Look Up Manifestaldirako deia

LookUpMartxa

Aste bakar batzuk falta dira lehendakaritzarako hauteskundeak egiteko. Alta, larrialdi klimatikoa eta justizia soziala eztabaidetatik kanpo gelditzen dira. Agintzen gaituztenei lehentasunen ordena gogorarazteko garaia dela azpimarratzen du Bizik bai frantses Estatu mailan eta bai ere Euskal Herrian!

Klimarentzat arriskutsuak diren hautagaien aurrean, Elkarte ekologistak Baionan hitzordua finkatzen du martxoaren 12an, larunbatez, 15:00etan tren geltokian, « Look Up » manifestaldiarentzat… klima eta justizia sozialaren gaiak eztabaida politikoaren erdigunean izan behar direla gogorarazteko. Manifestalditik landa, Paul Neau-k Négawatt egitasmoa aurkreztuko digu klima eta energiaren erronkak aintzat hartzen dituen jendarte iraunkor, zuzen eta erresiliente baten bidean.

Look Up(*) Manifestaldirako Deia :

2022ko urtarrilean, Don’t Look Up filmak paralelo argi eta beldurgarri bat egin du klima-aldaketarekin eta azken honek gure bizitzetan dituen ondorio katastrofikoekin. Hainbat erronka nagusi eztabaida publikoan ezartzea ahalbidetu du: IPCCren azken txostenaren 2.atala argitaratzen den unean, orain, larrialdi klimatikoa ukaezina da. Baina egia zuzenki begiratzeko ordez eta beren ardurak asumitzeko ordez, buruzagi politikoek eta multinazionalek nahitara beste aldera begiratzen dute edo etorkizun justu eta jasangarri baten esperantza sabotatzen!

Zeren bai, frantses Estatuan 2022an, jendarteek inoiz ezagutu duten mehatxurik handiena, hauteskunde garaiaren erdian girelarik eta gure etorkizuna jokoan delarik, ez da aipatzen.

Klima eta justizia sozialaren aldeko mobilizazio eta ekimenak azken urteotan sekulan bezain indartsuak izan direlarik, eztabaida itoa da osasun krisiak eta hautagai zonbaitzuk bultzatutako polemikekin.

Ez ditzagun utzi gure eskubideak eta gure etorkizuna hondamendira eramaten gaituztenetaz bahituak izaiten.

Krisi klimatikoari eta sozialari aurre egiten ahal dugun bakarrak eta behar dugun aldaketa handia eragin dezaketen bakarrak, gu gira. Inoiz baino gehiago erraten dugu « Ireki ditzagun begiak! » eta gure etorkizuna gure esku har dezagun.

Beren pasibotasun arduragabearekin, gobernuek ezin dela ezer gehiago egin erraten digute. Hori ez da hala.

Borondatea badugu ekin dezakegu.

Gure bizitzak aldatzen ahal ditugu orain.

Denentzat etorkizun justu eta iraunkor bat eraikitzen ahal dugu.

Arduradunak ordain arazten ahal ditugu.

Eta ondoko 5 urteak erabakigarriak izanen dira egoera zuzentzeko.

Ireki ditzagun begiak eta denetan atera gaitezen karrikara martxoaren 12an!

(*)Look up: goiti so egin!

07-NegawatEgitasmoa

06-MarcheLOOKUP-Martxoaren12a

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).