Bakegileak
Gaur, larunbata urriaren 2an, Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidente Michel Tubianaren heriotzaren berri izan dugu. Berria emozio handiz hartu dugu Bake Bidean eta Bakegileetan. Giza Eskubideen Ligarekin, injustizia guzien aurka eraman duen borrokagatik omendu nahi dugu, Euskal Herriko bakearen alde konprometituriko gizona zen.
Michelek laguntza sendoa eta erabakigarria eman dio Euskal Herriko bake prozesuari. Humanista, entzuteko eta elkarrizketarako gizona, gure lurraldea, bake prozesurako bide luze eta bihurri honetan lagundu du.
Azken hamarkada honetako gertakari garrantzitsu guztien partaide izan da, Aieteko konferentziatik: desarmea, ETA-ren desegitea, baina baita Ministerioarekin elkarrizketak izaiten dituen Euskal Herriko delegazioko kidea ere izan da. Pertsonalki parte hartu zuen Luhuson 2016ko abenduaren 16ko ekintzan adibidez, ekintza honek desarmea desblokeatzeko aukera eman zuelarik, eta, azkenean, borroka armatuaren bukaera ekarri zuelarik Euskal Herrian.
Geroztik, Michelek Bake Bidearekin eta Bakegileekin lan egiten zuen, euskal preso politikoen arazoa konpontzeko eta bake prozesua indartzeko. Agurtu eta omendu nahi dugu, Euskal Herrian ekarpen historikoa egin duen gizona.
Gure pentsamendu eta elkartasuna helarazi nahi diogu bere familiari eta LDHko kide guzieri. Haren humanismoak, eskuzabaltasunak eta adimenak markatuko dute giza eskubideen defentsaren historia.
Mixel Berhocoirigoin-en eta Mizel Bergouignan-en ondotik, beste bide lagun bat galdu dugu.
Galera izugarria da, baina haiek egindakoak lagunduko gaitu etorkizuneko belaunadinetzat askatasun eta demokrazia mundu baterako bidea marrazten.