Maiatzaren Lehena: « Aberatsak zergapetu! »
Bizi! eta Aldako 15 militantek ekintza sinboliko bat burutu dute Bruno Le Maire-en bigarren etxearen aitzinean, Senperen, apirilaren 25ean. Ekonomia eta Finantza ministroak iragarri atzerapauso sozial berriak eta azken honek "ongizate Estatua" desegiteko adierazi duen nahia salatu dituzte.
Aberatsak zergapetzeko deia egin dute, eta maiatzaren 1ean, asteazkenarekin, Baionan lelo horren gibeletik saldoan manifestatzeko deia ere. (...)