Lurrama 2019 edizioak arrakasta handia lortu du 960 laguntzaileen presentzia eta lan sutsuari esker 3 egun eta 3 gauez bisitari ainitz errezebituz. Laborantza herrikoiaren aldeko 14. azoka honek argi utzi du Lurrama baitezpadakoa eta bazterrezina dela, bigarren egunean, bere burua gomitatu duen Frantziako laborantxa ministroak, Didier Guillaumek «Euskal Herriko hitzordua ezinbestekoa» zela adierazi duelarik eta bere hiru oreneko bisitaren karietara antolatzaileek (*) azpimarratu diotelarik Euskal herriko laborantxa herrikoia ez dela salbuespen bat izan behar, bainan transizio agroekologiko emankor baten bidez banalizatu behar den eredu bat.
Urtero berrestuz doan Lurramaren 14. edizoaren arrakastak, larunbatean, Frantziako ministroaren bisita ezagutu du 3 oren pasatu dituelarik antolatzaileekin azokaren bisitan, Lurrama gertakari ezin hutsegina kalifikatuz. Ministroaren bisitak, Lurramak aintzinean ematen duen laborantza eredua balioesten du eta antolatzaileek oraindanik plantan ezarriko duen politikan, laborantxa modelo hau bultza dezan nahi lukete. Hots, antolatzaileek argi utzi diote Euskal herriko laborantxa herrikoia ez dela salbuespen bat izan behar, bainan transizio agroekologiko emankor baten bidez banalizatu behar dela.
Aurte ere, lehen aldikotz Lurraman, irrati emankizun gastronomikoa zuzenean emititu du. « On va déguster » France Inter irratiko taldeak, plazer harturik berriz etorriko direla hitz emanez.
« Klima bizia da! » lema zuen aurtengo Lurrama babesteko, Valérie Masson Delmotte, GIECeko kolehendakaria izan da ekitaldiaren gazama eta bere hitza ohoratu du, Lurraman zuzenean parte hartuz nahiz eta egutegi betea izan. Bere erranak oihartzuna ukan du, jendea hunkitua bainan esperantzaz betea utzi du. Maila hortako hizlaria bertan ukaitea azpimarratzekoa da, Lurramari beste dimentsio bat ematen diolako eta. Beste hitzaldietan ere mami ta solasaldi interesgarrriak izan dira (etxaldeen praktiken aurkezpena edo Acclimaterra txostenarena, besteak beste), lasterwww.lurrama.org gunean denak ikusgai izanen dira.
(*) ELB & EHLG-ren agiria:
Laborantxa ministroa ez da posizione «blokatuan», Laborantxa eta elikaduraren erakunde publikoaren gaian
Frantziako laborantxa ministroak, Didier Guillaumek bere burua gomitatu du Lurramako 14. edizio honetan, « Euskal Herriko hitzordua ezinbestekoa » zela adierazi du.
EHLG ren lana eta Lurramaren antolaketa aurkeztuak izan zaizkio, etxe ekoizleen itzulia egin duelarik ere merkatuan. Hori baino lehen, EHLG eta ELBko ordezkariekin bildu da.
EHLG eta ELBk ministroari galdegin diote ipar Euskal Herriko Laborantxa eta Elikaduraren Erakunde Publikoa martxan emaitea, gobernuak sortzen ari duen esperimentazioa ala desberdintze eskubide berria baliatuz. Euskal Elkargoak bere lurraldearendako laborantxa politiko bat sortu nahi du, aurrekontu batekin hortarako, Laborantxa eta Elikadura Erakundea xede orokor hunekin bat doa. Didier Guillaumek erran digu gai hunekin ez duela posizio blokatua. Euskal Elkargoak abiatuak dituen ikerketa juridikoen emaitzen zain egoiten dela adierazu du eta ere elkargoko eta tokiko hautetsien iritzia kondutan hartuko duela. Adierazpen hauek idekidura gisa eta berri on bat bezala hartzen ditugu.
PACeko erreforma berriaz negoziaketak abiatuak direlarik, galdegin diogu ere zinez jokatzea aldaketa nagusi eta erabakigarriak abiatuak izan daitezen, sozial eta klima mailako erronka inportanteri buru egiteko. Laborantxa herrikoiari buruzko transizioa ukan behar du oinarri ondoko PAC-ak. 2020 ondorengo PACaz egin duen proposamenean, Europako komisioneak proposatzen du laguntza berezia etxalde ttipiendako eta EHLG eta ELBk ministroari galdegin diote laguntza hori Frantziak gauza dezan bere lurraldean, etxalde ttipiek eskura dezaten beste laguntzetaz gain, etxalde ttipiak tresna behrrezkoak baitira herrien husteari eta laborarien desagertzeari buru egiteko. Hauen sustengatzea sekula baino beharrezkoa eta urgentea da. Ministroak gure galdeak entzun ditu eta zer posible den egitea aztertuko duela erran digu.
Etxe ekoizpengintzaren babestea zoin beharrezkoa den aipatua izan zaio ere ministroari. « Fermier » hitz hori gero eta operadore gehiagok erabiltzen dutelarik, etxalde batekin loturarik ez dutenek ere, ministroari erran diogu definizio legala bat sortu behar dela laster, etxe ekoizleak zinez babesteko.