Opinion
Ikastola Herri Eskola baita!
"Ikas'talo", abenduaren 28an Seaskak antolatu duen "mani'festa" arrakastatsua izan da. Milaka mobilizatu dira ikastolen oztopoak salatuz eta lege bat ikatolentzat aldarrikatuz.
Jende guzia aterbetzeko sobera ttipia gelditu den Baionako elkartetxeko ezohizko ekitaldi hori euskararen bizirik atxikitzeko eta Estatu frantsesak betidanik ezartzen dituen oztopoen gainditzeko buraso, languntzaile, musikari, artista, etab. guziek urteetan zehar bolondres gisa eskaini behar dituzten lan ordu andanen lekuko izan da.