Maratoia
Enbata Hilabetekariko Sar Hitza - Maiatzeko Enbataren ale honekin hilabete bateko manifestaldi-ospakizun-aldarrikapen maratoi euskal-abertzaleari amaiera ematen diogu. Eta, batek baino gehiagok pentsatuko zuten uf! biziraun dugu!
Apirilaren 1ean etxebizitzaren aldeko eskubidearekin hasita, Aberri egunarekin segituz, eusko Egunari helduta, euskararen aldeko manifestalditik pasata, eta ohiko Nafarroaren egunarekin amaituz, asteburuz asteburu milaka lagun elkartu dira ekimen ezberdinetan. Eta, horiei guztiei gehitu behar diegu, ahantzi gabe, erretreten erreformaren aurkako asteroko zeharkako manifestaldiak. Guzti horretaz bilana egiterakoan bi ildo hartu daitezke, bata bestearen aurka ez doazenak baitezpada. (...)