Lurrama Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortu du pertsonak eta natura errespetazten dituen laborantza herrikoia eta iraunkorra bultzatzeko. Ehunka laguntzaileen lanari esker, azaroaren 10, 11 eta 12an gomita luzatua zaizue erakusketa, merkatu, apairu, animazio eta giro onean parte hartzeko! Aurten Lurramak Euskal Mendigunean gizakiaren eta mendiaren arteko bizikidetza orekatuak paisaia dibertsifikatuak sortzea bezalako gaiaren inguruan gogoeta eramatea proposatzen du, mendiaren erabilpen anitzaren inguruan sortzen ahal diren arazoak eta aukerak aztertuz. Jarraian, egitaraua (mintzaldi, animazio eta apairuekin) eta azken xehetasun guziak atxemanen dituzue.
Mendiguneak bizirik!
Hazkuntza eta artzain pratikek eragin haundia dute Pireneotako mendietan. Artzaingoak lurraldearen egitura eta nortasuna emaiten die, jakintza ezberdinak biltzen ditu eta mendiko ingurumena garbitzen eta mantentzen ditu. Euskal Mendigunean, gizakiaren eta mendiaren arteko bizikidetza orekatuak paisaia dibertsifikatuak sortu ditu. Artzaingoa haren egile nagusia da. Aniztasun hori preziatzen dute herritarrek, eremu horien aisialdi erabilerak erakusten duen bezala. Aurten Lurramak gai horren inguruan gogoeta eramatea proposatzen du, mendiaren erabilpen anitzaren inguruan sortzen ahal diren arazoak eta aukeren azterketa bat.
Cyrille Marlin
Cyrille Marlin paisaia antolatzaile eta geografo da. Bordaleko Arkitekto eta paisaien eskolan erakasten du eta UMR Passages 5319-CNRSeko ikertzaile da.
Badu 5 urte paisaien garapenaren arabera, mendien biztanleen bizi moldeak ikertzen dituela. Bere behaketa lana laborantza eta laborarien pratikeri buruz eramaten du bereziki. Helburu bikoitza du : alde batetik nola eguneroko pratikek mendiko paisaien aldaketak eta kudeaketa eragiten dituzten, eta bestetik ulertu zerk eragiten duen ibarretako biztanleen ingurumen hurbilenean eguneroko esperientzietan eta mendia bizitzeko moduan.
Bazter lurraldeetan berrikuntzak egiteko kapazitatea ikertzeko programa baten kari, Xibero, Oztibarre, Iholdi eta Garaziko lurraldeetako laborarien esperientzien inbentarioa egin du. Ehun bat ikasle etxaldeetan murgilduz, laborarien gana joan ziren beren egunerokoa eta bizi moldea ezagutzeko helburuarekin.
Gainera, paisaien aldatze eta mendiko biztanleen bizi moldeeri interesatzen da : lehenik puntualki edo erregularki diren gertakari kaltegarriek duten eragina (uholdeak adibidez Japonian edo Euskal Herrian), eta garapen urria duten aldaketa maltzurrek duten eragina : adibidez elikadura, baserrialdeko biztanlegoaren zahartzea, ibarren urbanizazioa, bizimo moldeak mendi mundutik bereiztea, etxebizitzen prezioen igoera, klima aldaketa, aisialdiko praktikek gaina hartzea laborantzari, eguneroko bizimoduaren kostuak, basa animalien presentzia, laborantxa etika, etab.
Hitzaldiei buruz xehetasun gehiago, ondoko datetan klikatuz : azaroaren 10an, azaroaren 11n, azaroaren 12an.
Lurramako bazkariak
Kalitatezko, sasoineko eta tokiko ekoizpenekin egindako 3000 bazkari/afari serbitsatuak izanen dira… Gastronomia Lurramaren zentroan da, ekoizle eta kontsumitzaile, baserriko eta hiriko jendeen arteko lotura sustatzen baitu. Sukaldari, hostalari eskola eta bolondresek, tokiko ekoizpenak ohoratuko dituzte saloinak iraunen duen hiru egun horietan.
Xehetasun guziak hemen klikatuz!
Xehetasun praktiko guziak
Hemen klikatuz atzemanen dituzue… edo behereko irudian (autobusei buruz).