
Gure lizeo profesional eta orokorra ideki dugu ! Azkenean ! Estrenaldi eta pestak egin ditugu ere… Lanbide heziketa martxan jarri dugu, barnetegia hor bertan eraiki, Kirol gela eder bat xutik eman dugu, eta Bertako sukalde proiektua burutu… Eta horrezgain, 4. kolegioa ideki dugu… 5.a martxan ezartzen ari gira… Eta Bokalen ikastola bat ideki dugu… Bertze batzu proiektuan dira… Lapurdin bereziki. Txalo bat merezi dugu… Denon artean egin baitugu… Ba al dakigu gure lanaren ondorioa behar den bezala neurtzen?
Milesker zueri, milesker haurrei, milesker burasoei, milesker irakaslei, milesker federazioko langilei, milesker Seaskako zuzendarieri, milesker ikastoletako zuzendarieri, milesker EHIren izenean iparraldean aritzen diren langileei, milesker ikastola bakotxetako langileei, milesker zonbait orduz bakarrik, eta batzuetan ordu txarrenetan lan egitera etortzen direnei, baldintza zailetan… Xantza ikaragarria dugu, militanteak ditugu denak… Euskararen aldeko militanteak, Seaskaren aldeko militanteak, ikastola bakotxeko militanteak, Herri euskaldun baten aldeko militanteak, herri euskaldunez osaturiko herri euskaldun baten aldeko militanteak… Herriz herri, urratsez urrats, hori baita Seaskaren betiko xedea : Ipar Euskal Herria euskalduntzea !
Eta beti aitzina segitzen dugu xede horrekin… aurten ikasleen 100eko 10a gainditu dugu… Ongi da ! Bikaina da… Baina ez da aski gure hizkuntza den zilotik ateratzeko, Ez da aski Iparraldea berriz euskaldun bilakatzeko. 100eko 30a lortu behar da ahalik eta goizen nahi badugu kiribil ezezkor hortarik atera… 100eko 10a 50 urtez, lortu dugu… Iduriz 15 urte baizik ez ditugu beharko 20a lortzeko… Baina fiteago joaten ahal da! Murgiltze eredua ez da Seaskarena, denena da, eta haurrendako hoberena : Beraz bertzeak ere, hots, eskola katoliko eta publikoak, lehen bait lehen murgildu beharko dira, Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdin gazte euskaldunak nahi baditugu (elebidun edo ele ainizdun horren ondorioz)…
Baina hortarako gezurrak erratetik gelditu beharko da… Barriere jauna, ez naiz guti harritu prentsa irakurtzean aste huntan… M. le Directeur Académique… cela fait des mois, des années maintenant que l’on vous explique que nos inscriptions sont plus fiables que vos prévisions et que l’on essaie de vous convaincre que le nombre d’enseignants doit être calculé au cas par cas, classe par classe, ikastola par ikastola… et non calculés par je ne sais quel algorithmes mathématique… C’est d’ailleurs ce que dit la convention que le Recteur a signé au nom du Ministre et que vous êtes juste censé appliquer… On ne va pas rentrer dans cette bataille surannée des chiffres… Depuis 10 ans, toutes les prévisions que nous avions faites ont été largement dépassées… Alors les vôtres… Des études prouvent que l’immersion et le bilinguisme précoce sont bénéfiques même pour l’apprentissage des mathématiques. Le fait que vous n’avait pas été scolarisé en immersion, explique peut être le fait que nous n’arrivions jamais à nous mettre d’accord sur les chiffres… Ici je vous le dis, tout le monde sait que c’est nous qui avons raison… Mais c’est vrai, pourquoi continuer dans cette convention puisque in fine, ce n’est ni vous ni nous qui décidons du nombre de poste affectés… C’est Bercy… Quel drôle de choix de société avons nous fait… Nous cédons la compétence de l’éducation à des comptables… Qui ne sont surement pas des bilingues précoces non plus d’ailleurs… Vous vous en accommodez, et vous voulez nous faire croire que c’est très bien comme ça… Nous ne céderons jamais l’avenir de nos enfants à ceux qui pensent la vie en n’y voyant que dépense, à ceux qui croient que l’éducation est un coût… En tout cas merci, je vous avais dit que votre 0 poste de février allait nous aider à travailler notre cohésion interne, la Tamborada de vendredi dernier a été un magnifique événement… Mais ça c’est grâce à nous…
Guk dugu Ipar euskal herriko jendetzaren 100eko 2tik gora bildu… 7000 pertsona karriketan ez dira egunero Biltzen ! Azken hamar urteetan guttik gainditu dute zenbaki hori eta egia errateko gure memoria kolektiboan bakarrik bi izan dira, kanpaina luuuuze batzuen ondotik. Guk hori dena hilabete bakar batez ! Oporrak barne… Hori ere txalotzen ahal dugu !!!
Egun berean Euskal Herriak bertze berri onik bazuen… Bakebidea ! Aietetik Arnagara, Bakearen bidea egin dugu euskaldunok, euskaldun guzion artean, eta bake hortan elgarrekin bizitzen ikasi beharko dugu… Gure artean lehenik, beste batzueri luzexago izanen zaie… Ikastoletan ez du ondorio zuzenik izanen, aspaldi hasi baitziren ikastolak hazten azken urteetako bake giroan. Denen arteko memorio lana hasiko da orain eta Iparraldeko ikastolek doakiena eramanen dute.
Seaskaren historian gatazka armatuak eragin zuzena izan du urte luzeetan. Seaskako lehen andereñoa, eta lehen buraso batzuk iheslariak izan ziren. 80 hamarkadan GALen hatzaparretatik ihes ibili behar izan zuten hainbat irakaslek.
Gaurdanik etorkizunari so egin behar diogu, Euskal Herriak ez dezan bizitakorik berriz bizi izan. Orain, orrialde berri batzuk itzultzekoak dira. Eta bereziki ikastoletako ikasle batzuen aitatxiak azken 30 urteetan preso edo deportaturik bizi direla oroitarazi nahiko genuke. Bada garaia, orrialde hori ere itzul dadin.
Kosta ala kosta segituko dugu prefosta ! Eta segituko dugu Akademia Ikuskari bat Ipar Euskal Herriarentzat aldarikatzen.
DASENak edo Directeur académique des services de l’Éducation nationale delakoak nahi ez duen Hitzarmen bat baino gehiago, Ipar Euskal Herriko hezkuntzaren antolaketak, Akademia Ikuskari propioa behar du, euskal hezkuntzaren beharrei erantzuteko eta ahalez euskalduna. Lurraldea antolatzen ari da azken urteotan. Hizkuntza politikari erantzuteko Euskararen Erakunde Publikoa sortu da, Lurraren antolaketa kudeatzeko EPFL egitura sortu da, Ipar Euskal Herriko herrien artean Euskal Elkargoa sortu ondoren, Hezkuntzan ezin dugu orain arte bezala segitu Pirinio Atlantikoetako antolaketarekin. Ipar Euskal Herriak berezko Hezkuntza antolaketa behar du.
Bestalde, Akitaniako Kontseiluak lizeo profesional bat eraikitzeko izigarriko ahalegina egin duelarik, ulertezina da Errektoradutzak sail profesionala garatzeko trabak ezartzea. Ulertezina da ere nolaz iaz Brebeta euskaraz egin ahal izan ondoren, aurten berriz ere frantsesez egitera behartu nahi izatea.
Falloux legea ere ez dugu ahantzia. Hendaia, Angelu, Azkarate eta Baigorrin adibidez, bide legalak atxeman dira egoitza publikoen baliatzeko. Bainan bigarren eskuko kolegiorik ez da… Nola eginen dugu egoitza berrien finantzatzeko ?
Murgiltze ereduko sareak lege bat behar du, edo egia erran, « Code de l’éducation » hortan leku bat ukan behar luke, Laborantxa eskolek dutena bezala, edo profesionala, edo bertze hainbertze kasu ezberdin bezala… Eta tokiko hautetsiek egoitzak finantzatu nahi badituzte eskuak aske ukan behar lituzkete.
Hainbat kezka, jadanik zaila den euskararen berreskurapenaren bidean Frantziar administrazioak ezartzen dizkigun oztopoak tarteko. Baina joan den astean ikastolek Baionako karriketan erakutsi zuten indarraz, eta gaur Euskal Herri osoko sustenguak emanen digun hatsaz, gure hizkuntzaren alde fermuki aritzeko prest gara. 25 postu behar ditugu ! Eta heldu den sartzean 25 erakasle gehiago izanen dira ikastoletan ! Eta Parisetik ez badigute zor digutenik ematen, lortu arte borrokatzeko prest gara.
Bestalde, hainbat hautetsiek mezuak igorriz, telefonoz deituz edo bertze bidez erakutsi digute heien sostengoa. Gaur Sostengu mozio bat sinaraziko deegu, dizuegu, huna mozioaren textua :
Sinatu nahiko duten guziek, parlamentari, lehendakari, auzapez, kontseilari edo bertze… hautetsi guzien sostengo biltzen dugu, milesker aintzinetik…
Azkenik, eta ohidura dugun gisan, iaz erretreta hartu zuen irakasle bat omendu nahiko ginuke. Hain xuxen ere, azken hamarkadak Amikuze ta Xiberoko ikastoletan aritu den Maite Etxeberria honarat etor dadin nahi nuke, opari xume bat emanen baitiogu, kasik bizitza osoa ikastoletan eman duen adereñoari.
Orain lasaiki mintzatzeko tenorea da, baso baten inguruan, Herri Urrats on guzieri ! Ni hor egonen naiz Sinaturen biltzeko !
Egun on pasa ! »