Mixu, Graxi,… Inoiz esan ezin diren estalitako egien oihu « isila »


Arantxa Manterola

Ostiralean, Graxi Etxebehereri azken agurra egiten ari ginen garai bertsuan, beste emakume handi batek azken hatsa eman zuen: Mixu Mendi.
Ez zen, behar bada, lehena bezainbeste ezaguna baina hura bezala, ekarpen handia egin dio gure Herriari. Gaztetatik Ipar Euskal Herriko egoera larriak piztu zuen bere baitan zerbait egiteko garra. Eta, hala, Bordelen ikasketak egiten ari zela, kezka berbera zuten zenbait euskal ikasleekin batu zen Irisarriko alaba.
Enbataren inguruan bildutako abertzale belaunaldi berri hartatik hasi eta geroztik, herriarekiko eta euskararekiko, bere engaiamenduak ez du etenik izan. Seaskako sorreran aitzindari, beren haurrak ikastolara eramatea zinez zaila zen garai hartan hautu irmoa egin zuen eta beti jarraitu du gure hizkuntza suspertzeko ahaleginean, tinko.
Bidelagun izan zuen Klaudio Harluxet senarra, Baionako zinegotzi abertzale lehenetarikoa, eta euskaragintzan eta kooperatibismoan buru-belarri ari zela, goizegi zendu zen ingeniari informatikaria.
Niri beste alor batean egokitu zitzaidan ezagutzea. Graxi eta beste asko bezala, isilpean, diskretuki bere etxeko atea irekitzen zuenekoa zen Mixu. Nire senarra hilabete luzez bizi izan zen berean. 1994an Estatu frantsesean barreiatuak zituzten errefuxiatuek, konfinamendua hautsi eta Euskal Herrira itzultzea deliberatu zutenean, Mixuk harrera egin zien euskal herritar haiekiko bat izan zen. Orduan ohartu nintzen Errobi ertzeko etxe hartan, harrizko hormek ˗eskuin, ezker˗ hamaika isilpeko kontu gordetzen dutela, kantak dioen bezala, “inoiz esan ezin diren estalitako egiak…”.
Duela hilabete gutxi izan genuen aipatu hormetan berarekin bazkaltzeko parada. Nortasun handikoa, zorrotza, zuzena zen Mixu hura, goxoagoa, amultsuagoa topatu nuen. Bere bilobez hitz egiten hasi zenean, maitekiro aritu zen haietaz, begietan distira bereziarekin. Pentsatu nuen bizitza osoan horren tinko jardun zuen emakume hura, bere eritasunaren bilakaera ilunaz jabetzen zela eta, nolabait, bere alde xaloa libreki askatu zuela.
Graxiri igorri nion azken mezu berarekin amaitu nahi nuke. Niretzat (guretzat) izugarrizko ohorea eta xantza izan da zu ezagutu izana Mixu. Asko ikasi dut zurekin, asko miresten zaitut eta asko maite ere. Zure azken bidaian nire eskua ez, baina nire bihotza zurekin da. Beti-beti izango duzu zure txokoa bertan, emakume eta abertzale paregabea!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).