Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka

ErrigoraErrigora egitasomoak auzolana eskuz esku, Nafar hegoaldeko produktuak 4 haizetara Euskal Herriko plazetan banatu ditu eta, denen elkarlanari esker, bertako euskalgintzari ere puzkada ederra ematea lortu du. Badira pare bat urte, saskien dinamika honi ekin diola Errigora egitasmoak. Ordutik egindako ibilbidea oparoa izan da. Apurka-apurka, bide berriak landu eta helburuak handituz joan dira Errigoraren inguruan bildu den herritarren lanari esker. Dudarik gabe, dinamika honekin bat egin duten herritarren gogo eta ilusioan da orain arteko arrakastaren giltza. Ehunka lagun herriz herri kartelak ezartzen, eskuorriak banatzen, txioak bidaltzen, bideoak pasatzen, kutxak banatzen… Eta batez ere, herrigintza oinarri eta helburu dituen ekimen honekiko ilusioa eta sinismena transmititzen.

Ibilbide oparoa

• “Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka” kanpaina: Azaroko kanpaina hau Zazpiak Bat, Ikastolak, Sortzen, AEK eta Errigorak elkarlanean burutu zuten. Euskal Herriko 7 lurraldeetan 500 banaketa gune inguru egon ziren 160 herritan sakabanatuta. 8.000 saskitik gora banatzea lortu zen. Ehunka herritarren ahaleginari esker oihartzun itzela izan zuen kanpaina honek. Aurreikuspenak nabarmen gainditu eta 112.000€ lortu ziren Nafar hegoaldeko euskalgintzarako.
• “Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura”. Ildo honen asmoa, ahalik etxe gehienetara heltzea baino, heltzen denetan kontsumo ohitura aldaketa proposatzea da. Hobeto ulertzeko: azaroko saskian 8.000 familia baino gehiagok nafar produktuak (adib: 7.000 olio litro) probatu bazituzten, udaberrian 1.500dik gora izan zuten produktu hauekin (adib: 30.000 olio litro) beren gastuak urte osorako bete zituztenak. Horixe da ildo honen berezitasuna: Nafar produktuen kontsumoa erraztu eta ekoizpena sustatzea.
• Apirilean OLIOA. Cascanteko olio-errotan bertan duen prezio berdinean, baina norbere herrian eskatu eta jaso genuen. Guztira, 6.000 bidoiko eskaera egin zen (30.000 litro).
• Ekainean KONTSERBA LOTEAK: Piperrak, zainzuriak, orburuak… 5.000 lote inguru (50.000 ontzitik gora) eskatu eta banatu ziren. A ze indarra ekimenak!

Baina zenbakiek emaitza kuantitatiboez ohartarazten bagaituzte ere, dinamika hauen inguruan sortutako argazkia hori baino askoz gehiago izan da. Auzolan giro jatorra sortu da. Hainbat herritan koordinazio lanetarako koadrilatxoak ere osatu dira eta zalantzarik gabe, saretze honek ahalbidetu du urte osoko kanpainen arrakasta. Baina auzolan ariketa honek bestelako arrastoak ere utzi ditu Nafar hegoaldean. Eta ez nolanahikoak gainera!
Euskara ofiziala ez den zonalde honetako errealitate zailari bozgorailutxo berri bat eskaintzeaz gain, 112.000 euro eskuratu ziren “…, euskarari puzka” kanpainan. Argi da hori baino gehiago beharko direla euskararen egoera hobetzeko. Baina gutxienez, ondorengo proiektuei bultzadatxo bat emateko balio izan du:

• Lodosako ikastolaren egoera ekonomiko itogarria zertxobait arintzeko.
• Erriberako helduen alfabetatzea sustatzen duen kanpaina bat gauzatzeko eta beka sistema bat martxan jartzeko.
• “Euskaraz bizi eta ikasi” ekimenak bere jarduerarako baliabideak izan ditzan.

Bada nahiko arrazoin geroan ere bide berean jarraitzeko, ezta?

Azaroko kanpainan Nafarroa hegoaldeko hainbat produktu ezagutarazi ostean, udaberrian elikadura arduratsuaren norabidean urrats sakon bat gehiago emanak izan dira. Gure sukaldeetatik urrunetik ekarritako elikagaiak atera eta bertoko produktuez betetzeko formulazio bati ekin zen: “ongi etorri gure sukaldeetara Cascanteko olio, Ablitasko zainzuri edota Sartagudako piperrak”. Guzti hori, elkarlanean, prezio zuzenean eta euskaraz. Ariketa polita benetan! Euskal kontsumitzaile eta Nafar ekoizlearen artean zubi iraunkorragoak sortzera datorren formula apal bat da hau, baina herritar askori kontsumo ohiturak bertako produktuetara bideratzea errazten duena.

Kanpainaren funzionamendua

Kanpaina hasteko, Errigora arduratuko da leku bakoitzean (ikastola, eskola, euskaltegi, elkarte, udaletxe edota enpresa), erakusgarri izango den saskia, kartela eta eskuorria banatzeaz.
• Kanpainak dirauen asteetan saskia eskatu nahi dutenen zerrendak osatuko dira.
• Leku bakoitzean eskaria zenbatekoa den Errigorari jakinarazi beharko zaio.
• Ostean, saskien banaketa Errigorak egingo du.
• Leku bakoitzetik Errigorarekin kontaktuan aritu denak, saskien dirua jaso eta horretarako sortutako kontu korrontean sartuko du.

Galda zure saskia azaroaren 12a baino lehen, auzolanari esker 50€ren truke

Iazko emaitzak onak ikusirik, aurten, ahalegin berezia egin da saskiaren osaketan ekoizle gehiagoren parte hartzea bilatzen. Iaz 5 ekoizlek osotu bazuten udazkeneko saskia, aurtengoan 10 izan dira: 2 olio errota, 5 kontserbera eta 3 ardo upategi. Gero eta koadrila handiagoa !
Hona hemen zerrenda:
• Olio botila 2 (bat ekologikoa)
• Piper poto 2
• Potxak
• Kardoa
• Mahats zukua (ekologikoa)
• Orburuak
• 2 zainzuri lata
• Tomate saltsa (ekologikoa)
• Barazki krema (ekologikoa)
• Pikillozko marmelada (ekologikoa)
• Ardo beltz botila (ekologikoa)

Horri esker, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara joanen da ekarpenaren %25a.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).