Lost in translation

© Maialen Arestegui

Enbatako kronika idazteko hizkuntza aukeratzea ez da erabaki hutsala. Euskara zaintzen laguntzeko borondatearen eta euskarazko artikuluak irakurtzen dituzten euskaldun bakarrak baino publiko zabalagoa lortzeko helburuaren arteko benetako dilema baita. Maleruski biak ez dira bateragarriak.

Galdera horrek errealitate konplexua, intimoa eta, batzuetan ere, tabua islatzen du, eguneroko biziko beste mila egoeratan bezala. Zein hizkuntzatan hitz egin denak euskaldunak ez diren lan bilkura batean? Nola zilegi eta eroso sentitu talde batean parte hartzeko euskarazko eztabaidak itzulpenarekin segitzen direlarik? Noiz eta nola hasi bere ingurunearekin euskaraz hitz egiten, hizkuntza ikasten ari denean? Nola euskara ahanztearen lotsa gainditu?

-Galderen zerrenda ez oso horrek mugimendu abertzaleko benetako itzal- eremua erakusten du, bai erakundeetan, bai gizabanako mailan. Segur aski iritsi da garaia gai horri heltzeko bi hizkuntzen arteko jenadura haizatzeko. Argiztapen horrek mugimenduari beharrezko irekitzea lortzen lagun dezake.

Irekitzea gutxiengotik ateratzeko

Bagiraren inkestak erakutsi duenez, euskara da mugimenduaren oinarrietako bat eta hurrengo urteetarako 1. lehentasuna. Baina abertzaletasuna ez da hizkuntzara mugatzen, hainbat aldarrikapen egiten ditu. Hori izan daiteke, mugimendu abertzalearen indarra, euskal hizkuntzaren kausari gizarte alternatibo eta demokratikoaren proiektu bat lotu izana. Bien bitartean, aldeztutako proiektu politiko horrek nolabaiteko irekitze-maila behar du, gutxiengoan egon nahi ez badu. Kontua ez da alderdi abertzale/euskaldun ttipi baina gogor bat kudatzea, zeinaren estrategia bakarra izango bailitzateke alderdi frantsesekin aliantzak egitea hauteskundeen arabera. Gehiengo bat sustatzeko, askoz gehiago sinesten dut alderdi batean, gai izango litzatekeena lurraldeko biztanleriaren irudirako perfil aniztasuna bere baitan integratzeko eta gure balioak eta aldarrikapenak bideratzeko.

-Irekiera-printzipio hori praktikan jartzeak badu beste abantaila bat ere: euskaldun kopurua handitu egin daiteke. Balio berdinak dituen mugimendu baten parte sentituz, errazago da euskara ikasteko motibatzea. Irekitze horrek mugimendua birsortzeko eta berritzeko gaitasuna ere bultzatzen du, perfil eta ikuspegi berriak integratzeko aukera ematen baitu. Proiektu inklusibo horrek etengabe erakartzen eta berritzen ahal ditu abertzaletasunaren lerroak beti hobeki egokitzeko.

Inklusibitatea segurtatu barne egituraketan

Lantalde batzuetan ez da ikusten euskaldun ez den iñor. Adibidez euskara edo nazio eraikuntza arloetaz ari girenean, batez ere euskara perfektuko hiztunak dira. Hala ere, erdaldunen presentzia interesgarria izan liteke ikuspuntu desberdina izateko eta justuki estrategia baten egokitasuna frogatzeko. Bestela, hasitako ekintzek jadanik konbentzituta diren pertsonen talde mugatu bati bakarrik eragiteko arriskua dago.

Mugimendu abertzaleak ez du iñolako arau edo kodigorik euskararen presentzia bermatzearen eta inklusibitatea/ eraginkortasuna segurtatzearen arteko oreka bikaina atzemateko. Usaian, printzipioa da pertsona oro bere hautatutako hizkuntzan hitz egin ahal izatea, eta, aldi berean, mezua ulertzen dela zaintzea, bai beste hizkuntzan egindako laburpen baten bidez, bai itzultzaileei esker. Baina praktikan, benetan nahikoa dea? Segurtatzen ote dugu euskaraz egiten den bilkura bakoitzean erdaldunak beraien lekua dutela, eta eroso sentitzen direla zerbait erran nahi badute? Uste dut gure erakunde askotan angelu itsua dela, osoki euskara hiztunak ez direnak kaltetuz baina mugimendua ere bai. Euskaldun maila desberdinekin pentsatutako protokolo sinpleak aski izango lirateke. Noski, kontrakoa ere kontuan hartu behar da. Pertsona bat frantsesez eroso sentitzen ez bada, antzeko baliabideak pentsa litezke.

Autozentsura gelditu

Aldi berean, autozentsura biziki ohikoa zaigu, ia denak automatikoki pasatzen gira frantsesera. Bestalde, ontsa hitz egiten segi dezakegu, pertsona eztabaidan sartuz eta, besterik gabe, emekiago hitz eginez. Eta solaskideak erdaraz erantzutea onartuz. Egia da ez dugula ohiturarik bi hizkuntzatan eztabaidatzen segitzeko. Euskaraz hitz egiteko denbora hartuko luketen hurbilekoen aitzinean ere gertatzen da hori. Laster hizkuntza ulertzea ez litzateke oztopo izanen. Robert Frost olerkari estatubatuarrak zioen bezala: “Poetry is what gets lost in translation”(1). Itzultzailearen talentua edozein dela ere, itzulpengintza ez da sekula gai izanen euskaraz sortu diren kultura, ohiturak eta munduko ikuspegiak erabat transmititzeko. Paradoxikoki, oreka zuzena erdaldunekin euskaraz zuzenago hitz egitea izan daiteke, eta pertsonarengana aurrez aurre ere egokituz. Ikaskuntzarekin zerikusia duten gaizkiulertzeak, jenadura eta irriak onartu beharko lirateke, itzulpenean bizirik irauten ez duena galdu beharrean.

(1) “Olerkia da itzulpenean galtzen dena.”

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).