Opinion
Aitaren etxea
en Enbata Hilabetekariko Sar Hitza. Bigarren egoitzen arazoa aspaldikoa da Iparralde hontan. Hobeki erran, lehen eta bigarren egoitzen arteko desoreka. Alabainan, munduan zehar beste itsas bazter askoren gisara, Ipar Euskal Herria oporretako edo erretretako koka gune bilakatua da azken mendean.
Egoera honek dakarzkien ondorioak denek ikus eta bizi dituzte. Etxe lur eta bizitegien garestitze ikaragarria, baita ere kolektibitateentzat azpiegitura (bide, ur, argi indar, zikin biltze…) gastu haundiak.