Musulmanak eta gu

MusulmanaktaguEuropak, bereziki Frantziak, arazo latzak ditu islamarekin, eta lehenik bere musulmanekin : horren lekuko ditugu duela urtea Parisen gertatu ziren eraso hilkorrak, gero azaroaren hamahirukoak, larriena Bataclan kontzertutegiaren aurkakoa. Ez da horregatik pentsatu behar, Busch II Estatu Batuetako presidente ohiak bezala, zibilizazioen artean ezin konponduzko auzi bat belegokeenik. Musulmanen eta gure arteko diferentzia ez da iduri lukeen bezain handi eta sakona.

Xehetasunetan sartu gabe, oroit gaitezen adibidez Erdi Aroan kristau munduak islamari esker greko zaharren kultura klasikoa eta jakintza berriz eskuratu zituela, bereziki Aristotelesen idazlan galduen bitartez, eta gainera arabiarrek matematiketan eta medikuntzan zuten aurrerapenaz baliatu ginela handizki. Adibidez gaurko gure zifreak haienganik ditugu, petrolioa bezala…

Bestalde, badakigunez, arabiar mundu semitikoa juduenetik oso hurbil dago etorkiz, erlijioz, hizkuntzaz, kulturaz, soziologiaz. Biak elkarrekin bizi izan dira luzaz Iberian, Ipar Afrikan, Asia hurbilean. Adibidez Aljeriako juduak arabeak ziren, edo bereberak. Gauza batek beste herritarretarik bereizten zituen, erlijioak. Konkretuki, sinagogan otoitz egiten zuten, eta ez meskitan, larunbatez biltzen ziren eta ez ostiralez. Islama kristau mundutik ere usaian uste den baino askoz ere hurbilago dugu. Adibidez Koran liburuak Jesus oso gora jartzen du, funtsean Mahomet azken profeta bera baino anitzez gorago… Baina liburu hori nork ote irakurtzen du? Musulmanek ere oso guti, ni beldur.

Hor ikus lezakete adibidez alkohola ez duela debekatzen, baina gehiegi edatea gaitzesten, mantalinarik ez inposatzen, emazte adulterioen harrikatzerik ez  aipatzen…eta zenbat holako!

Iduri zait musulmanek beren erlijioa gaizki ezagutzen dutela. Baina gauza bat segurua, guk mundu hori ez dugula batere ezagutzen. Alderantzizkoa ere zuzen da, eta elkarren iñorantziak kalte handia egiten digu biei.

Maule-Lextarren 2004an Antso Handia pastoralean kantatzen genuen bezala : Müsülman eta kiristi, algar ezagüt dezagün / Ezagützen ez dena da leize zola bezain ülün / Debrü tzar egiten dügü, beraz etxekitzen hürrün / Asmakizünak ützirik, dügün arren algar entzün.

Bi mundu horien artean zubi egileak behar dira, eta zorionez baditugu. Ezagunena gure historia hurbilean Abd el-Kader (1808-1883), Aljerian eta Frantzian heroi sonatua. Aljeriako lehen gerlan, Frantziako armada konkistatzaileari buru eman zion hamabost urtez (1832-1847), herrialdearen erdia bederen gobernatu zuen urte zenbaitez, haatik azkenean plegatu behar ukan zuen indar handiago baten aurrean. Gero bost urtez Frantzian presoner egonik bere jentearekin, bereziki Paueko erret jauregian, libre joan zen Siriarat, frantsesekin adiskideturik, eta orokorkiago kristau munduarekin. Damasen 1860an, islamista gogorren jazarraldi batean, kristau asko salbatu zuen masakretik. Bere biziko bigarren zati hori poesia mistikoari eta teologiari eman zien, beste erlijioenganako irekidura handia erakutsiz: “Nahi duenak Koran liburua (…), Nahi duenak Thora (1. Testamendua), Beste batek Ebanjelioa…

René Cassin juduak bezala, pastoral bat hartze zuela uste dut, eta idatzi diot. Nork antzeztuzko du? Ausardia hori balukeen herriak kritika gogorrik jasan lezake, baina gaitzeko arrakasta bil ere, Abd el-Kader urdinen aldetik erakutsiz, “kiristien” atetik, eta “gure” armada gorrien aldetik, “türken” atetik.

Dena dela, musulmanak, juduak eta kristauak elkarrekin bakean bizi izan dira mendez mende, ez bakoizki han Andaluzian, usu eta maiz aipu den bezala, baina gutartean ere, Nafarroako Tudela / Tuteran.

Lehenago gertatu zena gaur ez ote da posible? Nik uste baietz. Lehia gaitezen!

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).