LABek Baionako Postaren aitzinean egiten zuen kanpaldia altxatu du gaur eguerdian oren batez sartzea blokatuz. Hiru egunetako balorazio positiboa egiten dugu
Asteazken eguerdi geroztik, LAB bere jarreran mantentzen da eta Nicolas BORREGA Postako bere lanean berriz hartua izan dadin exigitzen du.
Astezkenetik gaur arte Postako langile andana etorri zaigu beren sustengua adieraztera. Bestalde, 25-30 labkide inguru pasatu edo/eta egon gira egunero zehar Nicolas lagundu eta babesteko.
Azken 3 egunetan 900 sinadura bildu ditugu ate aitzinean, horietarik anitz postarienak. Egun hauetan LABeko kide berriak egin ditugu eta Baionako postan sekzio sindikal berri bat sortuko dugu.
Borrokaldi honetan ukan dugun zenbait kontakturen ondotik, Baiona eta Mugerreko lan guneetako CGTko eta SUD PTT – ko langileak borrokan inplikatu dira. Sindikatu hauetako kidekin batera prentsaurreko bat egin dugu ostirala arratsaldean, intersindikal gisara.
Era berean, zenbait arduradun politikorekin (auzapez, deputatu, senadore…) harremanetan jarri gira. Bakoitzak bere mailan engaiamenduak hartu ditu, baina ororen buru denak dira ados Nicolas Borrega bere lanpostuan berehala ber hartu behar dutela erraiteko.
Gaur, larunbata, goizeko 11etatik eguerdi arte Baionako Posta zentralaren bulegoak blokatu ditugu eta ondotik kanpamendua altxatu dugu.
Gerora begira, ikusiko dugu borrokaldi guzi honekin gure borrokak segitzen du eta astelehenean 10:30etan Nicolas prud’hommetan auzian pasatzen da. Epaiketaren emaitzaren dataren eta erabakiaren arabera, beste borrokaldi bat abiatzeko prest gira.
Finitzeko, honaino heldu baldin bagira eta lortu duguna ikusiz, argi da borrokari esker dela.