Ongi da… ala ez…

SarHitza

Enbata Hilabetekariko Sar Hitza

Apirilaren 26 honetan kronikatxo bat idazteko eskatzen dizutelarik, ezin saihestekoa da orain dela bi egun izandako frantses presidentzialen aipamena egitea. Eta, sarrera gisa molde egokiena izango da 15 bat urteko gazte batek bere gurasoekin izandako eztabaida laburrarekin egitea. Lagunekin asteburu luzea igaro berri zuela, hauteskundeak pasa eta bi egunetara, bere planeta zoragarria bazterrera utzi eta mundu errealera jautsi behar izan zaigu gure gaztea:
-Ah, eta, frantses Presidentzialetan nor atera da garaile azkenean?
– Macron!
– Ah! Ongi da, ez?
– Bai.. eta, ez…

Buru makur, gure gazteari, halere, «txarrenen» leiha horretan lasaitasun izpi bat azaleratu zaio begietan. Eta, xumea bada ere izpi horri heltzea izango da egokiena hauteskunde horien emaitzen gogoetari lotzeko. Zeren gaztea bada ere, hauteskunde horiek bere eguneroko bizitzatik urrun geratzen bazaizkio ere, badaki, entzuna die bere aitatxi-amatxiei eta birramatxiei, txarrenen artean hautu bat egiteko orduan ez zaiola sekulan eskuin muturrari bidea ireki behar. Zeren behin boterean sartuz gero, eskuin muturra ez da horren erraz kanporatzen. Lekutzen da, populismoaren bidez jendeak bereganatzen ditu, eta gaur egun Emmanuel Macronekin herritarrek pairatzen duten neoliberalismo basatia mantentzeaz gain, autoritarismoa eta bortizkeria hedatzeko arriskua zabaltzen du ere.

Frantses hauteskunde horien bigarren itzulia izan aurretik han eta hemenka zenbait gogoeta entzun eta irakurri ahal izan ditugu ezkerreko jendeengandik zein abertzaleengandik ere Macron ez bozkatzeko argudioak luzatu nahian: Macronek euskararen eta Euskal Herriaren aurka egin dituenen ondotik zigortu beharra dagoela; hauteskunde horiek ez direla gureak gu euskal herritar bezala ez diegula hauteskunde horiei erreparatu behar; eskuin muturra sartu dadila boterean, karrikara ateraz eginen diogula aurre, eta bide horretatik ezkerra berriz indartuko zaigula, etab.

Azken aipamen hori soilik iruzkinduko dut, zeren nahiko tamalgarria da ikustea gaur egun ezkerreko ideiak berpizteko batzuek ikusten duten bide bakarra eskuin muturra boterean lekutzea dela. Eskuin mutur batekin boterean, ezkerretik eta abertzaletasunetik ere sortu diren alternatiba guztiak zapuztuko ziren, atzera begirako urrats handi bat emanen zen, guztiak guztiz alternatibarik gabe utziz. Beraz, galdera pausatu beharko diogu gure buruari: nolaz iritsi gira horrelako gogoeta bat izatera? Denbora gutxi dugu galdera horri erantzun bat emateko, eta hobe dugu gaurdanik lotzea ez bada nahi bost urte barru eskuin muturra boterean guztiz finkatzea.

Gure gaztetxoaren gogoetei helduko diogu berriz. Zeren, azken honek ezkerrari ez diola deus onik ekarriko jakiteaz gain, beharbada susmoak ditu frantses gobernuak euskararekiko duen jarrera erasokorra ez duela hobera egingo eskuin muturra boterean sartzen bazaigu; pentsa dezake ere, euskal aberriaren defendatzaile sutsu bezala frantses Estatuan eskuin muturra lekutzen bada arrisku gehiago dagoela gure inguruko herrietan era bereko prozesua gertatzea, besteak beste espainian, eta Vox alderdia bezalako baten ideologia guztiz normalizatzea eta boterera heltzea ere (horrek gureak egin du!); eskolako historia kurtsoak entzun baditu ondorioztatu dezake ere eskuin muturra boterean sartu delarik historian gutxitan gertatu direla iraultza handiak…

Gure gazte horrek, pentsa daiteke ulertua duela, eskuin muturra etsaia dugula, hau da, herritar ororen etsai, izan gazte, beltz, zuri, marroi, hori, zahar, heldu, eta horrekin ezin dela jostetan aritu.

Gure gaztearekin batera, herritar bezala geroari begira jarriko gira, eta, aurretik erran bezala beharko dugu pentsatu nola egin bost urte barru eskuin muturra ez boterera heltzeko, eta bultzatzen duen ideologia, berriz ere, politika mundutik bazterturik ikusteko.

Soutenez Enbata !

Indépendant, sans pub, en accès libre,
financé par ses lecteurs
Faites un don à Enbata.info
ou abonnez-vous au mensuel papier

Enbata.info est un webdomadaire d’actualité abertzale et progressiste, qui accompagne et complète la revue papier et mensuelle Enbata, plus axée sur la réflexion, le débat, l’approfondissement de certains sujets.

Les temps sont difficiles, et nous savons que tout le monde n’a pas la possibilité de payer pour de l’information. Mais nous sommes financés par les dons de nos lectrices et lecteurs, et les abonnements au mensuel papier : nous dépendons de la générosité de celles et ceux qui peuvent se le permettre.

« Les choses sans prix ont souvent une grande valeur » Mixel Berhocoirigoin
Cette aide est vitale. Grâce à votre soutien, nous continuerons à proposer les articles d'Enbata.Info en libre accès et gratuits, afin que des milliers de personnes puissent continuer à les lire chaque semaine, pour faire ainsi avancer la cause abertzale et l’ancrer dans une perspective résolument progressiste, ouverte et solidaire des autres peuples et territoires.

Chaque don a de l’importance, même si vous ne pouvez donner que quelques euros. Quel que soit son montant, votre soutien est essentiel pour nous permettre de continuer notre mission.


Pour tout soutien de 50€/eusko ou plus, vous pourrez recevoir ou offrir un abonnement annuel d'Enbata à l'adresse postale indiquée. Milesker.

Si vous êtes imposable, votre don bénéficiera d’une déduction fiscale (un don de 50 euros / eusko ne vous en coûtera que 17).

Enbata sustengatu !

Independentea, publizitaterik gabekoa, sarbide irekia, bere irakurleek diruztatua
Enbata.Info-ri emaitza bat egin
edo harpidetu zaitezte hilabetekariari

Enbata.info aktualitate abertzale eta progresista aipatzen duen web astekaria da, hilabatero argitaratzen den paperezko Enbata-ren bertsioa segitzen eta osatzen duena, azken hau hausnarketara, eztabaidara eta zenbait gairen azterketa sakonera bideratuagoa delarik.

Garai gogorrak dira, eta badakigu denek ez dutela informazioa ordaintzeko ahalik. Baina irakurleen emaitzek eta paperezko hilabetekariaren harpidetzek finantzatzen gaituzte: ordaindu dezaketenen eskuzabaltasunaren menpe gaude.

«Preziorik gabeko gauzek, usu, balio handia dute» Mixel Berhocoirigoin
Laguntza hau ezinbestekoa zaigu. Zuen sustenguari esker, Enbata.Info artikuluak sarbide librean eta urririk eskaintzen segituko dugu, milaka lagunek astero irakurtzen segi dezaten, hola erronka abertzalea aitzinarazteko eta ikuspegi argiki aurrerakoi, ireki eta beste herri eta lurraldeekiko solidario batean ainguratuz.

Emaitza oro garrantzitsua da, nahiz eta euro/eusko guti batzuk eman. Zenbatekoa edozein heinekoa izanik ere, zure laguntza ezinbestekoa zaigu gure eginkizuna segitzeko.


50€/eusko edo gehiagoko edozein sustengurentzat, Enbataren urteko harpidetza lortzen edo eskaintzen ahalko duzu zehaztuko duzun posta helbidean. Milesker.

Zergapean bazira, zure emaitzak zerga beherapena ekarriko dizu (50 euro / eusko-ko emaitzak, 17 baizik ez zaizu gostako).

Une réflexion sur « Ongi da… ala ez… »

  1. Hauteskunde hauetan lehengo itzulian Lassalle ri eman nion botoa, sekulan Frantziako presidente izanen ez dela jakin arren, bere herrialdea defendatzen duelako. Bigarrenean Macroni eman nion, Le Pen ez ledin irabaz. Jakobinoa eta teknokrata izanik, Macronek hizkuntza minorizatuen alde ez duela ezer eginen badakit, edo oso gutxi eta kaleko presioen pean. Bainan Le Pen ek ez zuen gehiago eginen, ultra frantsesa delako eta eskuineko jakobina. Ez da ahantzi behar haren alderdiaren jatorrian nazi eta OAS ohiak izan direla , baita Frantziako inperio kolonialarren oroitminez diren asko ere; Mandela presidente bihurtu izana deitoratu zuen Jean Marie Le Penek, 30 urteetan egindako « terrorista  » bat izan zelakoan. Hexagonian eskuin muturrak irabaziko balu, Estatu Espaniarrean VOX ek egiten duena eginen luke. Frantziako Errepublikaren Historian ez du sekulan irabazi eskuin muturrak eta indar politiko bat Parisen bihurtuko balitz, politika ezkor eta atzerakoia eginen luke.

Les commentaires sont fermés.