Hitzordu historiko batentzat, mobilizazio orokor bat !

Euskal Herriko Hautetsien Kontseiluak, 2012ko urriaren 11an, Lebranchu ministroarekin bildu zen Euskal Herriko hautetsien delegazioak, Euskal Herriko Garapen Kontsiluak, Baiona eta Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbarak, Auzapezen Biltzarrak eta Batera Plataformak, otsailaren 18tik geroz «Koordinaketa» osatzen dute Euskal Herriarendako Lurralde Kolektibitatearen proiektua elgarrekin aintzinarazteko.

conferencemoderne

Koordinaketaren kide den erakunde bakotxak ordezkatzen duen aniztasuna eta beren artean duten osagarritasunak argi uzten du Euskal Herria Lurralde Kolektibitatea proiektuaren inguruan den adostasuna.

Denak elgarrekin

Koordinaketaren kide bakotxaren ezaugarrien aurkezpen labur bat aski da konzientzia hartzeko eta konturatzeko zer ari den aldatzen Iparraldean instituzio arloko aldarrikapenaren mailan:

  • Euskal Herriko Hautetsien Kontseilua, 72 hautetsik osatzen dute, Herri Elkargoetako 45 ordezkarik, Iparraldeko 21 Kontseilari Orokorrek eta Eskualdeko Kontseilari batzuk, Frantses Estatuan (diputatu edo senatari) eta Europan, Iparraldean hautatuak izan diren legebiltzar kide batzuk.
  • Euskal Herriko Garapen Kontseilua, 246 kidek osatua, 90 egitura ordezkatuak direlarik. Haietan atxemaiten dira bizi ekonomiko eta sozialeko, formakuntza eta goi mailako prestakuntzako, kultura eta hizkuntzaren arloko, osagarri eta sektore sozialeko, administrazioetako aktore nagusiak.
  • Baiona Euskal Herriko Merkataritza eta Industria Ganbara : bertan industria, komertzio eta zerbitzuetako 14 000 enpresa ordezkatuak dira.
  • Iparraldeko Herrien Biltzarra, non Iparraldeko auzapez guziak bilduak diren.
  • Batera plataforma : mugimendu herritar honek biltzen ditu hainbat aktore ekintza eta politika sentsibilitate arlo ezberdinetarik ateratzen direnak. 2002tik geroz Iparraldearentzat 4 aldarrikapen aintzinean emaiten ditu : Kolektibitate baten, Laborantza Ganbara baten eta Iparraldeko berezko unibertsitate baten sortzea, bai eta ere euskararen ko-ofizialtasuna. Ainitz ekintza jendetsu eta arrakastatsu antolatu ditu Kolektibitatearen alde.

Erakundeen aniztasun horri gehitu behar zaio arlo politikoan ikusten den ezohizko batasuna : Abertzaleen Batasuneko Galant-etik, UMPko Brisson-era, PS eta Modem-etik pasatuz.

koordinazioa

 Alde dugun haizea ongi erabili

Koordinaketa honen kide guziek baieztatzen dute beren erabakitasuna «Euskal Herriaren botza» elgarrekin eramaiteko.

Lehen aldikotz gertatzen da hainbat hautetsik eta jendarte zibileko aktorek erabakitzea kolektiboki antolatzea herritarren gan eta Estatu mailako instantzien gan sentsibilizazio lanaren sakontzeko.

Iparraldeak gaur egun bizi duen testu inguru berezia dela eta, usaian Iparraldearen galde instituzionalari «EZ»a emaiteko erabiliak diren aitzaki guziak (bortxaren presentzia, adoste eskasa toki mailan (jendarte zibila, bertako hautetsi eta Estatu mailako hautetsien artean), Frantses Estatuko erreforma instituzionalaren garaia ez dela oraino, etab.) ez dira gehiago existitzen !

Horretarako behar dira indar guziak mobilizatu pratikan emaiteko Koordinaketak aurkeztu duen lehen «ekintza planaren» pausuak, aldarrikapen instituzionalaren mamian aintzinatzeak lortzeko!

Alabainan,  2 mendez Iparraldeko aldarrikapen instituzionalak behar ukan du ondoko formulaz inspiratu «Ez da haize txarrik, norabidea argi duenarentzat !». Ondorioz aldarrikapena bultzatu duten guziek behar ukan dituzte «sigi-sagak egin» mariñelen erara «aurkako haizea ere erabiltzeko haren gana «igotzeko»». Horrela da lortu beti helburuari hurbiltzea. Orain, beharko da mobilizatu, historikoki aldekoa edo lagungarria den haizearekin!

Nabigazio edo mobilizazio plano hori pausu ezberdinetarik pasatuko da: herri elkargo mailatik, auzapezen mobilizaziotik, herritarrei buruz zuzenduak izanen diren ekintzetarik eta elgarretaratze erraldoi batetarik… Hots, Iparralde osoa hunkituko du !

Iparraldean “ongi bizitzea” da jokoan!

Hautetsien eta Garapen Kontseiluak, 2012an burutu dituen azken lanek, instituzio mailako aldarrikapenaren gorpuztea ahalbidetu dute, proiektu partekatu bat landuz, mundu politiko eta sozio-ekonomikoetako sentsibilitate ezberdinen adostasun zabal baten fruitua dena.

Aldarrikapen asdostuak lehenesten du estatus bereziko lurralde kolektibitate baten sortzea, departamendu mailakoa, baina eskumen zehatz batzu gehituak ukanen dituenak (departamendua, eskualdea eta Estatuaren artean banatuak izanen direnak) lehentasuna ukanen duten 8 arlotako beharrei erantzunak ekartzeko: garapen ekonomikoa eta laborantza, garraio publikoa eta bizitokiak, kultura eta euskara, turismoa eta mugaz gaindiko elkarlana.

Ondorioz «departamendu» mailako base bat izanen da. Eta gehituko zaio «estatus berezia» (lehentasuna ukanen dituzten 8 arloen lantzeko osagarri izanen diren eskumenentzat). Gainera lurraldeari egokitua izanen den hautetsien bozkatzeko modu bat ukanen du, eta, azkenik, jendarte zibilarekin, Garapen Kontseiluak egiten duen lan moldeaz inspiratuz, kontzertazioaz eta politika publikoen elkar-eraikuntzaz arizaiteaz arduratuko den instantzia bat ukanen du.

Zaila izanen da beraz erralismo haundia erakusten duen, eta, orain arte Iparraldeko bizi kolektiboa antolatzeko plantan eman diren hainbat iniziatiba baikorren indartzea xede duen, proiektu honen kontra arizaitea!

Sareak anima ditzagun !

Koordinaketaren kideen aniztasunak eta kanpaina berri honen animatzeko plazaratu den web gune berriak (www.ctpb.org) eskaintzen dituen elementuek laguntza haundia ekarriko dute herritar bakotxari bere sareen animatzeko! Web gune hortan bada atal berezi bat  «Mobilizazioa/Mobilisation» deitua  non informazio eta komunikazio tresnak biltzen diren. Dudarik gabe atal hori lagungarria izanen da militanteentzat.

Hara beraz zein diren datorren urratsak, hurbiletik segitzekoak eta denen artean indartzekoak :

• 2013ko apirilaren 27an : «Euskal Herriko Lurralde Kolektibitatearen Goi Biltzarra» Baionako Unibertsitatean (izen emaitea baitezpadakoa da : [email protected])

GoiBiltzarra-EtatsGeneraux

• 2013ko ekainaren 1an : Baionako Karriketan, mobilizazio haundia. Klika hemen deiaren ikusteko : Ekainaren 1eko deia!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).