1)
Aldi batentzat, gauza alai bat aipatzera noa iupi!
Mendi xokotan, izadi erdian, yurta, rulota ta tipi
Familia ta komunitate, bizi dira happy happy
Ez dea egia guziek izan behar ginukela hippy?
2)
Aberatsa da bozkarioa sortzen duena gauza gutirekin
Hiru erro jan, bi lili usaindu eta maitasuna egin
Arazono bat sortzen da aldiz mintzatzerakoan heiekin:
Izan behar baita konektatua zeru ta kosmosarekin!
3)
Meditazionea, yoga, fengshoui, bizi lasaiki, bizi zen!
Permakultura arnastu eta entzun landareak handitzen
Amalurraren izpirituak dituzte sakon senditzen
Baina erosketak iten dituzte Leclerc eta Leader Pricen!
4)
Planeta bat da, paraleloan, bizi dira hainbat mundu
Maitasun ainitz batzutan eta bestetan gerla ta gudu.
Kosmosetik hurbil den jendeak gaitzake hortan lagundu:
Hippyen gisan mundu guziak maitatu behar ditugu!