Mundu berrirat edo zaharrerat

Mediterraneoan

1912ko apirilaren 15ean Titanic-a urazpiratu zen Atlantiar Itsaso erdian.

Jende anitz ginen itsasuntzi hartan! Herri ttipi bat bezala ginen, bainan, itsasuntzi baten gainean, ardien gisan tropan.

Bistan dena klase apalekoak ginen, alta, bidai hunek bizi berri baterat ekarri behar gintuen. Gure iragana eta familiak gibelean utzi ginituen, lan berri xerka joaiteko. Erran ziguten joaiten ginen lekuan lana kolpez atxemaiten zela. Berantetsia nintzen.

Dirua aspaldi hasi nintzen baztertzen txartelaren erosteko. Erran behar da kario pagatu nuela, aldiz, segurtatu zaukuten itsasuntzia segurua zela!

Bainan, itsasoa harrotua zen gau batean, gure etorkizunak pentsatsuak ez ginituen aldaketa batzuk pairatuko zituen. Entzuten ginuen azpiko koka kraskatzen eta ura hasi zen sartzen. Denak xifrituak, alde guzietarat mugitzen hasi ziren, bainan, azpiko geletan ginenez, ateratzea urrunegi zen urazpiratzea aintzin heltzeko. Ura fite igaiten zen. Eskaler batzuk atxeman nituen. Ene gibelean oihuak entzuten nituen. Uhainetan itotzen ziren oihuak.

Kanpoan nintzen. Itsasuntzia gure zangoetan desagertu zen. Urean ginen. Ur hotzean. Denak dardaran ari ziren, biziraun nahiz. Oihuka. Marmarikan. Isilik. Ura kalmatzen ari zen. Azkenean, begiak ttipi-ttipi nituela, lanbroaren artetik barku bat hurbildu zitzautan. Norbaitek, han, nunbait eta noizbait, esku bat luzatu zautan eta agindu: « passatemi tuo mano« .

Barkuan igan nintzen eta lokartu. Biharamunean, Italiako zentro batean iratzarri nintzen. Bezperan 400 bat somaliar hil ziren. Bizia xantzik gabe pasa zuten eta azken momentu arte ez zuten xantzarik ukan. Bestalde, erran zautaten aste baten buruan berriz etxerat igorriko nindutela. Berriz haste! »

1912ko apirilaren 15ean Titanic-a urazpiratu zen. 1.500 bat lagun hil ziren, gehienak 3. klasekoak, hots, gizarteko pobreenak.Txartela kario pagatu zuten eta itsasuntziko Bruce Ismay nagusiak, hots, aberats batek, bere burua salbatu zuen, itsasuntzia beregatik urazpiratu zelarik Atlantikoan.

Gaur egun Mediterraneoan berdin da.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).