Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Donostiako manifestazioaren burua. Ana Banegas


Argia.eus

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu martxoaren 8an, larunbatarekin, goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia

Hona hemen Mugimendu Feministak hiriburuetan egin diren manifestazioetan partekatu duen irakurketa:

Baionako manifestazio burua. Sabina Hourcade

Hemen gaude, berriro borrokan eta kaleak hartuz Martxoaren 8an. Eta asko dira, oraindik ere, kalera ateratzeko ditugun arrazoiak, badelako garaia emakume*, trans eta bollerok jasaten dugun zapalkuntzekin amaitzeko. Urtez urte Euskal Herriko Mugimendu Feminista geroz eta indartsuago eta artikulatuago dagoela erakusten dugu, baina testuingurua ez da askorik aldatu.

Bilboko manifestazio amaiera. Marina Gallardo

Desberdinkeriek bere horretan diraute, eta sistema zisheteropatriarkal kapitalista kolonial eta arrazistak birfundatzen jarraitzen du. Zapalkuntza mekanismo forma berriak agertu dira, botere erlazio forma konplexuak agertu zaizkigu eta ezin dugu dena dikotomia sinpleetan ulertu; ezker / eskuin, goian / behean.

Donostiako manifestazioa. Ana Banegas

Eskuin muturraren, faxismoaren eta jarrera erreakzionarioen gorakada ikus dezakegu hainbat esparru eta sektoreetan; sare sozialetan, prentsan, kalean, diskurtsoetan, proposamen politikoetan… Ez da soilik urrutiko zerbait, eskuinetik datorrena ez da mugimendu estanko bat. Ezkerreko sektore batzuetan ere ari gara ikusten feminismoarekiko kontrakotasuna edota diskurtso arrazisten gorakada. Aipaturiko guztiak emakume*, trans eta bolleron zapalkuntza eragiten du batez ere, sistema zisheteropatriarkal kapitalista kolonial eta arrazistaren sostengurako ezinbesteko harreman eta ideiak sortzen eta hedatzen dituztelarik.

Iruñeko manifestazio burua. Manex Moreno / ARGIA CC-BY-SA

Jarrera eta posizionamendu belizistek ere indarra hartu dute azken urteetan, eta horrek zuzenean gure gorputz eta lurraldeen aurkako zapalkuntzak areagotzera garamatza. Indarkeriak dituen askotariko espresio horien aurrean gure bizitzak indarkeriarik gabe bizitzeko dugun eskubidea aldarrikatzen dugu.

Gasteizen nabarmendu dute gerrak Euskal Herrian armak sortzen dituzten 200dik gora enpresetan sortzen direla. Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

Mugimendu Feminista egiten ari den lan eta borrokaren ondorioz, garaipen ugari lortu ditugu. Hala ere, ez da erraza izan. Mugimendu Feministak urrats bat egiten duen bakoitzean, oldarraldi erreakzionario bat jasotzen dugu bueltan pribilegioak kolokan ikusten dituztenen partetik. Gizonez ari gara, azaroaren 25ean esan genuen bezala, ez bazara konponbide arazoa zara. Eta zoritxarrez, arazo izaten jarraitzen duzue. Emakume*, trans eta bolleron zapalkuntza betikotzen duen sistemaren sostengua zarete.

Gasteizen transfobiaren aurkako mezuak. Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

Horregatik diogu, egun, feminismoekin posizionatzeko ausardia aldarrikatzen dugula, norbere erosotasunetik ateratzeko aldarri gisa eta erresistentzia eta ofentsibarako lubaki gisa. Feminismoa ezkerreko borroken erdigunera ekarri behar dugu, feminismo antiarrazista, antikolonialista, antikapitalista eta antiklasista. Feminismoa baita eraldaketarako proposamen integralak egiteko ezinbesteko mugimendua.

Gasteizko manifestazioaren burua. Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

Etengabe zapaltzen gaituen sistema baten kontra aterako gara aurten ere Euskal Herriko kaleetara. Hainbat ardatz eta alorretan mekanismo ezberdinen bitartez, askotariko zapalkuntza eta esplotazio egoerak jasan behar ditugu gure gorputz eta lurraldeetan, maila mikroenetik hasi eta makroenera. Hiru ardatz nagusi aipatu nahiko genituzke gaurkoan.

Iruñea. Manex Moreno / ARGIA CC-BY-SA

Lehena indarkeria matxistarena; emakume* trans eta bollerok jasaten ditugun eraso eta menderakuntza egoerekin amaitu beharra dago. Erasoak, soldata arrakala, egiten dugun ordaindu gabeko lana, kristalezko sabaiak… Indarkeria dira eta sistema betikotzeko ezinbesteko tresnak dira.

Gasteizen, amaierako ekitaldiaren ikuspegi panoramikoa. Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

Bigarrenik, krisi ekosoziala ekarri nahi dugu mahai gainera. Gaur egun, krisi ekosozial global batean murgilduta gaude: kapitalismoak, patriarkatuak eta kolonialismoak bere fase neoliberalean eragindakoa, sustrai sakonak dituena. Bizitza akabatzen duen sistema baten aurrean gaude: bai pertsonen bizitzak, bai natura bera. Baliabide naturalak eta lurra bera erabat pribatizatuta daude eta hazkunde amaigabearen logikak, planetaren mugak ez ditu kontuan hartzen. Hemen ere, negozioa eta merkantilizazioa dago beste ezeren gainetik. Gainera, lurren pribatizazioa eta ustiapena ez da ausaz gertatzen. Iparraldeko herriek Hegoaldekoak kolonizatzen jarraitzeko ezinbesteko tresna da, eta Euskal Herritik ere badugu ardura hori salatzeko eta horrekin amaitzeko ardurak exijitzeko.

Baionako manifestazioa, arratsaldean. Sabina Hourcade

Hirugarrenik egungo sistema arrazista eta koloniala betikotzen dituzten migrazio politikak salatu nahi ditugu. Atzerritartasun legearekin amaitu behar dugula ozen aldarrikatzen jarraitzen dugu. Baina, ez hori bakarrik, urjentziaz borrokatu eta aldarrikatu behar ditugu migrazioaren kontra ematen ari diren jarrera arrazistak eta segurtasunaren izenean polizia gehiagoren beharra aldarrikatzen dituztenen diskurtsoak, zeinak arrazakeria areagotzen duten.

Gasteizen, manifestazioaren une batean dantzan. Dani Blanco / ARGIA CC-BY-SA

Martxoaren 8 honetan ere, ezin ditugu ahaztu munduan barrena hainbat gatazketan borrokan eta erresistentzian dabiltzan kideak. Hemendik gure babes eta elkartasun osoa; Palestina, Sahara, Kurdistan…besarkada bana Euskal Herritik.

Iruñeko manifestazio burua. Manex Moreno / ARGIA CC-BY-SA

Beraz, har ditzagun kaleak eta oihukatu dezagun ozen nazkatuta gaudela. Segi dezagun aliantzak eraikitzen oldarraldiz beteriko garai hauetan. Elkartu gaitezen, saretu gaitezen herriz herri eta asanbladaz asanblada. Batu ditzagun indarrak herri eta jendarte feminista bat eraikitzera bidean. Aspaldi ekin genion bide honi eta ez dugu inolako asmorik atzerapausorik emateko. Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude.

GORA BORROKA FEMINISTA!

Baionako manifestazioaren une bat. Sabina Hourcade
Baiona. Sabina Hourcade
Bilboko manifestazioan jarritako pankarta. Marina Gallardo
Bilboko manifestazioa, euripean. Marina Gallardo
Bilboko manifestazio burua udaletxe aurrean. Marina Gallardo
Iruñea. Manex Moreno / ARGIA CC-BY-SA
Iruñean Gazaren aldeko zapiak. Manex Moreno / ARGIA CC-BY-SA
Donostiako manifestazioaren une bat. Ana Banegas
Baionako manifestazioa. Sabina Hourcade
 
  

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).